osteguna, abendua 26, 2013

Gabon zoriontsuak pasa




Kaixo lagun iraeseroak!!!
Gabon zoriontsuak pasa itzazue eta disfrutatu!!! Hori bai, era jasanagarri batean, zuek ondo baino hobeto dakizuen moduan. 
Goiko argazkian IRAES 21 Ikasle sarearen zorionak daude, ppt-a jeitsi eta berbidali dezakezue.

Blog hau, zuen bloga da. Beraz, zabalik egongo da zuen ekarpenak jasotzeko, ingurumeneko arazoak komunikatzeko baita ondo egiten diren gauzak goraipatzeko, gai batetiko zuen iritziak jasotzeko prest dago bloga, zuen interesak, zuen kezkak eta zalantzak plazaratzeko; beraz, "zabalik gaude" Gabonetan.

IRAESeko lanak primeran betetzen ari dira, zuen arteko komentarioak faltan botatzen dut, zuen iritizak, blogaren jarraitzaileak egitea... baina, beno, "piano-piano se va lontano".
Datorren urtean, besteak beste, hiru erronka polita daukagu: Eskolako Confint (gero eta eskola gehiago parte hartzen nazioarteko proiektu honetan), Euskal Confint (jada, 5.a) eta 2. Estatuko Confint (Bartzelonan, azaroan) hurrengo urten ospatuko den Europako Confinta prestatzeko. Beraz, hartu arnasa eta deskantsua opor hauetan, planetaren zaiketa gure zain dago eta. Badakizue:
Ez bagara gu, nortuz?
Ez bada orain, noiz?

Beno, Olentzeroa ekitatiboa izan dadila, 
ZORIONAK ETA URTE BERRI ON! 
 


astelehena, abendua 23, 2013

Eretza Berri (Sodupe): aurkezpena

Eskolak, Iraes 21 proiektuan, lehenengo aldiz parte hartzen du, eta eskolako ikasle, irakasle eta gurasoei jakinarazi behar zitzaien zer zen proiektu hau.
Irakasleei korreo elektronikoz jakinarazi zitzaien, gurasoei hitzaldi bat eman zitzaien kultur etxean, eta han azaldu zitzaien zer zen Iraes 21 proiektua, haien seme-alabek landuko baitzuten. Azkenik, ikasleei, Elias irakasleak jakinarazi zien, baina bakarrik 3.mailako ikasleei. 3.B-ko ikasleak prest geudenez proiektu honetan parte hartzeko, talde bat egin genuen.

Taldea egina geneukan eta gure aurkezpena landu genuen, Iraes 21-eko eta ikastetxeko web orrialdean jarri genuen, argazki eta guzti.

                             CPI Eretza Berri IPI



Nerea, Sandra, Asier…

C. Vizcaya: Zorionak!

Kaixo, aurten ere gabonak zoriontzeko zuhaitz birziklatua sortu dugu ,botazeko dauden  CD eta DVD - ekin egindakoa, gero birziklatzera eramango ditugu. ZORIONAK!!!!
COLEGIO VIZCAYA

Allende Salazar LHI (Gernika): aurkezpena

Kaixo gu gara GERNIKA-LUMOko ALLENDE SALAZAR IKASTETXE PUBLIKOko Lehen Hezkuntzako ikasleak. Gure izenak dira Oier, Peru eta Asier LHko 5.mailakoak eta Ane eta Mikel LH 6.mailakoak.



Aurten hasiko gara “IRAES 21” parte hartzen. Azaroan egin genuen ekoordezkari batzarrean planteatu zen “IRAES 21”ean parte hartzea. Denon artean erabaki genuen nahi genuela parte hartu. Eko-ordezkari guztien lanak banatu genituen (IRAES 21, “Hamiketako osasuntsu” astea berriro antolatu, txoko berdea, kartelak, lehiaketak, Agenda 21 eguna, energia kontsumoak errejistratu, patrulla berdeko lanak, …) .

