osteguna, abendua 19, 2019

Beurko BHI: 3.lan proposamena, COP25

Azken egunetan gauzatu zen klimaren aldaketaren kontrako Nazio Batuen Gailurra. IRAES taldekoek nola gauzatu dugun ekimen hori institutuan laburki azalduko dizuegu.

Institutuaren sarreran panel berezi batean eguneratu izan genuen komunikabideetan argitaraturiko informazioa Hezkuntza Komunitate osoa jakinaren gainean egoteko. Beste aldetik, hainbat arlotan jardunaldiei buruzko hausnarketa eta eztabaidak egin genituen.

Erantsitako artxiboetan egun bateko irudiak.

Koldo, Naroa, Unai eta Maider




Eskolabarriko batzordearen partez

GABON JASANGARRIAK!!!

astelehena, abendua 16, 2019

Urola Ikastola: 2. Lan Proposamena

Axular BHI: 2. Lan Proposamena

ELKARTASUN EKIMENAK
AXULAR institutuak, urtero, elkartasun ekimen desberdinetan parte hartzen du.
Azoka solidarioa
Gabonetako oporrak hartu baino lehen, Azoka solidarioa antolatzen dugu gure institutuan. Horretarako  irakasle, ikasle, guraso eta bedelen laguntza eta kooperazioa izaten dugu. Soberan eta era onean ditugun jostailuak, diru zorroak, liburuak, lepoko zapiak eta abar etxetik ekartzeko eskatzen dugu. Behin dena bilduta daukagunean, ikasleen laguntzarekin garbiketa eta sailkapena egiten dugu eta salneurri sinbolikoan jartzen ditugu. Hurrengo egunetan eta bedelen laguntzarekin azoka antolatzen dugu eta  abenduaren azken astean atsedenaldietan irekita egoten da ikasle ardurapean.
Jasotako dirua,  Santurtziko AMAL (Amigos del Pueblo Saharaui) GKEarentzat  da.
Elikagaien bankua
Elikagaien bankuak azaroan antolatzen duen ekimenean ere parte hartzen dugu. Ikastetxean honen deialdia zabaltzen da eta azaroaren zehar ikasleek, familiek, irakasleek eta irakasle ez diren langileek aukera daukate sarreran kokatzen den kutxa erraldoi batean premia-premiazko elikagaiak bertan uzteko. Era berean, supermerkatuetan laguntzaile moduan hainbat ikaslek parte hartzen dute.
Aurten elkarte desberdinen lankidetzari esker, Elikagai Bankuak 2019rako finkatutako helburuak beteko ditu eta Bizkaiko 223 zentruetan doako 4000 tona elikagai bananduko dira, haien ardurapean premian dauden 30000 pertsona dituztelarik.  
Saharako elikagaien bilketa
Saharako elikagaien bilketaren kanpainan parte hartzen dugu. Urtarrilean zehar, irakasle gelako ondoko pasabidean kutxa desberdinak antolatzen ditugu bertan  Hegaluzea oliotan, sardinak oliotan, pasta, arroza, azukrea, lekaleak, konpresak, etab. jasotzeko era berean, familiek, irakasleek eta irakasleak ez diren langileek egutegi solidarioa eros dezakete institutuan diruz laguntzeko ekimen honetan.
Institutuko hainbat familiak “Oporrak Bakean” ekimenean parte hartzen dute. Honen helburua 10 eta 12 urte bitarteko saharar haur errefuxiatuak familia euskaldunetan harreman hartzea da. Horrela, haur sahararrek uda basamortutik eta errefuxiatu kanpamentuetatik kanpo egoteko aukera dute.

 .
“Erabilitako arropa eta oinetakoak” GLORR FUNDAZIOA
GLORR Fundazioak proposatutako kanpainetan parte hartzen dugu erabilitako arropa eta oinetakoak biltzeko. Informazioa zabaldu egiten da institutuko kide guztien artean. Horretarako elkarte honen poltsak banatu egiten zaizkie ikasleei etxera eramateko eta bertan egoera onean dauden arropak eta oinetakoak jasotzeko.

