2020/12/21
2020/12/20
BEGOÑAKO ANDRA MARI IKASTETXEA; sagarraren eguna
LAURO IKASTOLA: 2.lan proposamena
2020/12/15
2020/12/11
ELORRIO BHI: 2.LAN PROPOSAMENA: BIZI NAHI DUEN HERRIA
2020/12/07
2020/11/20
2020/11/16
ESenREDeko irakasleen VI.sinposioa
Abenduaren 2tik 5era ospatuko da ESenREDeko irakasleen VI. sinposio.
Egoera soziosanitarioagatik birtuala
izango da eta, espazio komunak eta zuzeneko esku-hartzeak alde batera utzita,
sare bakoitzak gela bat izango du eta bertan esperientziak eta informazioa
partekatu ahal izango ditu.
Beti bezala, jardunaldiaren protagonistak
sare bakoitzeko irakasleak eta beraien
ekarpenak izango ditugu.
Aurtengo gaia: “Orain, hezkuntza ekosoziala” EGITARAUA
Izen emateko epea zabalik
azaroaren 30erarte. HEMEN
Doakoa eta parte-hartzaile
kopuruan mugarik gabe.
ESenREDeko irakasleen VI. sinposioaren web orriaren esteka: https://proyectosced.wixsite.com/esenred2020
BI MOTATAKO PARTAIDETZA egon ahal
da:
Entzule modura: izena eman eta listo! Abenduaren 2tik 5era
birtualki konektatu.
Aurkezle modura: irakasleak ikastetxeko praktika ona aurkeztu behar
du eta INTEF erakundeagatik partaidetza-ziurtagiria
jasotzen du. Kasu honetan Ingurugelako zure aholkulariarekin jar
zaitez kontaktuan.
2020/11/07
2.LAN PROPOSAMENA: BIZI NAHI DUEN HERRIA
Koronabirusaren egungo pandemia aukera paregabea izan daiteke gure bizimodua, ekoizteko modua, kontsumoa eta naturarekin dugun harremana birpentsatzeko.
“Bizi nahi duen herriak”, zer behar du? Merkataritza sarea, ostalaritza, komertzio espezializatua…
Ipar Euskal herrian saltoki txikiak itxita daude eta lehentasunezko produktuak bakarrik eskuratu ahal dira. Frantziako Gobernuak debekatu egin du saltoki handietan lehentasunezkoak ez diren produktuak saltzea, komertzio txikiekiko “konpetentzia desleiala” saihesteko.
Herrietako denda txikiak urriaren 31tik daude itxita eta bi aste barru aztertuko du gobernuak irekitzea baimenduko duen edo ez. Baionan mobilizaziok egin dituzte azaroaren 4an, “komertzio txikiak irekitzea edo komertzio guztiak ixtea” eskatuz eta multinazionalen plataformetako salmentak blokeatzeko.
Asko dira kontsumitzeko bideak, klick bat eginez etxean izango dugu produktua! Baina, adi! Neurririk gabeko kontsumoak kalte handiak sortzen ditu; ingurumenean ez ezik, baita arlo sozialean eta ekonomikoan ere.
MAN Steve Cutts
Gabonak gainean ditugu eta toki guztietatik kontsumitzera bultzatzen gaituzte baina aurtengo egoera “berezi” honetan, zein izan ahal da multinazional plataforma hauen alternatiba? Asko dira kontsumitzeko bideak, klick bat eginez etxean izango dugu produktua
Hauxe da 2. lan proposamena:
1. HARTUTAKO NEURRIAK Azken hilabete hauetan hainbat
neurri hartu dira herrietan bertako saltokiei laguntzeko. Aztertu zeintzuk
hartu diren ikastetxeko udalerrian.
2. KOMUNIKAZIOA nola zabaldu da mezua herritarren
artean?
3. ETORKIZUNERAKO PROPOSAMENAK hausnarketa egin
ondoren, ze alternatiba proposatzen diezu herriko dendariei, udaletxeari?
