asteazkena, apirila 26, 2017

Elorrio BHI: 4.lana


Lauro Ik.: 4.lana


#euskalconfint17


Egunak joan, egunak etorri, eta hor bueltan Euskal Confint 2017 daukagu. 
Busturiako Biodibertsitate Zentroan, Madariaga Dorretxean, Busturian. Maiatzak 17, asteazkena.
Aurreikusitako egitaraua hauxe da:
Ordua
Ekintza
9:45-10:00
Harrera
10:00-10:45
Palma olioa gure bizitzan eta oihanetan
10:45-12:00
Esperientzien trukatzea
12:00-13:00
Tailerrak (lan taldeak)                    
13:00-14:00
Otordua
14:00-15:00
Torre Madariagara bisita
15:00-16:00
Adostutakoaren eta tailerretan egindakoaren aurkezpena (osoko bilkura)

Sukarrietako aurkezpena

Agurra: Aitor Zulueta Telleria, Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendaria
16:00-16:15
Bukatzeko ekintza: 
A)   Karmele Llanoren agurra
B)   Accion ESenRED 5 de junio
C)  Familiako argazkia.

Eta guzti hau burutzeko pausu hauek eman behar ditugu:
A) AURRETIZKO LANAK, Eskolako Confint burutu eta Gidan agertzen den bezala:
    A.1.   21iraes@gmail.com e-helbidera BIDALTZEKO:  
  • “Palma olioaren ___ ikastetxearen Gutuna”: Word, Open Office, Libre Office, Google Docs...
  • II. ERANSKINA osatu. 
     A.2.    EUSKAL CONFINTERA ERAMATEKO: 
  • “Gure erlauntza” ekimenerako zuen hexagonoa ekarri eta pertsona batek azaldu behar du zein izan den zuen ideia.

B) IRAKASLEAK.
Eskolako Confint egin eta gero irakasleak formulario hau bete behar du. Momentuz, ikastetxeko hiru ordezkari  gehi ordezko bat apuntatu ahal dira. Seguruenik, laugarrena ere aukera izango du parte hartezko.
Irakasleentzako, 10:00etik-13:00tara berariazko irteera bat egongo da: “Ekosistemen zerbitzuak ekosistemetan”.

C) IKASLEAK.
Euskal Confint garatzeko hainbat lan egin behar dira. Confint prozesuak gazteen protagonismoa bultzatzen duenez, zortzi boluntario behar ditugu. Apuntatzen diren lehenengo zortziak. Lanak: aurkezpenak, taldeak dinamizatzea, edukomunikazio tailerrak dinamizatzea, azkeneko dantza animatzea edo koreografiatzea...  ikastetxeko bat hartzen saiatuko gara.

Boluntarioak aukeratu eta gero, kontaktuan jarriko gara lanak prestatzeko gure laguntza osoarekin.
Boluntarioa izateko bete ezazu formulario hau.

D) EPEA:  Maiatzaren 9ra arte.
Goizeko hamaiketakoa antolakuntzaren esku. Otordurako ikasleek bokata ekarri behar dute (irakasleek ez). Busa zerbitzua jarri da behar dutenentzako Bilbotik eta Eibarretik (8:45etan).

Zalantzak izatekotan, ohiko posta elektronikora. 

Busturian ikusiko gara!!!


astelehena, apirila 24, 2017

Ekainak 5 ESenRED Ekintza / Acción 5 de junio de ESenRED


ESenREDek, aurreko ikasturteetan bezala, honako proposamen hau egiten du Ekainak 5 ESenRED ekintza garatzeko:


Ea animatzen zareten zeozer egiten, aukera anitzak daude!!

El Regato: Eskolako #Confint17

Gaur 2017ko martxoaren 27an Eskolako confint-a egin dugu DBH-ko 1go mailan.

Hasi gara olio palmari buruzko sarrera egiten eta beraien motibazioa pizteko joko bat prestatu dugu :“EGIA ALA GEZURRA ELIKAGAIETAN”

Palma olioaren erabilerak eta beraien ondorioak azaldu ditugu. Amaitzeko, Karmele Llanok egiten duen lana komentatu diegu eta joko bat (Sratch) egin dugu bere lanarekin erlazionatuta.

NOLA ATERA DEN
Ikasle talde hartan eduki genuen esperientzia oso pozgarria izan zen,  alde batetik guk transmititzeko informazioa oso ondo ulertu zutelako, eta beste aldetik, beraien  inplikazioan eta aktibitateen errealizazioa bikain burutu zutelako.

ZAILTASUNAK
Guk lehenago hartutako informazioa beraientzat egokitzea, pentsatzen genuelako gai honetaz gutxi zekitela.

KONPROMESUAK
Ikastetxeko pasabideetan palma olioari buruzko kartelak jarri ditugu.
Ikastetxeko aldizkarian palma olioari buruzko berri bat argitaratuko dugu.




Lauaxeta IK: 1. eta 3.lanak




asteartea, apirila 11, 2017

Beurko BHI: 2.hiruhileko jarduerak blogean

Kaixo.
Hurrengo webguneko lotura sakatzean, ikusgai izango dituzue hiruhilabete honetan Agenda 21 proiektuan garatutako ekintzak.



Ondo izan.

Elgoibar Ikastola: Eskolako Confint

Elgoibar Ikastolako ikasleak gara eta martxoaren 30ean egin genuen 17 Confinta gure ikastolan.

Hemen bidaltzen dizkizuegu gure aurkezpena, ateratako ondorioekin osatutako gutuna eta argazkiak.
















Ondo ondo pasatu oporrak,
Elgoibar Ikastolako Iraes taldea.