Badira ere bestelako ekimenak burutu ditugunak gure ikastetxean.
“Gatazkarik gabeko teknologia” ALBOAN


Lauro Ikastola: 2.Lan Proposamena


Hainbat ekimen solidario egiten dira ikastolan urtean zehar, baina ezberdinak eta oso interesgarriak iruditzen zaizkigun hiru aurkeztu nahi ditugu. Lehenengoa, UNICEFen “Nigerrerako ur-tantak” proiektua da. Martxoaren 22an, Uraren Nazioarteko Egunean, Nigerreko haurrek etxean zein eskolan ura izan dezaten eta urak gure bizitzan duen garrantzia gogorarazteko, azkenengo sei urteotan aurrera egin dugu ekimen honekin. Alde batetik, ikasle bakoitzak euro bat jartzen du laguntza ekonomiko bezala, eta bestetik, herri kirol-olinpiadetan parte hartzen du, era sinbolikoan ere bere esfortzu fisikoarekin konpromisoa adierazteko.
Bigarren ekimena, Taper solidarioa da. AUNAR elkartearekin elkarlanean arituz, egunero Ikastolako jantokian sortzen diren soberakinak doan eramaten dituzte giza-bazterketa arriskua duten pertsonak laguntzeko. AUNARek Euskal Herri mailan esperientzia aitzindaria izanda da janarien soberakinen probetxamenduan. Hurrengo bideoan ikastolatik elikagaiak behar den lekuetara nola eramaten diren ikus dezakezue.

Eta azkena, baina ez horregatik txarrena, Mechones Solidarios (Motots solidarioak) du izena, eta orain dela sei urte Malagan (Espainia) sortutako elkartea da. Irabazi-asmorik gabeko erakunde honen helburua bikoitza da; alde batetik, minbizia edo bestelako gaixotasunen bategatik ilea galdu duten emakumeei ileordeak lortzea da, eta bestetik, langabezian dauden emakumeei lana ematea. Ileordeak egiteko, 14 urte baino gutxiago duten pertsonei gutxienez 20cmko mototsa emateko eskatzen zaie, eta 14 urte baino gehiago dutenei 30cm gutxienez. Elkarteak 40 ordu behar ditu ileorde bat egiteko; umeei doan eskaintzen dizkiete, helduei, aldiz, prezio txiki batean. Iaz, ikastolan, bederatzi ile motots eta 300€ lortu ziren. Aurten, ekimen honekin aurrera goaz eta momentuz hiru batu ditugu.


igandea, abendua 15, 2019

Lauro Ikastola: 1. Lan Proposamena


Hauxe da Lauro Ikastolako aurtengo gure IRAES taldea. DBHko eraikinean dugun Txoko Berdea erabiltzen dugu berrien, ekintzen eta abarren berri emateko. A…! Eta argazkian ikusten direnak DBH1eko ikasleek berrerabilitako materialekin egindako proiektuak dira!😊
Greta Thunbergen bideoa ikusi ostean, gure auzoetan eta gure ikastolan hamaika gauza egin daitezkeela uste dugu. Askotan aipatu izan da Era globalean pentsatu, era lokalean ekin leloa, eta aldaketa klimatikoan ezinbestekoa da hori aplikatzea. Gure ikastola mendi aldean dagoenez, inguratzen gaituen basoa eta berdea zaintzea beharrezkoa da. Horregatik aukeratu dugu honen inguruan gogoetatxo hau egitea. Gretak Babestu, Berreskuratu eta Finantzatu beharko genukeela esaten du. Jadanik ditugun zuhaitzak babestea erraza da, hauek zainduz eta ez moztuz. Urtarrilean gainera, berriztatu ditugun plaka identifikatzaileak jarriko ditugu hauen balioa nabarmentzeko. Berreskuratzea ere, ez da zaila. Inguruko zuhaitzen haziak hartu eta hauek erabili daitezke zuhaitz berriak lortzeko. Finantzaketa minimoa erabili daiteke hau egiteko! Gure esku dago!