Gu aurkeztu ginen IRAES 21 taldea osatzeko jakin barik oso argi zer egin behar genuen baina,  beno,  apurka apurka joango gara ikasten. Espero dugu gure lanak aurrera ateratzea. 


ostirala, abendua 20, 2013

San Fidel Ikastola (Gernika): Zorionak!



Egibide (Gasteiz): Mugikortasuna lantzen



Pasaden ostegunean Arriagako Ikastetxean 3 orduz mugikortasun jasangarriaren gaia landu zen DBHko 4. mailakoekin. Bi ataletan banandu zen ekintza. Alde batetik, Ingurumenaren Heziketa eta Kontroleko ikasleek, mugikortasun jasangarria zer den, dakartzan onurak eta Mugikortasun Iraunkorraren eta Espazio Publikoaren Planaren funtsezko ideiak azaldu zituzten. Beste aldetik, bizikletak konpontzeko aukera zegoen, horretarako, mekanizazioko ikasleen laguntza ezinbestekoa izan zen. Bukatzeko, nahi zuenak bideko segurtasun ikastaro baterako izena eman ahal zuen, bizikletaz eta begirale batzuekin batera Gasteiz ezagutzeko aukera paregabea.


Eskolabarri (Ermua): 2. lana (Senegal)

Kaixo Eskolabarritik!

Aukeratu dugun ikastetxea Senegalekoa da. Alde batetik, 5. mailako gelan hausnarketa egiten ibili gara eta bestetik, batzordekook atera ditugun emaitzak zuei kontatzeko arduradunak hemen gaude.

Aurkitu ditugun berdintasunak hauek izan dira:
- Eserita lan egiteko aulkiak eta mahaiak dituzte.
- Idazteko zerbait dute.(Pizarra moduko koadernotxo bat)
- Gu bezala gela bat daukate.

Aurkitu ditugun ezberdintasunak:
 Eserita egoteko lekua ez dirudi oso erosoa. Gurea bai.
Daukaten gela ez dirudi argitasun handirik daukanik. Gurean asko daukagu.
Mutilak bakarrik daude.Gurean neska mutilak elkarrekin gaude.
Ez dirudi eskolako material asko daukatenik.

Hausnarketa
Munduko eskolen arteko ezberditasun gehiegi daudela pentsarazi digute. Herrialde batzuetan ikasteko eskubidea ez dela kontuan hartzen behar den moduan.

ondo segi
 

Elgoibar Ikastola: Zorionak!




Kaixo:

Gu Elgoibar IKatolako ikasleak gara, eta gabon zoriontsuak izatea espero dugu.

Zorionak eta urte berri on!

Beurko BHI: Zorionak!

Ondoko webguneko loturan ikusgai izango dituzue Beurko BHIko Agenda21 proiektuan 1.hiruilabetean garaturiko jardueren irudiak:
 
 
 
Zorionak eta Urte Berri On opa dizuegu
 
 

osteguna, abendua 19, 2013

La Salle Berrozpe: 2. lana

Gure herrian, inguruko besteetan bezala, Gabonak ospatzerako garaian kaleetan eta etxeetan argiak pizten dira eta apaingarriak zintzilikatzea da ohitura.

Herrialde bakoitzak Gabonak bere erara ospatzen dituzte.
 
Estatu Batuetan, adibidez, Gabonak Azaroaren laugarren ostegunean "Acción de Gracias" ospatzen dute. Hurrengo larunbatean Santa Clausen desfilea ospatzen dute.

Abenduaren hogeitalauean eta hogeitabostean, familian bazkaltzea eta afaltzea da ohitura daukate.Estatu Batuetan Gabonetako postalak bata besteari bidaltzea da tradizioa.

Hemen bezala kaleak,etxeak eta dendak apaingarriekin apaintzen dira.Urte Berri ospatzeko festa handi bat egiten dute lagunekin eta zuziri asko botatzen dituzte.

