Aurtengo Artxandape Ikastolako erronka kutsadura akustikoa gutxitzea da. Kontutan izanda gainera, obra handia egiten ari garela gure eraikin nagusian hezkuntza komunitatearen inplikazioa nahitaezkoa izan behar da. Horregaitik, obra hasi aurretik, diagnostiko akustikoa egin genuen egoera aztertuz hobetzeko gure esku dagoen guztia egin ahal izateko. Horretarako, Ikastetxeko Confint (hausnarketa) egin ondoren, hurrengoak izan dira gure konpromisoak:
- Ikastolako arauak bete: pasabideetatik eta jantokian ahal den neurrian isilik egon, korrikarik ez egin eta hitz egiteko txandak errespetatu. (LANGILE eta IKASLEAK)
- Ikasleak sartzen direnean, Irakasleak DBHko sarreran egon. Ikasleek zarata egin ez dezaten. (IRAKASLEAK)
- Frontoia eta gimnasioan zarata gutxitzeko aukerak aztertu. (ZT)
- Komuneko txandak errespetatu, banaka joaten saiatu. Ateak astiro zabaldu eta itxi eta behar den denbora bakarrik egon. (IKASLEAK)
- Bolumen neurgailuak jarri, pasabideetan, patioan…. (memoria bat jarri eta erregistro bat eraman). (ZT/DBHko IKASLEAK)
- Jolastokian zarata ekiditzen saiatu. (IKASLEAK)
- Jantokitik patiora zuzenean igo eta jantokitik gelara zuzenean igo, ikasleak pasiloetan eserita itxaroten egon ez daitezen. (ZT-JANTOKIKO ARDURADUNA)
- Txaloak ematerakoan gormutuen hizkuntzan egin. (LANGILE eta IKASLEAK)
- Gune zaratatatsuenak identifikatu. (DBHko IKASLEAK)
- Aulkiak mugitzerakoan aulkia altxatzen saiatu. (LANGILE eta IKASLEAK)
- Musika arloan, tresnak jotzean zarata ateratzeagatik ez ateratzea. (IKASLEAK)
- LH eta HHko ikasleak isiltasunean igo DBHko pasiloetatik. (LANGILE eta IKASLEAK)