Franciscanas de Montpellier: 2. Lan Proposamena

Franciscanas de Montpellier: 1. Lan Proposamena

asteartea, abendua 10, 2019

Elgoibarko ikastola: 2.Lan proposamena

Elgoibar Ikastolako IRAES Taldea gara eta hauxe dira gure ikastolan egiten ditugun ekintza solidarioetako batzuk eta hauen argazkiak. Hiru hauez gain, ekintza solidario gehiago ere egiten ditugu gure ikastolan, baina hauek iruditu zaizkigu aipagarrienak: 
1. SOS AFRIKA da urte hasieran egiten dugun lehen ekintza solidarioa. Urtean behin egiten da, normalean urrian. Behar ez ditugun edozein arropa edo oinetako jasotzen dugu ekimen honetan eta SOS AFRICA erakundeari ematen dizkiogu, Somalia, Kenia, Sudan, Etiopia, Ginea Ekuatorial edo Europako beste herrialde batzuetara bidali ditzaten. Hala, behar handiak dituztenei gure laguntza ematen diegu. 2. ELKARTASUN KILOAREN KANPAINA, Gabon inguruan, gure Ikastolan egiten den ekintza da. Hau ere, urtean behin egiten dugu. Alferrik galtzen ez diren janarietatik kilo bat ekartzeko eskatzen diegu gure familiei. Adibidez, dilistak, babarrunak, azukrea, kakaoa, makarroiak, lataren bat eta abar. Batutako janari guztia Elgoibarko Caritasi ematen zaio, Gabon garaian gehien behar duten familien artean banatu dezaten.
3. PLASTIKOZKO TAPOIEN BILKETA deituriko ekintza urte guztian zehar martxan dugun kanpaina da. Seur Fundazioak martxan duen “tapones para una nueva vida” proiektuko partaide bezala egiten dugun ekintza da. Gure Ikastolako Erdiko Aretoan kutxa handi batzuk dauzkagu eta hauetan, plastikozko tapoiak biltzen ditugu. Ikasleek beraien etxeetatik ekartzen dituzte eta ondoren, Seur-eko banatzaileak bila etortzen dira. Tapoi hauekin lortutako dirua, gaixotasun desberdinak dituzten umeei laguntza eskaintzeko erabiltzen da.


Elorrioa BHI: 3. Lan proposamena, COP 25

Klima aldaketaren inguruan dugun kezkarekin lotuta eta berotegi efektuaren eragileekin aspalditik arduratuta, duela 3 urte bideo labur hau grabatu genuen, gai honen inguruan sentitzen genuena/duguna adierazteko.
Bertan, gure egunerokotasuneko ohitura desegokien ondorioz, poloetan gertatzen ari dena islatzen da eta, egoera horiei aurre egiteko, gure esku dauden irtenbideak zeintzuk diren azaltzen da.

Gureak, neurri xumeak dira baina, Eduardo Galeanok esan zuen bezala, «Jende txiki askok, leku txikietan, gauza txikiak eginez, mundua alda dezake». 
Ostera, globalki eragin dezaketen erabakiak hartzeko boterea beste batzuen esku dago; politikarien eta botere ekonomikoa euren ardurapean daukatenen pertsonen eskuetan hain zuzen.
Horregatik, politikari eta botere ekonomikoen jabeei dei hau egiten diegu:

  ENTZUN ZIENTZIALARIEN AHOTSA!!!





En relación con nuestra preocupación por el cambio climático y desde hace tiempo preocupados por los agentes del efecto invernadero, hace 3 años grabamos este breve vídeo en el que expresamos lo que sentíamos en torno a este tema.
En él se refleja lo que está ocurriendo en los polos como consecuencia de los hábitos inadecuados de nuestra cotidianidad y se explican cuáles son las soluciones que están en nuestras manos para hacer frente a estas situaciones.

