astelehena, iraila 02, 2024
asteartea, uztaila 09, 2024
4. ataza EGIBIDE
astelehena, ekaina 24, 2024
4. ataza LA ANUNCIATA
Kaixo, Hona hemen La Anunciatako Lurlagun taldearen egindako 4. lanproposamena, eskolan eta eskoletik kanpo egindako hezikomuniazioa. Hurrengo diapositibetan ikus dezakezu emaitza guztiak.
Oporrak ondo igaro.
ESTEKA
igandea, ekaina 23, 2024
osteguna, ekaina 20, 2024
Euskadiko ekoliderra Europako Kotseiluan
Villano QIRIAZIk (Europar Batasuneko Kotseiluko Hezkuntza Saileko burua):
"Ohore handiz gonbidatzen dut IRAES21 euskal sareko ikasleen ordezkaria "Pedagogia berritzaileak hezkuntzan" mahai-inguruan parte hartzera, "Ahalduntze-etorkizunak: Garapen Iraunkorrerako Hezkuntza" saioaren barruan, Europako Kontseiluak kultura demokratikorako eta garapen iraunkorrerako hezkuntzarako gaitasunen erreferentzia-esparruari buruz egindako lanaren barruan.
Estrasburgon, 2024ko ekainaren 18an
Argazkiak eta bideoak
astelehena, ekaina 17, 2024
osteguna, ekaina 13, 2024
ostirala, ekaina 07, 2024
ostirala, maiatza 24, 2024
Eskolako CONFINT (Andra Mari)
Joan den astean, ikastolako konfinta ospatu genuen LH6tik DBH4ra. Aurten, uraren kontsumoa aztertu nahi izan dugu eta gonbidatutako ikasleei ikastolako uraren kontsumoa murrizteko proposamenak ez ezik, konpromiso batzuk ere eskatu genizkien.
IRAES TALDEA
XIV. CONFINT: Gazteen MANIFIESTOA
XIV. CONFINT-IKASLEEN MANIFESTUA
Iraes 21ko ordezkariak gara, Euskadiko ikastetxetatik gatoz garapen jasangarriarekin konpromesua daukagulako. Garapen jasangarrirako eta EA 2030ko helburuak ditugu, haiek jarraitzen soilik gure munduko egoera hobetzea lortuko dugu. Badakigu ez dela erraza izango baina gizarte osoa bateratzean bakarrik lortuko dugu.
Gure inguruan dauden hainbat arazo aztertu ditugu, hala nola: uraren, arroparen, teknologiaren, paperaren kontsumoa… Uraren eta arroparen kontsumo txarraren adibide erraza: bost minutuko dutxa txiki batek ehun litro gastatzen ditu. Kamiseta sinple batentzako 2700 litro gastatzen dira. Bestalde, Estatuan 100.000 tona arropa botatzen dira urtero, hor dago arazoa, arropa egoera on batean botatzen dela. Kontsumo desegoki hori batez ere informazio faltaren ondorioz sortzen da, adibide errazena sare sozialak dira. Han bertan arazo larriei garrantzi gutxi ematen zaie. Ozono geruza hasiera batean denok genekien zulo bat zuela eta gutxinaka hori ixten joan da gaur egun kontzientziazioan aurrera pausoak eman ditugulako.
Eskolan kontzientzazio horri inportantzia gehiago eman behar zaio, haur gehienek beraien bizitzaren zati handiena han pasatzen dutelako; hainbat gurasok inportantzia kentzen diote arazo horiei beraz irakasleen esku geratzen da.
Hemezortzi urte baino gutxiago izanda, kasu askorik ez digute egiten eta orduan konpondibe gutxi bideratu ahal izaten ditugu. Ez gaitasun faltagatik baizik eta entzun nahi ez gaituztelako. Gizartearen aurre iritziak aldatu egin behar dira, azken batean gu garelako mundu honen etorkizuna.
Busturian, 2024ko maiatzaren 15ean
osteguna, maiatza 23, 2024
Elgoibar ikastolako CONFINT
Hemen bidaltzet dizuet Elgoibar Ikastolan, maiatzaren 9an, ospatu genuen confintean erabili genuen aurkezpena.
Ikastolako erdiko aretoan elkartu ginen LH5-6 eta DBH1-2ko ikasle eta irakasleak eta ondoren, hausnarketa, bakoitzak bere gelan egin zuen.
ESTEKA
asteazkena, maiatza 22, 2024
XIV. CONFINT
Maiatzaren 15ean gure EAEko CONFINTa izan genuen. Urtero bezala Urdaibaiko Ekoetxean bildu ginen, kasu honetan KONTSUMOAren inguruan hausnartzeko.
