ostirala, urria 29, 2021

GAZTEEN V. CONFINT KONFERENTZIAN ADOSTUTAKO MANIFESTOA

Eskola eraldatuz, herriak eta hiriak eraldatzeko.
Lor daitekeen ametsa
Guadarrama, Madril
2021eko urriaren 3tik 6ra

Kausa honen alde jardun duten pertsona askoren ahots gutxi batzuk besterik ez gara. Hasteko, eskerrak eman nahi dizkiegu hau guztia posible egin duten erakundeei, gure ikastetxeetatik eta ESenREDetik hasita Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministeritzaraino; baita une honetan entzuten ari zaretenoi ere, eta, bereziki, egun hauetan laguntzen aritu zaigun talde osoari: bideratzaileei, irakasleei eta Guadarraman urriaren 3tik 6ra egin dugun egonaldian gurekin egon diren langile guztiei.

Egun hauetan zehar, 69 ikasle egon gara Estatuko leku desberdinetako 10 sareren ordezkari gisa jardunean, gure proiektuak eta ideiak partekatzeko bilduta, eta mundu iraunkorrago baten aldeko pausoak emateko eta bideak irekitzeko asmoarekin.

Izan ere, arazoak identifikatzea da irtenbideak aurkitu ahal izateko arrakastaren gakoa.

Gero eta gehiago gara hiriguneetan bizi garen pertsonak. Beraz, etengabe sortzen doaz gure ongizateari eragiten dioten gaiak. Ikusiko duzuenez, arazo guztiak elkarlotuta daude. Adibidez, erabilera bakarreko objektuen gehiegizko ustiapena, plastikoaren gehiegikeria, hondakinen kudeaketan sailkapen eskasa eta hiru “erreen” gabezia (murriztu, berrerabili eta birziklatu) zeharo konektaturik daude. Dinamika bera jarraituz, hiriguneetan garraio publiko urria egoteak ibilgailu pribatuen gehiegizko zirkulazioa dakar, eta ibilgailu horiek guztiek kutsadura akustikoa eta argi-kutsadura eragiten dute, airearen kalitatean ere eragin oso negatiboak sortaraziz. Horrekin lotutako beste arazo batzuk berdeguneen soiltzea eta suntsitzea eta energia berriztagarriak behar beste ez eratzea dira. Jarraituz, esandakoari gehitu behar zaio sare sozialen potentziala alferrik galtzearena, atsekabetzen gaituzten arazo horiei guztiei buruzko desinformazioa eta ezjakintasuna areagotuz.


Zailtasun horiek nolabait gainditu ditugu, eguneroko ohituretan aldaketa txikiak eginik eta Estatuko hainbat tokitako ikastetxeen konpromiso eta laguntzarekin, eta ondorengo lerroetan aldaketa horien guztien artean esanguratsuenak aipatuko dizkizuegu.

  • 3Rak ezarri ditugu.
  • Eskolako menua berregituratu dugu, haragia gutxiagotuz, eta tokiko (km 0) produktu gehiago eskainiz.
  • Uraren eta argiaren erabilera murriztu dugu.
  • Teknologiaz baliatu gara ikastetxe iraunkorrago bat lortzeko.
  • Gure ingurunea eraldatu dugu natu-gune zabalagoa izateko eta ikasleen bizikidetza eta osasuna hobetzeko.
  • Ahaldundu egin gara, indarra hartu dugu,  eta gure komunitatea inplikatu dugu.

Aldaketa sozioekologikoak lortu ditugu, ez bakarrik ikastetxeetan, baita gure herri, auzo eta hirietako biztanlerian ere.

Hemen zerbaitegatik bagaude, ekintzengatik da, eta ez hitzengatik. Era guztietara jardun dugu, aktiboki zein pasiboki.Ez da erraza izan, baina ez dugu inoiz amore eman. Denbora luzez atsedenik gabe lan egin dugu, baina hau oraindik ez da amaitu. Gure ingurune hurbiletik abiatuta, aldaketa gehiago egiten jarraitzeko konpromisoa hartzen dugu, gure planeta egunez egun hobetzeko borrokan.

Gure lehen helburua kalitatezko hezkuntza iraunkorra sustatzea da, eta horren gakoa ez dago nork egin behar duen, baizik eta nola. Praktika onen ohiko proposamenetatik urrundu nahi dugu; izan ere, erraz ahazten direla uste baitugu, eta asmo onez beteta dauden arren, errealitatearekin ez datoz bat askotan. Horregatik, gure konpromisoa eredugarria izatean oinarritzen den kalitatezko hezkuntza eskatzea da, eta ez teorian oinarritutakoa. Ez dira soilik txikienak gure laguntza behar dutenak, beste belaunaldi asko 3Rak zer diren jakin gabe hazi dira. Denok dakigu beharrezkoak direla, baina benetan badakigu nola gauzatu?