Guk iraunkorragoak izateko aurten hainbat gauza aurrera eramatea pentsatu dugu:

  • Gabonetako zuhaitzak berrerabilitako material desberdinekin egin. (botilak, alba papera..)
  • Gabonetako eskolako apaingarriak zilarrezko paperarekin egin.
  • Elektrizitatea aurrezteko apaingarri asko ez erabiltzea.
  • Jaiotzak egin material berrerabiliak erabiliz.
  • Zilarrezko paperarekin egin ditugu apaingarriak eskolan!! Hemen ikusi ditzazkezue argazki batzuk. Zilarrezko paper hori biltzeko errekreotan kaxa bat jarri dugu beste ikasleek ere hamaiketakoen papera hor botatzeko eta biltzeko. Ea gustatzen zaizuen!
 
 
 

San Jose Floreaga: 2. lana

Jaiotzaren antzezpena
A.    Gure herrian Gabonak era onean ospatzen dira.Denboraren parte gehiena familiarekin pasatzen dugu bazkari eta afari bikainak eginez.Hemen,gure herrian,Abenduaren 24,25,31 eta Urtarrilaren 1,5 eta 6 ospatzen dira.
Abenduaren 24an goizez,lagunekin edo ikastetxearekin Gabon kantak kantatzen ditugu herrian zehar,eta gauean familiarekin afaldu ondoren Olentzero etortzen da.
Abenduaren 25ean  goizean opariak irekitzen ditugu.
Abenduaren31ean Urte Zahar eguna ospatzen dugu beti bezala familiarekin elkartzen gara, zahartxoagoak direnak parranda ere egiten dute. Egun horretan ere Sal Silvestre lasterketak egoten dira goiz partean Azpeitian.
Urtarrilaren 1ean jan eta jan jarraitzen dugu, tripa ia ia lehertuz.
Urtarrilaren 5ean, arratsalde partean, Erregeen kabalgata egoten da,eta lo gaudenean gure etxeetara iristen dira,guk 6 goizean opariak irekitzeko. Azkoitian, antzerki txiki bat egiten da Herodes eta guzti. Txikienak “Ekarriko, ekarriko” eskatzen die erregeei.

 

Kekse izeneko gaileta gozoak
B.    Guk Austrian nola ospatzen diren Gabonak azalduko dizuegu. Abenduaren 25a baina 4 aste lehenago hasten dira Gabonak,non azokak diren protagonistak. Bertan Gabonetako gauzak, zuhaitzean jartzeko apaingailuak… saltzen dituzte. Lehen, afaltzeko plater tipikoa carpa zen,baina orain indioilarra eta amuarraina jaten dira gehienbat,eta postrerako galletak, gozokiak eta sagarrak jaten dira.Hemen ez dute ez Olentzerorik ezta erregerik ere, Jesus haurtxoak ekartzen ditu, zerutik jaisten baita.

 

Salzburgoko Gabonetako Merkatua
C.    Gure ideiak hauek dira:
a.    Gabonetako argiak egun garrantzitsuenetan piztea(herrikoak).
b.    Erabilitako argiak,kontsumo baxukoak izatea.
c.    Janaritan hainbeste diru ez gastatzea.
d.    Opari gutxiago erostea,diru gutxiago gastatzeko.
e.    Zenbait kasutan,Errege eta Olentzero iristen dira etxe berdinera,ba kasu horretan bat bakarrik iristea.
f.    Etxean jartzen ditugun argiak,egun garrantzitsuenetan piztea.
g.    Zuhaitza apaintzeko urtero adornu berdinak ibiltzea.

San Fidel Ikastolatik ere ZORIONAK!


Floreagatik GABON ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON GUZTIOI!