Horretarako aditu baten hitzaldiarekin disfrutatzeko aukera izan genuen (Idoia Gabantxo, GabRek) eta horri esker urtean zehar egindako lanean sakondu genuen hainbat alderdi aztertuz (arroparen jatorria, lan baldintzak, esplotazioa...)
Horren ostean, irakasleek eta ikasleek leku ezberdinetan batzartu ziren alde batetik ikastetxeetan landutako proiektuak partekatzeko eta bestetik, tailerretan parte hartzeko.
Luntxa eta gero, ikasleek ekoordezkariak hautatzeko kontuan hartu beharreko irizpideen inguruko dinamika bat egin zuten eta tailerretan landutakoa komunikatzeko aukera izan genuen.
Bukatzeko familiako argazkia atera genuen.
Egun zoragarria izan zen ikasleak protagonistak izateko eta mundua hobetzeko konpromisoak hartzeko.
Eskerrik asko irakasleei, ekoliderrei eta etorri zineten ikasle guztiei!
Ez bagara gu,,, NORTZUK??
Orain ez bada...NOIZ??
astelehena, maiatza 20, 2024
2. ataza LUIS EZEIZA
Kaixo IRAES 21!!
Hemen partekatzen dizkizuegu gure ikerketaren emaitzak:
ESTEKA
larunbata, maiatza 11, 2024
3. ataza LA ANUNCIATA
Kaixo:
La Anunciata Ikastetxeko Iraes Taldeak sortu duen posterra, CONFINTean
aurkezteko, bidaltzen dizugu.
Ondo izan.
LAUROKO CONFINTa
Esteka honetan atzo ospatu genuen Ikastolako Confintaren albistea bidaltzen dizuegu!
HEMEN
ostirala, maiatza 10, 2024
osteguna, maiatza 09, 2024
2. eta 3. atazak ANDRA MARI IKASTOLA
Hona hemen 2. eta 3. atazak poster batean bilduta.
Aurtengo gaia, kontsumoa delarik, ikastolan uraren kontsumoaren inguruko ikerketa bat egitea erabaki dugu. Horretarako, gure komunetako, aldageletako, ortuko, eta abarretako instalazioak behatu genituen eta ikastolako mantenimenduko arduradunari elkarrizketa bat egin genion gure ur kontsumoaren datuak jasotzeko asmoarekin.
Behin ikerketa eginda, ondoren, uraren kontsumoa murrizteko alternatibak proposatu genituen eta horietako batzuk jadanik gauzatzen ari gara. Guzti horiekin, espero dugu kontzientzia sortzea.
Gustokoa izango duzuelakoan, ondo ibili!
IRAES TALDEA
asteartea, maiatza 07, 2024
ostirala, maiatza 03, 2024
asteartea, apirila 30, 2024
3. ataza BEURKO BHI
Zuekin partekatzen dut ikasleak Gailu elektronikoen kontsumo arduratsua. BEURKO BHI aurrera eramateko gomendioak biltzen dituen aurkezpena.
Adeitasunez.
ESTEKA
astelehena, apirila 29, 2024
2.ataza SAGRADO CORAZON
Kaixo,
Hor doakizue Bermeoko Sagrado Corazón Ikastetxearen bigarren atazara sartzeko esteka.
2. ataza ELEIZALDE IKASTOLA
Gaur egun mugikorraren kontsumoa gure artean asko zabaldu denez, horri buruz ikerketa hau egitea pentsatu dugu.
Horretarako, galdetegi bat zabaldu dugu LH5, LH6, DBH1, DBH2 eta DBH4-ko ikasleen artean. Guztira 229 erantzun jaso ditugu.
Hona hemen Canvan egindako aurkezpenaren lotura
3. ataza KURTZEBARRI BHI
Kaixo, atxikituta Aretxabaletako Kurtzebarri BHI institutuko ikasleen 3. ataza.
Esteka
osteguna, apirila 25, 2024
3. ataza FLOREAGA
asteazkena, apirila 24, 2024
3.ataza OROBIOGOITA
Hemen doakizuE gure 3. ataza osotuaren aurkezpena.
Atzo eskola Confinta ETA Oso ondo joan zen. Gainera, bukaeran DBH4ko ikasleek bokatatxoak banatu zizkieten DBH1eko ikasleei. Oso pozik jarri ziren denak. DBH1eko tutoreek gure Iraeseko ikasleek zoriondu zituzten, benetan polita izan zen.
Esteka
astelehena, apirila 22, 2024
osteguna, apirila 18, 2024
ESKOLAKO CONFINT - ELORRIO BHI
Elorrioko institutuan pasa den astean egin genuen Eskolako Konfinta. DBH1 mailako ikasleak, ikastetxeko Areto Nagusira eroan eta bertan gure proposamenaren berri eman genien.