Horrenbestez, jakinarazi nahiko genuke gure esperientziak partekatzean konturatu garela hezkuntza dela guztiaren oinarria. Hurrengo adibide hau proposatzen dizuegu: denoi erakutsi digute gauero hortzak garbitu behar ditugula, eta hau ohitura bat bezala hartu dugun zerbait da. Ez al duzue uste gauza bera egin dezakegula honekin guztiarekin?

Heziketa arduratsua bultzatu dezagun jendeak herritar jasangarriak izaten ikasteko, konturatu daitezen planeta zaintzea ez dela txorakeria bat, biharkoa guk ereiten dugulako eta hobea izatea nahi baldin badugu ahal bezain pronto ekin behar diogulako. Hori dela eta, hezkuntza-materiala behar bezala digitalizatzeko eskatzen diegu gobernuei, irisgarritasun ekonomiko handiagoa izan dezaten, pertsona bakoitzaren ondareari laguntza ekitatiboak emanez.

Ez da ahaztu behar energia berriztagarrien politikak ezarri behar direla, behar diren eremu guztietan eta lehenbailehen.

Era berean, ezinbestekotzat ikusten dugu sortutako hondakin guztiak berrerabiltzeko modu berriak ikertzeko eskatzea. 

Udalei, gainera, hirigunearen mapa eguneratzeko eskatu behar zaie, birziklatzeko gune guztien berri emanez, herritar guztien eskuragarri egon daitezen.

Ikusgarritasun handiagoa eskatzen dugu, bereziki gobernuen eskura dauden komunikabideen partetik.

Derrigorrezko irakasgai bat eskatzen dugu, gizartean oso onartuak ez diren interes komuneko gaiak jorratuko dituena.

Arropa generoaren arabera banatzearen aurka protesta egiten dugu, eta generoari dagozkion sailak kentzea.

Berrerabili ezin diren ontzien alferrikako fabrikazioa gutxituko duten ordenantzak ezarri nahi ditugu.

Erabiltzen ez diren espazioak berrerabiltzea eskatzen dugu, eraikinen eraikuntza sustatzeko ingurunea kaltetu gabe.

Beraz, baliabide naturalen alferrikako eta gehiegizko ustiapena saihestu nahi dugu.

Nazkatuta gaude entzuten ez gaituztelako, serio hartzen ez gaituztelako, eta etorkizuneko gazteria garela pentsatzearen eskusarekin inolako aldaketarik ez bilatzearekin. 

Gazteok plastikorik ez dagoen etorkizun batean sinesten dugu, desberdintasunik ez dagoen etorkizun batean, non markek ez dituzten jende-multzoak mugiaraziko, ekintza arduratsuek baizik. Etorkizun hobea nahi dugu, baina guztiontzat nahi dugu eta, zuen lankidetzarekin, etorkizun hori gaur hasten da. 

Orain ez bada, orduan noiz?

Gu ez bagara, orduan nor?

Guadarrama, 2021eko urriaren 6a.


ostirala, urria 22, 2021

1. LAN PROPOSAMENA

 ONGI ETORRIAK 2021-22 IKASTURTEKO LANTALDERA!

Prest al zaudete, ikastetxeetako IRAES21 taldeak martxan jartzeko?

Hementxe duzue lehenengo lan proposamena: 

Ikastetxean egin beharrekoa: 

Urtero bezala, IRAES taldea osatu eta lan dinamika zehaztu beharko duzue: nortzuk zareten, noiz bilduko zareten, non etab.

Taldeari izen bat ipini beharko diozue eta pentsatu nola emango duzuen taldearen berri ikastetxean: txoko berdean, blogean, webean…

IRAES taldea blogean aurkeztu: 

IRAES taldea blogean aurkeztu beharko duzue bi hiru diapositiben bidez (ppt, google aurkezpenak, etabar) eta bertan agertu beharko da:

  • Taldearen argazkia edo irudia
  • Taldearen eta partaideen izena
  • Ikasturte honetan daukazuen nahiak edo itxaropenak.
  • IRAES taldea ikastetxean nola aurkeztu duzuen 

Zuen lanak bidali helbide honetara: 21iraes@gmail.com

ANIMO IRAESEROAK!!!

ERRONKA HANDIA DUGU AURRETIK

ostirala, urria 15, 2021

IRAES bilerako akta

 




Egun on denoi,

Zelan zabiltzate?

Hemen duzue azkenik irailaren 24ko bilerako akta. 

