asteartea, urtarrila 31, 2017

SESZ: Ingurumen Hezkuntzako Eguna

Urtarrilaren 26an, Ingurumen Hezkuntzako Egunean Sukarrietako Zentroan zeuden neska-mutilek hau prestatu dute eta guztiekin konpartitu nahi dute

astelehena, urtarrila 23, 2017

Elgoibar ik.: 3.lan proposamena

Elgoibar Ik.: III Estatuko Confintaren aurkezpena ikastolan


Kaixo danoi,
Hemen bidaltzen dizuegu Elgoibar Ikastolan egin genuen hirugarren estatuko confintaren aurkezpena. Bertan gure bizipenak eta esperientziak aurkeztu genizkien LH5, LH6, DBH1,2,3 eta 4ko ikasleei.
 
Besterik gabe agurtzen gara eta emen lagatzen dizuegu aurkezpena eta argazkitxo batzuk.​

osteguna, urtarrila 19, 2017

Orobiogoitia BHI: Lan batzuk

Kaixo, egunon Iurretako Juan Orobiogoitia institututik.
Aurten, osteguneko bazkalostean Eskola Agendako Tailerra dugu, eta ikasle talde polita osatu da. 
Guztion artean ekintza ezberdinak burutzen ditugu. 

Informazio hori eta gainontzeko ekintzena (ortua...) gure BLOGean


Hemen horietako bi:


20170113_101256 - Urtero bezala, IRAES ezagutzera emateko eta bide batez gure aurtengo gaia aldarrikatzeko, gela EGUTEGIA diseinatu eta egin dugu, ikasgeletan jartzeko. Horretarako, idatzitako papera erabili dugu.





- Bestetik, txorientzako janlekuak egin ditugu eta zuhaitzetan jarri, negu gorria gainditzen laguntzeko.

Gainera, aurten Blogaren logoa berriztu egin dugu ikasleen artean zabaldutako leihaketa baten bitartez. 


Besterik gabe, hurrengo arte; ia IRAESeko proposamen berria martxan jartzen dugun

astelehena, urtarrila 16, 2017

4.lan proposamena: Elegy for the Arctic

Artikoa babesteko ekintza gisa, piano kontzertua izotz artean. Hala egin du Ludovico Einaudi musikari eta konposatzaile italiarrak. Propio une horretarako konposatutako abestia jo zuen, gainera: Elegy for the Arctic. Artikoak beharrezkoa duen babesa galdegin nahi du artistak, eta bere edertasunaz jabetu nahi du mundua.
Horretarako, Ozeano Artikoaren erdian, Norbegiako Wahlenbergbreen glaziarraren aurrean eta itsas-piano baten aitzinean ipini eta kontzertua eskaini du, Greenpeace Arctic Sunrise itsasontziak lagunduta. Irudi ikusgarriak oihartzun handia izan du.
"Hemen egotea esperientzia izugarria izan da", adierazi du Einaudik: "Garrantzitsua da ulertzea Artikoaren garrantzia, bere suntsipen prozesua etetea eta babestea".
Disfrutatu irudi eta musikarekin:


Orain zuen txanda:
- Zer iruditzen zaizkizue horrelako ekintzak?
- Zeuek ere holako bat egin dezakezue klima Artikoa klima aldaketatik babesteko? Adibidez, bertso bat, kanta bat, koadro bat, dantza bat, eskultura bat edo zuen irudimenak ateratzen duena.

Beraz, bidali behar duzuena zera da:
- Horrelako ekintzari  buruzko zuen iritzia. Posta elektronikoaren testuan idatzita nahikoa da.
- Zuen ekarpena nahi duzuen formatuan: bideo laburra, audioa, argazkia, aurkezpena...
- Eta, talde batzuk bete ez dutenez, errepikatzen dugu aurreko lan proposamenaren lehenengo ekimena. Ikasturte bukaeran, IRAESeko lana baloratzeko garrantzisua da eta.

Aurrera!!!

astelehena, urtarrila 09, 2017

Egibide: 3.lana

Egibide: 1.lana


Kaixo!!

Haizea Mauleon, Mauro Murillo, Sergio Varela eta Mikel Visa (argazkian falta da) gara, 4. DBH-ko ikasleak, eta Gasteizko Egibide-Nieves Cano ikastetxeko IRAES 21 taldea osatzen dugu.
Natura zaintzea guztion eginbeharra da eta txikitatik kontzientziatu behar gara horretaz. Horregatik beharrezkoa iruditzen zaigu ikastetxeetan naturarekiko errespetua bultzatzea, eta helburu horrekin lan egingo dugu IRAES 21 taldean.

Gure lema honako hau da: "Guztion etxea den mundua zaindu, zure etxetxotik hasita".

Elorrio BHI: 3.lana


Karmele Llano


Hola,

Primero, agradeceros promover esta iniciativa. Estoy muy contenta de que los jóvenes de Euskadi tengan mucha más conciencia del problema de la palma. Muchas gracias. 
He leído todas las presentaciones, la verdad es que me ha parecido que están muy bien. 
Perdona por tardar en responder, justo nos han pillado las vacaciones en medio, y yo he estado fuera hasta el pasado jueves. Mi intención era hacerte el video en cuanto estuviera de vuelta de las vacaciones, pero desafortunadamente estoy con un gripazo que me ha dejado sin voz! Me imagino que lo querrás cuanto antes no? espero que esta semana entrante esté mejor y pueda mandaros el video, de acuerdo? 

Feliz Año y estamos en contacto.
Un saludo,
Karmele

Karmele Llano Sánchez, BVSc, MSc

Program Director/ Ketua Program 
Yayasan IAR Indonesia