asteartea, urria 30, 2018

igandea, urria 28, 2018

Zuazola Larraña BHI: 1. Lan Proposamena

IV CONFINT: Elorrio BHI

Elorrio BHIko Matxalen eta Klaudia gara eta Alcarazeko Confintean parte hartu dugu Miren gure irakaslearekin batera.
Egonaldian hainbat tailer eduki ditugu ingurumeneko egoera desberdinak aztertu ahal izateko.
Ni, Matxalen, uraren tailerrean egon naiz. Bertan Alcarazekorre errekaren egoera aztertu dugu, niretzat oso  baliagarria izan da nire herriko errekarekin alderatzeko, eta ahalik eta arinen zerbait egin behar dugula ikusteko balio izan dit .


Ni Klaudia naiz, suaren tailerrean egon naiz, tailer honetan inguruko basoa bisitatu nuen eta bertako paisaiari erreparatzean, han ia dena oso lehorra dela eta berde gutxi dagoela ohartu nintzen. Horrez gain, suaz hitz egiten egon ginen eta suak nik uste nituenak baino erabilera positibo gehiago dituela ikasi dut.
Lan egiteaz gain, bertan pasatutako lau egunak hainbat lagun egiteko eta dibertitzeko aprobetxatu genituen. Benetan eskertzekoa da emandako aukera.


Nire ustez, Estatuko Confinta oso esperientzia aberasgarria izan da, bai niretzat irakasle modura baita nire ikasleentzat ere. Bertan egindako tailerretan irakasleok Alcarazen historia ondo ezagutzeko aukera izateaz gain, ikasgelan sortzen diren gatazkei  erantzuteko modu desberdinez hausnartu genuen eta neurozientziaren kontzeptuaz zerbait ikasteko aukera ere izan genuen.
Horretaz gain, beste irakasle batzuk ezagutzeko balio izan dit eta batez ere euskaldun ordezkariekin harremanak sendotzeko aukera. Nire ikasleak oso pozik egon dira eta ingurumen arazoez zuten kontzientzia indarberritu dute.


astelehena, urria 22, 2018

IV CONFINT: eta hau amaitu da... #ConfintAlcaraz19

Urriaren 17an Euskal delegazioa, 14 ikasle (Luzia, Angie, Andrea, Mario, Natalia, Markel, Matxalen, Klaudia, Alaitz, Nerea, Ainger, Nagore, Haizea eta Garazi),  3 irakasle (Miren Bustingorri, Koro Epelde eta Miren Insausti) eta 2 Ingurugelako teknikari (Jose Iganacio eta Bea), abiatu ginen Estatuko IV CONFINTen parte hartzeko (Conferencia de jovenes "Cuidemos el Planeta). Bidean Logroñoko delegazioarekin batu eta iluntzean  Mancha aldera heldu ginen  bidai luze bat igaro ondoren. 
Bertan taldeko argazkia egin akreditazioak jaso  eta prest aurkezpena egiteko Alcaraz egoitzaren kapelan. “Zazpi jauzi” dantzatu zuten gure IRAESeko ordezkariek.
Urrengo egunean ikasleak zortzi taillerretan banatu ziren beste komunitateko ikasleekin nahastuarik.



  • Aves que cambian su rutina.  
  • Depredadores, indicadores de calidad.
  • Canción truncada del río.
  • La huella del fuego.
  • Comer soberanamente.
  • Casas que miran el paisaje.
  • Nacer, vivir, morir en Alcaraz.
  • Tesoros en nuestros bolsillos.
Goiz osoan lanean ibili eta gero egindako lanaren ondorioak hormairudietan adierzita gelditu ziren.
Arratsaldean "ERAKUSTAZOKA", ikaragarria, Alcarazeko Eleizako plaza gaztez beterik, ikaragarria ere han zebilen haize hotza.



Azoka eta gero denok batera taldeko argazkian!!
Irakasleontzat bi ibilbide antolatu ziren, aukeratu eta aurrera. 
Bata "Interpretar la naturaleza jugando" Juan Parradosek gidatua...
...eta bestea "Un paseo por el Alcaraz renacentista"

Gauean gaztetxoak "edukomunikaziorako" dantza prestatzen hasi ziren nagusiok beste aldetik errezital bateik gozatzen genuen bitartean.

Bigarren egunean ikasleek jarraitu zuten tailerretan ondorioak abiapuntua hartuta hausnarketa egiten ekimenak proposatzeko. Horiek izan ziren, hain zuzen ere, azken eguneko osoko bilkuran aurkeztu zituztenak. 