Milesker zuen ekarpenengatik, eta zuen lanagatik. Ondo izan!

akta  

astelehena, urria 11, 2021

V. CONFINT aren manifiestoa Nazio Batuetara iritsiko da


Hiri Foroaren amaiera-ekitaldiaren ondoren, Eduardo Moreno - ONU-Habitat Ezagutza eta Berrikuntza Saileko burua,  CONFINT ikasleen ordezkaritzarekin bildu da, amaierako osoko bilkuran irakurritako manifestuan adierazi diren haur eta gazteen hausnarketen edukiarekiko errekonozimendua eta interesa adierazteko.

Eduardo Moreno jaunak txostena egiteko prozesuaz eta Guadarramako V. CONFINTen aurreko egunetan egindako gainerako jarduerez gazteei galdetu egin die.
Halaber, delegatuekin  konpromisoa hartu du:  manifestua NBE-Habitatera eramango duela,  CONFINT ko gazteen laguntza  izatea espero duelarik, errealitate iraunkor berri hori eraikitzeko
.

V. CONFINTek duen ordezkaritza Espainako Hiri Foroan

 

Estatuko V. CONFINTeko ordezkaritzak urriaren 7an Sevillan egin zen Espainako Hiri Foroaren  amaiera-ekitaldian parte hartu du.
Ordezkaritza 6 ikaslek osatu dute, 3 teknikari eta 2 irakasleek lagunduta.
Egunari hasiera emateko, Estatuko V. CONFINTen ondorioen lehen aurkezpena egin zen, manifestua irakurtzen dutelarik. Horrela, Eskola eraldatuz gure herriak eta hiriak eraldatzeko, amets hori posible da lelo pean egon den mahai inguruari bide eman zaio. Saioan plazaratu dira Guadarraman CONFINT galderei emandako erantzun eta gogoetak.


Horrela, desberdintasuna murrizteko eta hiri eta herrietako gizarte-kohesioa murrizten duten pobrezia-egoerei aurre egiteko hausnarketak mahai gainean jarri dira. Pertsonen osasuna bermatzeko hiri eta lurralde osasungarrien garrantzia ere nabarmendu da. Pertsona guztiak kontuan hartzeko eta pentsatzeko beharra planteatu da, beharrezko trantsizio ekologikoan bizitza erdigunetzat hartuta, eta horretara egokitu beharko dira arlo digitalean ere. Hiriak berritu eta eraldatu behar ditugu.

Goizeko bigarren une batean, Gizarte Zibilaren Batzarrean, ESenREDek parte hartu zuen, Cáritas, ONCE, GEA21, Hezkuntza Ministerioarekin batera.


CONFINT-aren delegaritzaren  parte-hartzearen urrezko amaiera arratsaldean jarri da. Orduan, Eduardo Moreno - ONU-Habitat Ezagutza eta Berrikuntza Saileko buruarekin, Juan Espadas Sevillako alkatearekin eta Iñaqui Carnicero Colmenares Hiri Agenda eta Arkitekturako zuzendari nagusiarekin batera, jasangarritasunaren alde lan egiten duten gazteen eta haurren ordezkariek Espainiako Hiri  Foroa itxi dute, V. CONFINTeko Manifestua modu solemnean irakurriz.



igandea, urria 10, 2021

V. CONFINT Guadarramako aldarrikapena


 V. CONFINTean bilduriko  ikasleen ordezkaritzak  uste du garrantzitsua dela jakitea gazteek zeresana dutela giza hiriak beregiteko:

 
manifiesto castellano

V Estatuko CONFINT aren ekarpenak

 (lanean)


 

 

 

 

 

Lau gai garrantzitsuri buruz  lan egin dute CONFINT-ean

  • Ekitatea eta Gizarte Kohesioa hiriguneetan
  • Lurraldea, Hiria eta Osasuna
  • Trantsizio ekologikoa eta hiri-eredua
  • Eraldaketa digitala eta berrikuntza

 Ondorioak eta proposamenak ordezkariek adostu dituzte eta komunikazio-tresnak zehaztu dituzte:

Estatuko V. CONFINTaren arrakasta

Gure herriak eta hiriak eraldatzeko Eskola eraldatzen leloarekin, amets posible bat, Estatuko V. CONFINTek ESenRED Albacete, Andaluzia, Asturias, Kanariak, Katalunia, Euskadi, Errioxa, Murtzia, Palentzia eta Valentziako ikastetxeetako ordezkaritzak bildu ditu. 75 ikasle eta 25 irakasle eta teknikari bildu dira Guadarraman (Madril), urriaren 3tik 6ra.
CONFINTren helburua lau gai nagusiren inguruan hausnartzea, aztertzea eta proposatzea izan da, eskola eta lurralde konferentzien esperientziatik abiatuta:
  • Ekitatea eta Gizarte Kohesioa hiriguneetan
  • Lurraldea, Hiria eta Osasuna
  • Trantsizio ekologikoa eta hiri-eredua
  • Eraldaketa digitala eta berrikuntza


