Ingurugelatik gogorazten dizuegu 3. Lan Proposamena martxan dagoela jadanik eta animatzen zaituztegu parte hartzera.
2023/02/02
2023/01/31
ELGOIBARKO IKASTOLA
Hona hemen Elgoibarko ikastolak beraien agenda 2030reko koordinatzaileari eginiko elkarrizketa 2.Lan Proposamenean:
2023/01/27
URDANETA ESKOLAREN 2. Lan Proposamena
Hemen usten dizuegu Urdaneta eskolak bidalitako elkarrizketaren bideoa.
2023/01/20
LAURO IKASTOLA 2.LAN PROPOSAMENA
Hemen ekartzen dizuegu Lauro ikastolak eginiko 2.lan proposamena non agenda 2030eko koordinatzailea Jon Andoni Gomez elkarrezketatu duten.
Maristas San Miguel Zalla 2. Lan Proposamena
"Kaixo guztioi,
2023/01/19
EGUZKIBEGI IKASTOLA 2. LAN PROPOSAMENA
Epa talde!
2023/01/17
CONAMAZ, AMAIUR ARTETXE, ZORNOTZA IKASTOLA
Andrea eta biok handik oso esperientzia polita ekarri genuen eta gauza berri asko ikasi ere egin genituen: askotariko ikasketadun jendea, denetariko postuetan lan egiten zuen jendea… Beraz, mota askotako iritziak eta ikuspuntuak entzun genituen.
Gainera, lagun onak egin genituen bertan, 24h pasatu genituen elkarrekin, eta gauza askoren inguruan iritziak partekatzeko eta gure gauzak partekatzeko astia izan genuen.
Gure iritzia eman genuen eta gure lurraldean eta eskoletan gertatzen diren egoerak eta biodibertsitatearen inguruan egiten diren ekintzak azaldu genituen.
Oso gustura sentitu ginen, bai tokatu zitzaigun gaiarekin, biodibertsitatearen galera, bai jendearekin.
Agur bat!
Amaiur Artetxe, Andramari Zornotzako Ikastolatik
2023/01/16
SANTA MARIA IKASTETXEA PORTUGALETE 2. LAN PROPOSAMENA
Kaixo;
2023/01/12
BEURKO BHI BARAKALDO
Beurkoko 2JAT taldeak urtez ikastetxeko Eskola Agendako arduraduna izan den eta orain jubilatu berri den Alicia Uriarteri elkarrizketa egin dio. Horra hor elkarrizketa entzuteko esteka:
El Regato 2. Lan proposamena
2023/01/10
AZKOITIKO BHI, ZAKELAK 2. LAN PROPOSAMENA
Kaixo,
ELGOIBARKO IKASTOLA 1.LAN PROPOSAMENA
Urte berri on denori,
Elgoibar Ikastolako 1. Lan proposamena bidaltzen dizuet. Laister bidaliko ditugu gainontzekoak.
AITA LARRAMENDI IKASTOLA ANDOAIN
Aita Larramendi ikastolatik hemen erakusten dizuegu 2. lan proposamena.
Iker Telletxeari, EA2030ko koordenatzaileari, egindako elkarrizketa:
2023/01/09
3. lan proposamena
3. LAN PROPOSAMENA
- Sarrera: Gogoratzen duzue zelan gure IRAESeko bi lagunek CONAMAn parte hartu zutela? (esteka honetan daukazue informazioa).
Estatu mailako foroa izan zen baina nazioarte mailan ere, badaude beste batzuk, adibidez COP27 barruan egindako gazteen COY17a. Honi buruzko informazioa, berri hauetan daukazue: "El ojo critico de la COP27" eta Conferencia de la juventud.
Lehen albiste horretan hau aipatzen da:
"Gazteen parte-hartzea klima-aldaketaren gobernantzaren ikuspegi holistiko batean txertatu behar da, egiturazko aldaketa sakonagoak gerta daitezen", esan zuen Claudia Ondo Youth Connekt Gabón-eko koordinatzaile nazionalak. "Horretarako, gazteen eta helduen arteko botere-banaketa onartu behar da. Eta pentsatzen duguna esaten uztea, gure istorioak kontatzea eta etorkizun erresilientea eta gizarte klimatiko neutroa lortzeko gure konponbideak eskaintzea esan nahi du."
- Zuen iritzia: Ados al zaudete aipatzen denarekin? Zuen ikastetxean ba al daukazue momentu eta espaziorik zuen iritziak, proposamenak etab. azaltzeko? Zelan hobetuko zenituzkete ikastetxeko egitura horiek?
- Ataza:
1- COY17ren dokumentu honetan gai desberdinei buruzko lanketa egin zuten. Aukeratu zuen ikastetxean lantzen ari zareten gaiarekin lotuta dagoena.
2- Atal hori irakurri eta aztertu.
3- Ikas komunitateari azaldu nahi duzuen moduan zuen gustoko tresnaren bidez (asanblada, PPTa, bideoa, irratsaioa, podcast, Tik-tok…):
- COY 17a zer den.
- Gazte horien eta zuek gehitu ditzakezuen proposamenak eta aldarrikapenak.
4- Email honetara 21iraes@gmail.com egindakoa bidali.
Animo lanarekin!!!
2023/01/02
GASTEIZKO EGIBIDE IKASTETXETIK BIDALITAKO IRUDIA ETA HAUSNARKETAK
Eduardo Galeanoren esaldi bat partekatzen dut:
"Jende txiki askok, leku txikietan, gauza txikiak eginez, mundua alda dezake"
Halaber, Gabonetan nire ikasle batek bidali didan gogoeta bat helarazi nahi dizuet, Gabonetako zorion-adierazpen gisa:
"Prozesu bakoitzak ikasi behar dugun zerbait irakasten du" (Charles Dickens)
2022/12/26
HAURTZARO IKASTOLA 2. LAN PROPOSAMENA
2022/12/23
CONAMAz Andrea Sáez (Zumaiena ikastetxea)
Kaixo guztiei:
Conaman bizitako esperientzia zoragarria izan da.
Lehenengo egunean Bilbon elkartu ginen talde osoa, Iñaki (taldeko arduraduna), Amaiur( beste euskal ordezkaria) eta ni.
Geltokitik autobusa hartu eta Madrilera bost orduko bidaia hasi genuen elkarrekin. Bertara iristean, metroan ibili ginen eta Madrileko eraikin polit bat ezagutu genuen. Bertan, beste autonomia erkidegoko ordezkariak ezagutzeko aukera izan genuen. Hainbat dinamika egin genituen elkar hobeto ezagtu eta hurrengo egunerako ekintzak prestatzeko. Biodibertsitatea landu genuen, non bakoitzak bere ikuspuntua azaldu zuen gaiaren inguruan.
Astelehenean ospatutako batzarra IFEMA eraikinean izan zen. Eraikina benetan harrigarria iruditu zitzaidan. Bertan, Espainiako ingurumen ministroarekin egon ginen eta honi gure kezkak azaltzeko aukera izan genuen.
Esperientzia ikaragarria izan da. Oso nekatuak amaitu genuen, baina merezi izan duela uste dut.
Agur bat irakurle guztioi.
- Andrea Sáez (Zumaiena ikastetxea)