Las nuestras son medidas sencillas pero, como dijo Eduardo Galeano, «Mucha gente pequeña, en lugares pequeños, haciendo cosas pequeñas, puede cambiar el mundo»".
Por el contrario, el poder de tomar decisiones que pueden influir globalmente está en manos de los políticos y de las personas que tienen el poder económico.
Por eso hacemos este llamamiento a la política y a los propietarios de los poderes económicos:


¡ESCUCHAD LA VOZ DE LOS CIENTÍFICOS!

astelehena, abendua 09, 2019

Herri Ametsa: 3. Lan Proposamena, COP25

Ikastetxeen COP25ean parte hartu dugu, beraiekin partekatu dugu gure dekalogoa. Hona hemen gure ekarpena!
HERRI AMETSA IKASTOLA Donostia IRAES21 ESenRED
Herri Ametsa Ikastolak "Iraunkortasunerako Eskola" sarean parte hartzen du, eskola jasangarria da eta. Urteak dira geurean ingurumena babesteko dekalogoa sortu genuela eta hura jarraitzen dugu, uste baitugu planetaren alde egiteko bidea dela. Ea agintariek ere geureak bezalako konpromisoak hartu eta betetzen dituzten.
Compartimos con todos vosotros nuestro decálogo: reducir el consumo, reutilizar, reciclar, cuidar el entrono, no malgastar la energía, ahorrar y no contaminar el agua, equilibrar el uso de los medios de transporte, consumir productos cercanos y de temporada, respetar la naturaleza y convivir apaciblemente.
We share our decalogue with you: reduce, reuse, recycle, look after the environment, don't waste energy, save and don't pollute water, balance the use of transport, eat seasonal and local food, respect nature and have a peaceful co-existance.


Eskolabarri, Ermua: 3. Lan Proposamena, COP25

ESKOLABARRI-ERMUA-IRAES21-ESenRED   
"Kontsumitzen ere, ikasi egiten da"
Erostea ez da beti beharrezkoa. Kontsumoak ingurumenari jasanarazten dion inpaktu handia du. Urtero egiten dugun jarduera honek, kontsumoa hobetzeko alternatiba proposatzen digu. Etxetik, erabiltzen ez dugun jostailu bat ekartzen dugu eta gelakide batekin elkartrukatzen dugu.
Agintariei proposatzen diegu Gretari entzutea, eta erabakiak hartzeko ausardia opa diegu guztion etorkizuna eraikitzeko .
ESKOLABARRI-ERMUA-IRAES21-ESenRED 
"A consumir también se aprende"
No siempre es necesario comprar. Es muy grande el coste ambiental de la sociedad de consumo. Esta actividad voluntaria que realizamos todos los cursos, pretende proponer una alternativa para reducir ese impacto y aprender a consumir. Traemos de casa un juguete que ya no utilizamos para intercambiarlo con un/a compañero/a.
Proponemos a las autoridades que escuchen a Greta y les deseamos valentía para tomar decisiones y construir el futuro de todos y todas.

igandea, abendua 08, 2019

Arrasate BHI:1.lan Proposamena

Axular BHI: 3. Lan Proposamena, COP25

ESenRED: IES AXULAR BHI ( Santurzti, Bizkaia)
JOLASTU-BIZI    JUEGA/VIVE      LINE UP, LIVE UP
"Zaindu oraina, biharkoa ziurtatzeko"

2019-2020 ikasturtean JOLASTU-BIZI (UNODC Drogaren eta Delituaren kontrako Nazio Batuen Bulegoa) programan parte hartuko dugu. Mundu mailan martxan jarri da hainbat herrialdetan, baina Europan Santurtziko Axularrekoak izango gara esperientzia hau probatzen lehenak. Helburuak bi dira: batetik, droga kontsumoa, delinkuentzia eta biolentzia prebenitzea kirolaren bitartez; eta, bestetik, eguneroko bizitzarako trebetasun garrantzitsuak garatzea.

"Si queremos un futuro, cuidemos el presente"
En el curso académico 2019-2020 estamos implementando  el programa JUEGA/VIVE (UNODC Oficina de las Naciones Unidas contra la Droga y el Delito). Aunque a nivel mundial se ha puesto en marcha en algunos países, en Europa seremos los primeros en probarlo los del instituto Axular. Tiene dos objetivos: por un lado, prevenir la delincuencia, el consumo de drogas y la violencia mediante el deporte; y por otro, preparar para la vida mediante el deporte.