asteazkena, abendua 18, 2013

Urretxindorra: 2. lana



GABONAK MUXIKAN
Gabonak urteko lehenengo eta azken astean ospatzen ditugu eta eskolan oporrak ditugu.
Familiakoekin elkartzen gara egun berezietan afaltzeko edo bazkaltzeko.
Lehenengo astean Gabon-gaua, Eguberria eta Gabon-zaharra ospatzen da. Bigarren astean, Urteberriko eguna eta Erregeen eguna ospatzeko biltzen gara.
Eguberrian Olentzero datorkigu opariz beterik; eta Erregeen egunean Ekialdeko Erregeen bisitaldia daukagu.
Familiakoekin jateko elkartzen garenean jaki bereziak jaten ditugu: zopa, aza edo azalorea, bisugua, bakailaoa, solomoa, karakolak, intxaursaltsa, turroiak, konpota….
Gure herrian ohitura berezia daukagu.  Abenduaren 24an goizez gazteak eta nagusiak elkartzen gara “Marijesiak” deituriko gabon-kanta abesteko baserriz- baserri, kanta hauetan Jesusen jaiotzaren berria zabaltzen da.
Guk, eskolan, azken egunean Olentzeroren bisitaldia daukagunez, jai mundiala prestatzen dugu Olentzerori eskeintzeko. Gurasoak ere gonbidatzen ditugu. Horrela, antzerkiak antzezten eta abestiak abesten, pozik bukatzen dugu urtea. Eskolan jaia bukatzean  nagusien egoitzara joaten gara han daudenei ere gabon-kantak abesteko asmoz. Arratsaldea bukatzeko herriko liburutegian elkartzen gara. Udalak antolaturiko Gabon-postal eta ipuinen lehiaketako sariak hartzen eta gero merendolarekin agurtzen dugu elkar. GABON ZORIONTSUAK IZAN ETA … URTE BERRI ON DENONTZAT!!!!!

                           


MUXIKAKO IRAESEROAK ATSEDENA HARTZEN ORTUAN!!!!

 Gabonetarako kontsumo aholkuak


 Consejos Consumo Navidades

Urretxindorra (Muxika): 1.lana (Senegal)



Kaixo lagunak,   aurreko lanean gure eskola Senegalgoarekin alderatu genuenez herrialde hau aukeratzea bururatu zitzaigun.
Lehenengo Senegalgo  informazioa topatu dugu eta laburtu dugu. Gero YOU TUBEn agertzen den bideotxo bat ere ikusi dugu.
Jakin dugu hango pertsona asko musulmanak direla (%95) eta haiek ez dituztela Gabonak ospatzen guk ospatzen ditugun moduan.
Gure gelako lagun bat, Aymane, musulmana da baita ere eta beren etxean zer egiten duten  kontatu digu. Aymanek dio Gabonak berarentzak eskolako oporrak direla. Bere etxean jai garrantzitsuak “Ramadan” eta “Arkumearena” dira.  Islamdar egutegia ilargiaren araberakoa denez, gurea baino 15 egun laburragoa da; eta horregatik Ramadanen data ez du koinziditzen beti egun berean gure egutegian; baina Ramadan ospatu eta bi hilabete eta hamar egun beranduago “Arkumearen” jaia ospatzen dute.  Astebeteko jaia da. Egun horietan familiak arkume bat hiltzen du eta jateko prestatzen dute kus-kusekin ; etxeko ogia egiten dute baita ere. Jan baino arinago otoitz egiten dute.
Haurrek erropa berria janzten dute; eta andrazkoek azala hennagaz marrazten dute.


Eskolabarri: Zorionak eta urte berri on!!!

Kaixo. Eskolabarriko Nera naiz. Gabonak zoriondu nahi dizkizuegu.
Eskolabarritik, ZORIONAK eta URTE BERRI ON GUZTIONTZAT


Aurten, gabonetako zuhaitz bat daukagu Eskolabarrin. Ingurumen batzordekoak apaintzeko arduradunak izan gara eta familia ordezkari ama batek kafe kapsulez egindako apaingarri politak ipini ditugu. Gero, urtarrilean, eskolamendi irteera batean, landatzera eramango dugu. Asko gustatzen zaigu! ESKERRIK ASKO NAGORE, txalo handi bat zuretzat!
 