Alternatiba horien inguruan ekoizpen bat sortu: triptikoa, leloa, kartela ….
Prest duzuenean partekatu gurekin: 21iraes@gmail.com2020/11/05
ELGOIBAR IKASTOLA: Aurkezpena
Elgoibar Ikastolako IRAES Taldea gara.
2020/11/04
LAURO IKASTOLA: Aurkezpena
Horrez gain, eta betiko moduan, txoko berdea, webgunea eta tutoretza orduak erabiliko ditugu informazioa partekatu eta zabaltzeko. Gau Beltza aprobetxatu genuen gure Txoko Berdeari argazkia egiteko.
2020/10/26
ARTXANDAPE IKASTOLA: Aurkezpena
ELORRIO INSTITUTUA: Aurkezpena
Hemen gaude 2020-2021 ikasturteko IRAESEROAK:
DBH1etik: Irati Bilbao, Markel Inunciaga, Julen Gazetabeitia, Eneko Costana.
DBH2tik: Izei Astarloa, Malen Berrueta, Haizea García, Aitor Larruzea, Ander Granado.
DBH3tik: Izaro Martin, Julen Urresti, Maialen Asporosa
DBH4tik: Lucia Alberdi, Unai Alberdi, Maddi Basauri, Garazi Eriz, Sabin Etxebarria, Asier Martinez, Paule Zumarraga.
Aurtengo ikasturtea berezia denez eta ikasgela desberdinetako ikasleak nahastu ezin garenez, Balore Etikoetan maila guztiok egingo ditugu proposamenak IRAESerako.
Modu horretan, ikastetxe osoaren inplikazioa lortu nahi dugu eta bide batez, gure ekintzak ikastetxeko TXOKO BERDEAN eta web orrialdean eta gure sare sozialen bidez ezagutzera eman nahi ditugu.
2020/10/05
IRAES 21 martxan 2020-2021 ikasturtean
Gaur egun bizi dugun ezohizko egoerari aurre egiteko guztion elkarlana ezinbestekoa izango dugu. Normaltasun berrian murgilduta, aurtengo IRAES taldeen antolaketak moldaketak beharko dituzte.
Gure lehenengo lan proposamena hauxe da:
Ikastetxean egiteko:
- Beti bezala, IRAES Taldea osatu.
- Horretarako antolaketa txiki bat prestatu, hau da, nortzuk zareten, noiz biltzen zareten, non, nola egingo duzuen blogaren sarrera eta abar.
- Pentsatu nola zabalduko duzuen IRAES21en berri ikastetxean. Non? Txoko Berdeetan, ikasgelatan, idazkaritzan... non gehiago bururatzen zaizue?
- Argazki bat edo batzuk prestatu (4 gehien jota).
- Argazkietan agertu beharko da, alde batetik, IRAES Taldearen partaideak eta bestetik, IRAES Taldearen berri emateko tokia.
- Argazkiei, azalpen txiki bat gehitu: zer nolako moldaketak egin dituzue aurtengo ikasturtean, IRAES Taldea egoera berrira egokitzeko?
Taldeak erabaki ahal du euskarriaren formatua aldatzea (bideoa, aurkezpena...)
2020/09/17
DEIALDIA: IRAES 21 Sareko 2020 Koordinazio Bilera Online
Ohi denez irailean
IRAESeko ikasturteko bilera egiten dugu (bakar bat ikasturtean zehar, gero
proposamenak eta abar blogaren bitartez jarraitzen dira). Aurten, egoera berezia dela eta, on line egingo dugu:
https://meet.jit.si/
- Ongi etorria ikastetxe berriei.
- 2019-20 ikasturtean egindako balorazioa.
-
2020/06/23
2020/06/21
2020/06/12
IES BALMASEDA BHI Fridays for future
ikasturte honetan mantendu izan dituzten fridays for future jarduerak mezu bat bidaliz gero, bukatzen dute.
2020/06/08
2020/06/07
2020/06/05
UROLA IKASTOLA: Ekainaren 5a
BAKOITZAK EGINDAKOAK