 "Without present, no future"
In Spain, Santurtzi municipality is the first in Europe to launch UNODC's LINE UP, LIVE UP.
 In essence, students learn, among other values, respect for one another in society, honesty, integrity and empathy, the power of teamwork, and the purpose and effect of rule of law in numerous tangible facets.
HELBURUAK/ OBJETIVOS/ GOALS: 3,4,11,16 17

Aita Larramendi: 2.Lan Proposamena

El Ave Maria:1. Lan Proposamena


Elorrio BHI:2. Lan Proposamena

Ortua eta konposta
ORTUA:  Duela 6-7 urte, Elorrio BHI-ko ortua abiatu zen. Ortuan 6 bankal ditugu, bankal bakoitzean, sasoiaren arabera, produktu ezberdinak landatzen ditugu. Orain arte, Hauspoako orduetan,  Agenda 21-eko ikasleok, baratzaren kudeaketa egiteko ardura hartzen genuen; aurten, Ortua eta Fenologia aukerako arlo moduan eskaintzen dira eta arlo horietako ikasleak arduratzen dira kudeaketaz. 
Jasotako uzta, irakasleen zein ikasleen artean banatzen da; ikastetxean, sukaldaritza arloa 

eskaintzen da eta batzuetan bertan kozinatzeko ortuko produktuak erabiltzen dira ere. 


KONPOSTA: Duela bost urte gutxi gora behera, institutuko ortuan konpostagailua jarri genuen. Hasiera batean, bildutako hostoekin eta belarrekin, ahalegindu ginen lehenengo konposta egiten. Geroago, jantokian bildutako zabor organikoak gehitu genituen. Gaur egun, horiei gehitzen zaizkie alde batetik, pasabideetan kokatutako ontzietan ikasleek jolastorduan jateko ekarritako janarien hondarrak; eta bestetik, irakasleen kafe gelan jarritako ontzi batean, irakasleek batutakoak.
Txandak antolatuta daude jasotako zabor organiko guztiak konpostagailura eramateko. Lortutako konpostarekin, elikagaien zikloa ixten da. Alegia, lurretik lortutako elikagaiak, kontsumitu ondoren, lurrera itzultzen dira.
Gure lehen konposta


Sahara
Ekimen honi hasiera duela 9 urte eman zitzaion hasiera. Aurtengoa, 7. bidaia da. Izan ere, azken ikasturte hauetan bidaiak ez dira urtero egin; bi urtetik behin baizik. Lehenengo urteetan, 4.mailakoak joaten ziren soilik baina, azken urte hauetan, 1. batxilerrekoek ere hartzen dute parte. Bidai honetan, normalean, 2 irakasle joaten dira baina, aurten 3 doaz.
Joaten direnak, Afrikako iparraldean kokatuta dagoen Argelia herrialdera abiatuko dira. Han, Aaiun probintziako Amgala herrian dagoen Tinduf kanpamentuan pasako dute astebete.
Alde batetik, joan baino 2 hilabete lehenago, institutuan, jostailuak, eskolako materiala, sendagaiak, arropak… biltzeko kutxak jartzen dira; bestalde, sudaderak, telazko poltsak, kamisetak… atsedenaldietan salgai jartzen dira. Lortutako dirua, udaletxeak emandako diru laguntzarekin batera, Saharara eramaten da.
Behin horra helduta, taldeak antolatzen dira lan desberdinak betetzeko: eskolak atondu, umeak zaindu, ortuan lan egin… Horrez gain, bertako ur deposituak berriztatzen dira.
Ur depositu horiek, 80 etxe bizitza ornitzen dituzte. 
Hori gutxi balitz, aipagarria da, bizi baldintzei dagokienez, hemengo umeen eta hango umeen arteko desberdintasuna. Basamortuan bizi dira eta, urteko 365 egunetan, 24h-tan harea baino ez dute ikusten; bizimodua eskola eta etxearen artean banatzen dute. 

Bock n’roll 
Ikastetxean aluminio paper hondakin asko sortzen genituela ikusirik, honen  erabilera murrizteko beharra ikusi genuen. Hori dela eta bokatak biltzeko “Boc´n Roll” bildukin berrerabilgarria erabiltzea proposatu genuen.
Ordutik, gure institutuan, 1.mailara iristen diren ikasle bakoitzari  “Boc´n Roll” bat banatzen zaie, jolastordurako ekarritako bokata, fruta… biltzeko.
Liburu ibiltaria
Urtero, 1.mailako ikasleen artean zirkulatzen den liburu bat da non, ikasle bakoitzak ingurumenaren aldeko ekarpenak jartzen dituen marrazki, olerki, abesti... baten bitartez. Dagoeneko, hainbat liburu bete ditugu ekarpenez.



