ostirala, abendua 23, 2016

Begoñazpi_IRAES21: HIRUGARREN LAN PROPASAMENA!!!

Begoñazpi_IRAES21: HIRUGARREN LAN PROPASAMENA!!!: Aupa danoi, Hona hemen gure hirugarren lan proposamena. Espero dogu asko ikastea, zuen gustokoa izatea eta gabon zoriontzuak izatea. E...

Aita Larramendi ik.: 1.lana

IRAES TALDEA
  • TALDEAREN AURKEZPENA: DBH3ko Mirari Ucin eta June Miner eta DBH4ko Koldo Ponce (argazkian falta da) eta Goiatz Salvadorrek osatzen dugu Andoaingo Aita Larramendi ikastolako DBH-ko IRAEStaldea.

  • Gure hausnarketa: Kezkatuta gaude, ingurumenari diogun errespetu faltagatik, mundu mailan ez zaio garrantzi handiegirik ematen, eta beste interes mota batzuk daude horren gainetik, adibidez,  ekonomikoak.

IRAES 21 taldean egonda, ingurumenaren alde gure ahalegina egiten dugu eta hemen urtean zehar hainbat gai lantzeko aukera daukagu.
  •  Gure leloa:  IRAES taldean, ingurumenaren alde lanean


Mila esker, EGUBERRI ON ETA URTE BERRI ON DENOI!

Andoaingo Aita Larramendi ikastolako IRAES taldea​

Egibide: 3.lana





IRAESeko lanak EBALUATZEKO IRIZPIDEAK:
  • Gure ikaskideen artean, 50% ezagutzen du Agenda 21ko bloga. 
  • Gure familiaren artean 25% ezagutzen du Agenda 21ko bloga. 
  • Beste eskolako personen artean 90% ezagutzen du Agenda 21ko bloga, haiek Agenda 21ean parte hartzen dutelako.

astelehena, abendua 12, 2016

Arrasate BHI: 2.lana


Beurko BHI: 2.lana


Arrasate BHI: 1.lana



Aurten Arrasate BHIko IRAES21 taldeko partaideak gara: Aiur Agirre , Miren Insausti (Irakaslea), Nere Zubillaga, Maialen Lizarralde, Manex Okina, Saio Carrascal eta Garazi Iturbe

Gure hausnarketa bertso eran:
IRAESeko proiektu hontan
dago_gure ikastetxea.
Beharrezkoa da birziklatu
ta zuhaitzak landatzea,
bizikletaren pedalei eman
albora utziz kotxea.
Alden neurrian komeni zaigu
ohitura hauek hartzea,
ze hemen gure eskutan dago
gure planeta zaintzea.

Egilea: Aitor Ugarte (ikaskidea eta gure laguntzailea)

astelehena, abendua 05, 2016

2.lana: Lehen Hezkuntza

Lehen Hezkuntzako IRAES taldeek: ez galdu Karmeleri mezu bat bidaltzeko aukera. Ez baduzue 2.lan osoa egin, ez kezkatu: mezua idatzi Karmele Llanori eta bere lankideei; beraiek eta orangutenek ere eskertuko dute.
Testu bat, argazki bat, argazki+testua, ppt-a... nahi duzuena.
 
 Animua!!!

osteguna, abendua 01, 2016

Amor Misericordioso (Bilbo): 2.lana

3.lan proposamena


Abenduaren 3.lan proposamen honek lan bikoitza eskatzen dizue.



     Alde batetik, ekainean IRAESen zuek egindako lana zuek baloratzea nahi dugu. Horretarako erreferentzia batzuk izan behar dituzue: zertan fijatu bihar zarete, zertan jarriko duzue arreta egindako lana baloratzeko, hau da, ondo egin dela, hobetu daitekeela, lan eskasa egin dela adierazteko. Erreferentzia horiek ebaluazio-irizpideak deitzen dira. Eskatzen dena zera da: bat/bi ebaluazio irizpide ekainean IRAESeko partaideek ikasturtean zehar egindako lana baloratzeko. Ohiko posta elektronikora bidali, hemendik antolatuko ditugu ekainean zuei eskaintzeko.



 

     Beste alde batetik, zuen aitite-amamek gabonetan jasotzen zituzten opariak jakin nahi dugu, ea zeintzuk gauzak ziren, zertarako ziren, ea argazkiren bat dagoen. Zuek jasotzen dituzuen opariekin zein aldea dago? Zein hausnarketa egin dezakegu horren inguruan? Betiko moduan, posta elektroniko bat bidali ohiko e-helbidera. Lanak nahi duzuen moduan: testua, diapoak, argazkia...

Anima zaitezte, zuen proposamenak jaso nahi ditugu!!!

Gogoratu: abenduaren 14ra arte jasoko ditugun lanak Indonesian oragutanen alde eta palma olioaren aurka lan egiten ari den Karmele Llanori bidaliko dizkiegu. Bidali zuena!!!