Plastikoaren inguruan egiten dugun kontsumoaren inguruko hausnarketa egin nahi genuen, jakin dakigulako bere hondakinek ingurumen arazo larria suposatzen dutela.
Kontsumo arduratsuago bat helburu eta ahalik eta esparru gehienetan bere erabilpena murrizte aldeko proposamenak jasotzeko ekimena burutu genuen.
Hemen duzue erabilitako aurkezpena, eta bertan (amaieran) ikasleengandik jasotako proposamen sorta, bertan atxikiturik.
asteazkena, apirila 17, 2024
3.ataza EGIBIDE
Kaixo, egindako 3. lanproposamena bidaltzen dizuegu.
Gure gaia paperaren erabilera da. Behin ikasleen artean egindako inkesta eta datuak aztertu ondoren, infografia egitea erabaki dugu. Han birziklatzea zergatik den inportantea, aholkuak, non birziklatu behar dugun papera, zer bota eta zer ez bota ontzi urdinetan eta web interesagarriak agertzen dira.
Infografia hau eskolako RRSS agertuko da.
asteartea, apirila 16, 2024
astelehena, apirila 15, 2024
BADATOR CONFINTa...!!!!
Eta horretarako Estatuko CONFINTen egondako ikasleek honako bideo hau prestatu dute!
ESTEKA
3. ataza OÑATI INSTITUTOA
Kaixo ! Oñati Institutuko IRAES 21 taldeko ikasleok 3.ataza bidaltzen dizuegu. Ikasleontzako eta gazteontzako alkoholaren kontsumoa errealitate bat da, eta hori ahalik eta modu jasangarrienean eta arduratsuenean aurrera eramatea oso garrantzitsua dela uste dugu, horregatik aukeratu dugu gai hau. Espero dugu gustatzea eta baliogarria izatea bai blogerako eta bai ikasteko.
Milesker.
ESTEKA
3. ataza ELGOIBAR IKASTOLA
Hona hemen gure 3. ataza.
Elgoibar Ikastolan berogailuen kontsumoaren inguruan egin dugu lanketa. Ekintza gisa, berogailuaren kontsumoa murrizteko, publizitate kanpaina martxan jarriko dugu. Horretarako posterra eta eskuorria eginak ditugu. Ondoren, eskuorriak buzoneatu eta Ikastolako eta herriko txoko desberdinetan posterrak itsatsiko ditugu.
Horretaz gain, Ikastolako familiei energiaren kontsumoa murrizteko ohiturak barneratzeko, 5 proposamenetatik bat aukeratzeko gonbitea luzatu genien galdetegi bidez.
Espero dugu zuen gustokoa izatea.
3. ataza TRUEBA IKASTETXEA
Kaixo,
3. ataza bidaltzen dizuuegu.
Oraingo honetan, bigarren atazan egindako galdetegiaren hausnarketa egin dugu eta beste ikasleek proposatutako alternatibak aztertu ditugu.
Azkenean, horietako bi aukeratu ditugu ikasturte honetan aurrera eramanteko eraldatzaileak eta bideragarriak direlako.
Egindako eskema eta argazki bat bidaltzen dizkizuegu.
Besarkadak!
asteartea, apirila 09, 2024
1. eta 2. atazak OÑATI BHI
Kaixo !
Bertan bidaltzen dizkizuegu orain arte Oñati Institutuko IRAES taldeko kideok egin ditugun bi atazak eta argazkia.
Agur bat !
ESTEKA
3. ataza BIZKAIA IKASTETXEA
Kaixo, Bizkaia ikastetxetan, ume txikiei ipuinak kontatu dizkiegu, zer garrantzi handia daukan ahalik eta gutxien kontsumoarekin kontu handiz ibiltzea mundua ez zikintzeko eta ez kutxatzeko, horretarako gutun handiak sortu ditugu, gure sinadurekin eta animalien aztarnekin, Ea gustatzen zaizuen!
ESTEKA
osteguna, martxoa 28, 2024
2. ataza ELGOIBAR IKASTOLA
Kaixo,
Hemen bidaltzen dizuet Elgoibar ikastolan egindako 2. ataza.
Alde batetik, 31 egunetan zehar gelako tenperatura neurtu ondoren, maiztasun taulan jaso genuen zenbat egunetan gainditu zen 20 º C, dagokion grafikoa bertan dago txertatuta.
Bestetik, Ikastolako berogailu sistema ezagutzeko aurkezpen bat prestatu eta geletan zabaldu zuten informazioa Agenda 2030eko ordezkariek.
Zuen gustokoa izango delakoan, ondo pasa oporrak!
ESTEKA
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)