Proposamen bakoitza ODS bati lotuta zihoan.

Irakasleok beste bi tailler egiteko aukera izan genuen,
bata “Resolución pacífica de conflictos desde la perspectiva de género”, bestea "Educar desde la neurociencia"


Gauen Juan Parrados gure artean berriro egon zen eta aukera izan genuen teleskopio bat erabiliz ilargia ikusteko.
EDERRA beti bezala!!

Azken eguna heldu zen, nekatuta baina aldi berean aurreko bi egunetan bizi izandakoa komunikatzeko irrikitan...
Osoko bilkura, politikoen diskurtsoak, ikasleen tailerretako lanen aurkezpenak, ekimenen komunikazioa


Bukaerako ekintza, dantza, besarkadak, negarrak, emozioak pil pilean.

Zer egingo diogu ba, beste bi urte itxaron behar?



Eta esaldi honekin bukatu zen ESTATUKO  IV CONFINT 

  Porque, si no somos nosotras y nosotros, ¿quiénes?  
  Si no es ahora, ¿Cuándo?  

Egunkarietan oihartzuna jakina!!!



Agurreko dantza:









Juan Orobiogoitia: 1. Lan Proposamena

IURRETAKO JUAN OROBIOGOITIA INSTITUTUA

2. DBHko 10 ikaslek institutuko IRAES 21eko ardura hartuko dugu; Ibai, Igor, Hamsa, Txaber, Abdu, Manex, Yamel, Andoni, Iskander eta Madai.
Aurten proposatzen zaizkigun lanak, gogo handiz egingo ditugu eta ingurumena errespetatzeko ekimenak institutuan zabalduko ditugu, horrela, guztion artean gure bazterrak maitatzeko eta zaintzeko.

ostirala, urria 19, 2018

#ConfintAlcaraz18

Minutuero #ConfintAlcaraz18 jarraitzeko ikus esteka hau
















Argazkien laburpen bat. Jasotzen ditugun guztiak hemen dituzue.

Animuak bidali nahi dizkiezue gure IRAESeko ordezkariei? 
Bota posta elektroniko bat blogera eta helaraziko dizkiegu!

osteguna, urria 18, 2018

El Carmen: 1. lan-proposamena


Elgoibar Ik.: 1.lan-proposamena

Elgoibar Ikastolako IRAES taldea gara.

LH 5, LH 6, DBH 1 eta DBH 2ko ikasleek osatzen dugu taldea: Markel, Maite, Mikel, Peru, Beñat, Leire, Andrey, Nahia, Harri, Bidatz, Ainhoa eta Lyzeth.


Aurtengo lanak guztion artean egingo ditugu. Hasteko, gure irakasle arduradunak egingo digu bilera deia eta bilera hauen aktak DBH 2ko arduradunek idatziko ditugu. Ondoren, guztion artean lanak gauzatuko ditugu eta DBH 1ekoak arduratuko gara hauek bidaltzeaz. Amaitzeko, LH 5 eta 6koak gure ikastolako Txoko Berdeetan itsatsiko ditugu, gainontzeko guztiek ikus ditzaten. Gainera, gure irakasle arduradunak bloggean eta web orrian ere argitaratuko ditu.

Animo kurtso berriarekin !!!

Gure ordezkariak #ConfintAlcaraz18 delakoan

Alcaraz herria, Albacete

Autobusean Errioxako ordezkariekin batera. Bidaia luzea!


Gure IRAESeroen aurkezpena





asteartea, urria 16, 2018

Zumaiena: 1.lan-proposamena


Artxandape Ik.: 1. lan-proposamena

Artxandape Ikastolako IRAES 21 taldea sortu dugu. Bertan, parte hartzen duten ikasleak DBH 2. mailakoak dira, batez ere. Kultura zientifikoko ikasgaiaz baliatuko gara urtean zehar ikasgaiko edukiak lantzeaz gain, IRAES 21en proposatzen diren ekintzekin jarduteko.

Astero 2 orduz biltzeko aukera izango dugu. Horretaz gain, ikastolako ekodelegatuekin informazioa elkartrukatzeko bilerak egingo dira urtean zehar. Izan ere, azken hauek izango dira Ikastolako gainerako taldeekin (ikasle, irakasle, guraso zein langileekin) lanean egongo direnak.

Txoko berdea izango da erreferentziazko tokia eta Ikastolako laborategia eguneroko jarduna egiteko lekua.