 

C. Vizcaya: 1. lana (Rajahstan)

RAJAHSTAN- EKO ESKOLAK

BERDINTASUNAK: ikasleak daude eta ikasten dute
liburuak dituzte 

DESBERDINTASUNAK: ez dituzte ezta mahaiak ezta ahulkiak
lurrean eserita daude eta adin ezberdinetako ikasleak duaude
ez daramate uniformea eta askoz gutxiago dira eta gehienek mutilak dira

Rajahstan aukeratu dut zeren eta ez da oso ezaguna eta holan jendea ezagutoko du eta uste dut hobeto ikasi beharko dutela zeren et neska mutil gustiok horretarako eskubidea daukagu

LUCÍA TORMO ( COLEGIO VIZCAYA )
 

asteartea, abendua 17, 2013

Maria eta Jose: 2. lana



Aste batzuk barru, Gabonak ospatuko dira. Euskal Herrian oso jai  tradizionalak dira eta era berezi batez ospatzen dira. Honen inguruan egingo dugu hausnarketa:

A) Zelan ospatzen dira Gabonak zure herrian?



24ean goizean baserritarrez jantzi eta abestera joaten gara etxez-etxe. Arratsaldean kaxetarekin joaten gara kaletik eta gauean afaria izaten dugu familiarekin. 25ean Olentzeroren opariak irekitzen ditugu eta ondoren bazkaria. 31ean  afariaren ondoren mahatsak jaten ditugu urtea bukatzeko eta urte berriari hasiera emateko, 1ean bazkaria. 5ean kabalgata egiten dugu erregeekin eta 6 goizean opariak irekitzen ditugu.

B) Munduko beste herrialde batzuetan era ezberdin batez ospatzen dira. Bilatu informazioa eta blogean adibideren bat kontatu.



SIRIA

Siria aldean diru gutxi dutenez gabonetan ez dituzte opariak edukitzen. Gainera gehienek ez dute bazkaririk edukitzen ezta ere afaririk. Hortan zortedunak gara.


EGIPTO
Egipziar aberatsenak, gabon zaharrean festetako saloietara joaten dira eta luxuzko hoteletara joaten dira afaltzera. Diru gutxiago dutenek, aldiz, etxean geratzen dira telebista ikusten familiarekin. Egipziarrek Ramadam-a ospatzen dute, horixe da festa garrantzitsuena haientzat.



BRASIL

Papa Noel da pertsonaia garrantzitsuena. Belena jartzen dute, beraiek "Prezipio" izenez ezagutzen dute . Haien Papa Noel-a, modu berezi batean janzten da, Brasilen dagoen klima berora egokituta. Brasilen afari tradizionalena indioilarra arrozarekin eta barazkiekin da. Fruta ugariarekin ere laguntzen dute menua.



HERBERAK

Beti itxaroten dute San Nicolas-en etorrera, azaroan iristen dena barkuz. Bertako umeek, San Nicolas Herbereetan bizi dela sinesten dute eta haien jarrera urte osoan zehar aztertzen duela uste dute. Abenduaren 5ean opariak jasotzen dituzte.



TXINA

Zuhaitzak paperezko bitxiekin apaintzen dituzte. Santa Claus-engan sinesten dute, baina beraiek Dun Che Lao Ren izenez ezagutzen dute. Dun Che Lao Ren-ek "gabonetako zaharra" esan nahi du. Gabonak ez dituzte ospatzen lurraldeko biztanle guztiek, gabonak normalean umeen jolaserako izaten dira Txinan. Gabonak ez dituztenak ospatzen, Udaberriaren Jaialdia ospatzen dute.



FRANTZIA

Gabonen bezperan, Frantziako umeek haien zapatak tximinien ondoan uzten dituzte, geroxeago, gurasoek opariak bertan uzteko, Papa Noelen izenean. Gainera, umeek esnatzen direnean goxokiak, opariak eta fruta zuhaitzean zintzilik aurkitzen dituzte.



MEXIKO

Familia da garrantzitsuena. Pinatak erabiltzen dituzte txikiek jolas dezaten.



KOLONBIA

Familian egoteko momentua da. Tradizio asko dituzte, adibidez: arropa horiz janzten dira, xanpaina bost segundotan edan behar dute, arraultz batean haien etorkizuna ikusten dute eta gabon kantak abesten dituzte. "Gueroak" haien oinarrizko tradizioak dira.





Gabonetan kontsumoa piloa igotzen da eta gure planetak, besteak beste, baliabide naturalen galera, biodibertsitate murrizketa eta hondakinen igoera jasan egiten du.

