larunbata, abendua 23, 2023

osteguna, abendua 21, 2023

1go ataza- AXULAR BHI

Kaixo, Axular institutoko IRAES taldekideak gara. Taldea txiki bat gara, 1.Batxiko 7 ikasle hain zuzen ere. Kultura zientifikoa da gure jakintzagaia (ikasgai hau hautazkoa da).

Hemen dago gure 1. atazaren lana!












ELEIZALDE IKASTOLAko talde berria!

Kaixo, hemen bialtzen dizuegu Eleizalde ikastolako IRAES21 taldeko partaideen aurkezpena.

Zorionak eta Gabon zoriontsuak izan!



1go ataza - TRUEBA IKASTETXEA

 

Kaixo lagunok!

Egun hauetan IRAES21 proiektuaren lehenengo ataza aurrera eramateko lehenego ataza eta bideo batzuk grabatu ditugu honen inguruko hausnarketa egin ostean.

ESTEKA

1go ataza - ANGELES CUSTODIOS

Angeles Custodios ikastetxeko  jasangarritasun taldeko ordezkariak gara eta hona hemen 1go atazaren inguruan egindako lana





asteazkena, abendua 13, 2023

 

1go ataza: MOTIBAZIOA

 

Ikasle agurgarriak,

Dakizuen bezala, egun hauetan COP 28 garatzen ari da, eta nahiz eta asko garen mundu bidezkoago eta jasangarriago baten alde lan egiteko beharraz jabetzen garenok, oraindik pertsona batzuk (horietako batzuk herrialdeetako presidenteak) ukatu egiten dute bizi dugun larrialdi klimatikoaren ebidentzia.

Horregatik da hain garrantzitsua zuen zeregina, beharrezkoa da gazteek bizitzeko moduko etorkizun bat aldarritzea, non gizon-emakumeen lehentasuna bizitza modu desberdinetan bermatzea izango den.

Joan den ikasturtean IRAES21en gaia larrialdi klimatikoa izan zen eta ikasturte honetan KONTSUMOA eta horren ondorioak izango ditugu ardatz.

Ikasturtean zehar kontsumoaren gaia lantzeko lau erronka proposatuko dizkizuegu.

Lehenengoan, gertukoa gerta dakizukeen kasu bat aurkezten dizuegu, eta eztabaidaren bidez, taldean adostu behar duzue nortzuk diren biktima, delituaren eszena, konplizeak eta abar (ez dago erantzun zuzen bakarra eta zuen argudioen eta hausnarketaren bidez bete ahal izango duzue zeregina)

Erronka horri hainbat irakasgaitatik edo eskola-momentutatik heldu ahal izango diozue, eta, horretarako, motibazioa lantzeko hainbat material eskaintzen dizkizuegu.

IRAES21 sarearen barruan, zuek bezalako gazte mordoa arituko da kasu bera lantzen, eta maiatzean ordezkariak Euskal CONFINTean elkartuko dira, bertan, gogoetak eta ekintzak aurkeztuko dira, eta zuen ordezkariak aukeratu ahal izango dituzue Estatuko CONFINT-erako.

Ataza bete eta gero, guri bidali blogean argitaratzeko. Nola? Zuek nahi duzuen moduan, hemen zuen sormenari mugarik ez ipini! Taula beteta bidaltzeaz aparte, ideo labur bat grabatu dezakezua, poster bat egin... nahi duzuena zuen erabakiak plazaratzeko.

Hori bai, guri bidaltzeko azken eguna urtarrilaren 10a izango da!

Bidali mesedez 2 helbide hauetara:

iraes21@berritzeguneak.eus

21iraes@gmail.com

ANIMO ZUEN LANAREKIN, ZEREN... 

Orain ez bada, noiz?

Gu ez bagara, nor?



 Bibiografia eta webgrafia

https://www.lasexta.com/programas/enviado-especial/creyendo-que-hacemos-bien-contribuimos-esto-asi-playa-ghana-infestada-ropa-usada-que-donamos-espana-occidente_202310256538c451e8e7a5000140c5ff.html

Detox (euskaraz) (1:48 arte bakarrik!)

Detox (ingelesa) eta gaztelania (1:48 arte bakarrik!)

https://es.sustainyourstyle.org/en/whats-wrong-with-the-fashion-industry (erderaz)

https://www.europarl.europa.eu/news/es/headlines/society/20201208STO93327/el-impacto-de-la-produccion-textil-y-de-los-residuos-en-el-medio-ambiente (erderaz)

https://www.greenpeace.org/international/publication/6889/toxic-threads-the-big-fashion-stitch-up/ (ingelesez)

 

https://elpais.com/planeta-futuro/2023-02-16/la-cara-b-de-la-adicion-a-la-moda-rapida-toneladas-de-ropa-vieja-en-vertederos-africanos.html (erderaz

asteartea, abendua 05, 2023


 2023-24ko ATAZAK LANTZEKO ARGIBIDEAK

 

"Hezkuntzak ez du mundua aldatzen, mundua aldatuko duten pertsonak aldatzen ditu"
                                                                                                                                
Paulo Freire

 

·       Ikasturtean zehar CONFINT metodologia erabiliko dugu honako fase hauek garatuz:

 

-          Motibatzea (1. ataza, abenduan)

-          Ikertzea (errealitatea ezagutzea); (2. ataza, urtarrilean)

-          Aldaketa irudikatzeaalternatibak planteatzea (helburuak, erronkak... ekoantsietatea saihestea) (3. ataza, martxoan)

-          Jardutea (4.ataza, maiatzean)

-          Ordezkariak aukeratzea (Euskadiko CONFINTen)

-          Hezikomunikatzea (4. ataza, maiatzean)

-          Ebaluatzea (prozesua eta aldaketa) (4. ataza, maiatzean)

 

·       Ikasturtean zehar 4 ataza garatu dira.

 

Ikasleak prozesua garatzen duten bitartean, irakasleek 77/2023 dekretuaren elementu pedagogiko hauek kontuan hartzen direla bermatuko dute:

-          Pentsamendu kritikoa

-          Errealitatearen konplexutasuna

-          Ikuspegi ekosoziala

-          Ikasleen ahalduntzea

-          Ziurgabetasunerako hezkuntza

-          Ekintzarako konpetentzia

-          Kultura demokratikoa

-          Bizitza erdigunean

 Ekodependentzia eta interdependentzia kontzeptuak


ANIMO ETA ESKERRIK ASKO GUZTIO!

 2023-24ko KRONOGRAMA