Amazonia
Klima aldaketaren inguruan dugun kezkarekin lotuta eta berotegi efektuaren eragileekin arduratuta,  gure IRAESeko txokoan Amazoniaren egoeraren inguruko informazioa batu dugu gure institutuko ikaskideekin partekatzeko asmoarekin. Azken hilabeteetan Amazonian gertatzen ari denaren inguruan heltzen zaizkigun berriekin ohartu gara eta egoera larriaz jabetu gara. Izan ere, Amazonia munduko baso tropikal handiena da, bertan karbono biltegi erraldoia dugu eta atmosferara igortzeko oxigeno iturri garrantzitsua. Multinazionalen interes ekonomikoek eraginda basoen gehiegizko ustiapenak eta interes horrekin  lotuta gertatzen ari diren basoen sute kopuru larregikoek arrisku handian jartzen dute planetaren eta baita baso horietan bizi diren milaka eta milaka herri indigenen biziraupena, gainera, espezie askoren desagerpena gertatzen ari da.
Politikari eta botere ekonomikoei deia:              

  ENTZUN ZIENTZIALARIEN AHOTSA!!!




S


asteazkena, abendua 04, 2019

3. Lan Proposamena





Zure ikastetxearen hitza-eta ekintza-  Ikastetxeko COP 25ean

Gazteek hitza hartu ahal 

Egun hauetan gauzatzen ari da klimaren aldaketaren kontrako Nazio Batuen Gailurra. Bilkura  EkitekoGaraia lemapean dago (#TimeForAction).

Zure ikastetxean aspaldi hartu duzue arazoaren kontzientzia eta konferentziaren  lemari jarraituz, COP25ean  zuen ikastetxean, bertan, klima aldaketaren kontrako ekarpena aldarrikatzea proposatzen dizugu.
Nazioarteko erakunde,  gobernu, enpresa eta GKEez gain, ikasleek, gazteek hitza har dezakezue.


Horretarako ESenREDek (Jasangarritasunerako Ikastetxeak  Sarean ) zuen esperientzia  plazaratzeko antolatu duen Eskolako COP25  erabiliko dugu.

Abenduaren 9an Ikastetxeko COP25  birtuala garatuko  da. Bertan,  klima aldaketari aurre egiteko ikastetxe eta gazteen ekarpenak partekatuko ditugu eta agintariei mezuak bidaliko dizkiegue padlet bat erabiliz.

Zure ikastetxeko esperientzia  COP25ean plazaratzeko deitzen zaituztegu. 

Lan proposapena

Jardurera hiru pausotan egitea proposatzen dizuegu:

1.-  Pentsatu ekarpena:
•    Klima-aldaketaren aurre egiteko eskolako ekintza bat aukeratu.
•    Mezu bat idatzi COP25ean biltzen ari diren agintariek klima-aldaketaren aurka jardun dezaten.

2.- Prestatu ekarpenaren publikazioa
•    Aukeratu komunikaziorako  hizkuntza (edo hizkuntzak)
•    Ikastetxeko ekintzari Titulo bat eman.
•    Ekintzaren azalpen txikia idatzi.
•    Gehitu argazki bat
•    Idatzi agintariei Mezua
•    Ekarpena identifikatu,  ikastetxearen izena eta  herria eta  IRAES21- ESenRED hitzak (sareko kideak garelako) gehituz.


3.- Publikatu ekarpena 
Ikastetxeko COP25
  • bai padlet-ean  (https://padlet.com/esenred21/cop25 )
  • eta baita  IRAES21 Blogean ere.
Kontutan izan padlet dagoeneko zabalik dagoela eta Eskolako COP25 birtuala abenduaren 9an egingo dela. Merezi du garaiz heltzea.  COP25 eta klima aldaketa izango da gure hurrengo lanaren ardatza.