Hiri Agendaren Ministerioak  urriaren 7an Sevillan egin den Hiri Agendaren aurkezpen-foroan gazte eta haurren iritziak, analisiak eta proposamenak aurkezteko egindako gonbidapenari CONFINTeko partaideek erantzun egin diote

CONFINT Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Ministertzak  ahalbideratu du Ingurumen Hezkuntzaz arduratzen diren lurralde-administrazioekin batera, erkidegoetako sailak  edo aldundiak kasuan kasu.Inaugurazio-ekitaldian parte hartu zuten Ministerioko Ebaluazio eta Lankidetzako zuzendari nagusi M. Dolores López eta Silvia Velázquez, Zuzendariordetza Nagusiko zerbitzuburuak eta Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioko Sonia Hernández Partal jaunak.
ESenREDen Estatuko V. CONFINTerako zeuden itxaropen guztiek gainezka egin dute. CONFINT printzipioetatik, gazteek beste gazte batzuekin ikasten dute, gazteek gazteak aukeratzen dituzte, gure ikastetxeetako gazteek, bideratzaileen laguntzarekin, programa trinko eta sakon bat garatu dute.


Beren zentro eta sareetan egindako proiektuetan jartzetik abiatu dira, laburpen-posterrak azalduz eta bertaratutako i guztiek beren saretik ekarritako objektu adierazgarri batean oinarrituz, Hiri Foroak proposatutako oinarrizko lau arazoak aztertu dituzte.

Lau gai garrantzitsu horietaz ondorioak eta proposamenak adostu dituzte, eta komunikazio-tresnak zehaztu dituzte:

  • Hitzaldiaren kontakizun grafikoa, 
  • Adierazpen musikal bat, hiri-RAP bat, 
  •  adierazpen koreografiko bat eta 
  • CONFINTetik Hiri-forora zuzendutako manifiesto.

Ondorio horiek konferentziaren osoko bilkuran aurkeztu ziren parte-hartzaileen aurrean, eta agintaritza hartzaile gisa honako hauek jardun zuten: Hezkuntza Ministerioko ordezkariak, Lurralde Lankidetzako eta Hezkuntza Berrikuntzako zuzendari orokorra Mª Purificación Llaquet eta Ebaluazioko Institutu Nazionaleko zuzendaria Carmen Tovar.
Saioan ere CONFINTek bere ordezkariak aurkeztu  zituen etorkizuneko eginbeharretarako, europar konferentzia barne, eta, lehenengo misio gisa, bere hausnarketa eta adierazpenak Sevillara eramateko agindu zien bere ordezkariei, urriaren 7ko Hiri Foroan parte hartuz.

IRAESeko ikasleen ordezkaritzak Estatuko V. CONFINTean parte hartzen du

 IRAESeko ikasleen ordezkaritzak, 2020ko maiatzeko EUSKAL CONFINTen hautatuak, Guadarraman (Madril) urriaren 3tik 6ra egin den Estatuko V. CONFINTean parte hartu du, Foro Urbano-k egindako gonbidea erantzuten
Ordezkaritzan parte hartu dute:

Enaitz Vázquez Artxandape Ikastolakoa (Bilbo); Paule Azpitarte, Juan Orobiogoitia BHIkoa, (Iurreta), Ainara Ortún, Eguzkibegi Ikastolakoa (Galdakao);  San Jose Karmelitaseko Irune Berganza (Santurtzi); Beurko BHIko Unai Hernandez (Barakaldo); Zumaiena Ikastetxeko Nerea Zabaleta (Zumaia), El Regato Ikastetxeko Natalia Bugallo (Barakaldo) eta Urola Ikastolako Jare Aguirrezabalaga (Azpeitia). Juan Orobiogoitia BHIko Asier Astolak eta Zumaiena Ikastxeko Koro Epeldek ikasleak lagundu zituzten.
Ordezkaritzak igande goizeko 7etan ekin zion bidaiari, arratsaldeko lehen orduan jarduerak martxan jartzeko prozesuan parte hartu ahal izateko eta bere ibilbidea erakusteko, eta asteazkenean, hilak 6, ia gauerdira arte itzuli zen, ondorioak bateratzen parte hartu eta produktuekin batera produktuak aurkeztu ondoren. Konferentziaren egoitzarako bidaia Errioxako ordezkaritzarekin partekatu zen
.

Euskal partaidetzako kideek garrantzitsutzat jotzen dute konferentziaren arrakasta lortzen laguntzea. CONFINT prozesu osoan parte hartu izana ere positibotzat jo dute.
Etxera itzuli ondoren, V Estatuko CONFINTaren  ondorioak zabaltzea, horretarako haien artean antolatu direlarik, hartutako erantzukizunak betetzea eta ikasturte honetako CONFINT prozesuaren arrakastan laguntzea helburua dute.