C) IRAES 21 Taldea bezala zuen ikastetxean, auzoan, herrian, planetan…arazo honen inguruan zein(tzuk) ekimen zaudete prest pentsatzeko eta aurrera eramateko. Orain bakarrik ideia(k) behar d(it)ugu.



Aurrekoa prestatu eta bidali blogera. Argazkiak edota bideoak (edo beraien estekak) eskertzen dira.



Gu kartelak egiteko prest gaude eta ikastetxean zintzilikatzeko. Herri mailan berriz, udaletxeari ideia eman eta zabaltzea eskatuko diegu, ala nola, herritar denei ideia iritsi dadin.

-  -  -  -  - 

D) Pentsatutako ekimen hori(ek) burutu eta gero blogean kontatu argazkiren/bidedeoren batekin (edo estekak), mesedez.



Hemen bidaltzen ditugu prestatu ditugun kartel batzuk ikastetxean zehar jartzeko.





ESKERRIK ASKO


San Fidel Ik. (Gernika): Gabon jasangarriak

Klikatu irudietan:


https://drive.google.com/file/d/0B-baXjdMaFgcakxGZEJ5d1JIZ0k/edit?usp=sharing




https://drive.google.com/file/d/0B-baXjdMaFgcZW11YkF1R1kzZWM/edit?usp=sharing
https://drive.google.com/file/d/0B-baXjdMaFgcSWpRclFWbkY5QmM/edit?usp=sharing

ostirala, abendua 13, 2013

Elgoibar Ikastola: 1. lana (Etiopia)

Kaixo IRAES

2.1 Zuen ikastetxearen IRAES Taldea aurkeztu behar duzue eta zergatik apuntatu zarete abentura honetara kontatu era labur batez.

Gu Elgoibar Ikastolako IRAES taldekoak gara: Ekhi Lopez, Ander Armendia, Hasier Badiola, Imanol Arantzamendi, Andrea Pedrosa, Iñigo Oteo, Josu Urzainki, Naroa Ortega, Telmo Roldan, Iker Casado, Alaitz Almortza.

Jasangarritasunari buruz diren lanak gustatzen zaizkigulako apuntatu ginen.


2.2 Zuen ikastetxearen edo ikasgela baten argazkia behar dugu. Esanguratsua izan behar da, hau da, ikastetxearen eguneroko bizitza adierazten duena. Zuen ikastetxearekin osatuko dugu aurkezpen berri bat. Jakina, baztertxo batean IRAES 21 ikurra agertu beharko da, je, je, je...
Horra hor hiru argazki dituzue.

2.3 Aukeratu herrialde bateko ikastetxea eta hiru galdera hauek erantzun:
Etiopiako ikastetxea aukeratu dugu.

 

-Gogoarekin ikasten dute, gu bezala.

-Beraiek ez dute materiala, guk behar dugun guztia daukagu.


-Oso egoera txarrean ikusi ditugulako aukeratu dugu Etiopiako ikastetxea. Oso gaizki daudela eta laguntza behar dutela pentsatzen dugu.



 

osteguna, abendua 12, 2013

Axular BHI: aurkezpena

Kaixo guztioi!
 
Axular institutuko IRAES taldeko partaideak gara (Joana Peña, Unai Aguirre, Iker Madueño, Maitane Soto, Angela Esteban, Haydee Hierro, Ane Ocen, Karmele Rodrigo) eta Gabonetan gure ikastetxean zer antolatzen dugun kontatuko dizuet.
 
Bi ekintzak antolatzen ditugu. Bata Azoka solidarioa da eta bestea, AMAL kanpaina. 
  • Azoka solidarioan, web orrian agertzen den bezala, denoi zuzenduta dago eta ateratako dirua bananduko dugu. 
  • AMAL (Sahara herriak laguntzeko) kanpaina da. Hasiera batean irakasleek azalduko dute zein den haien arazoa, kutxak bananduko dira eta janari bankua pasatuko da klasez klase. Behin bilduta, bidaliko diegu denok ospatzeko Gabon zoriontsuak.