Ongi etorriak IRAESeroak sarearen 2017-18 ikasturtera!!!
Ezagutzen dugu zuen kemena eta gogoa IRAESen lan egiteko,
joan zen ikasturtea oparo izan ba zen ere, aurten erronka berri eta
interesgarriekin oparoagoa izatea espero dugu.
Heldu da eguna, eta horrela jarraitzen saiatuko gara,
hilearen lehena izango da lan proposamena aurkezteko eguna. Eta urriak lehena
heldu da, beraz lehendabiziko lan proposamena hona hemen.
1. Lan proposamena:
Ikasturtea hasi da eta lehenengo pausuak antolaketakoak
dira. Beraz, IRAES TALDEA osatu behar duzue zuen ikastetxeetan. Talde
horrek blogaren jarraipena eta lan proposamenak garatzeko ardurak hartzen ditu
bere gain.
Blogera bidaltzeko:
- IRAES
TALDEAren argazki bat nahi dugu, argazki bitxia, irribarrea sortzeko argazkia.
- Adierazi
zuen asmoak eta erronkak ikasturte honetarako IRAES Talde bezala: zeintzuk
asmoak, aurreko ikasturtearekiko hobekuntzak etab.
- Pentsatu
natura, planetaren krisialdia edota landu duzuen gai bati buruzko abesti batetaz,
nahi duzuen hizkuntzan, hobe euskaraz jakina. Bilatu interneten (youtube,
vimeo, dailymotion…. Eta aurrekoarekin batera esteka bidali ohiko posta
elektronikora.
Ez dago data tope lanak aurkezteko, nahiz eta hurrengo lan
proposamenak agertu, zuek zerbait hausnartzea,
burutzea eta aurkeztea da gure ideia.
- - - - -
Aurten berriak parte hartuko duzuenentzat dokumentu hau prestatu dugu, horrela IRAES taldeak nola funtzionatzen duen hobeto ulertuko duzue: http://bit.ly/iraesHastekoGida1718