osteguna, azaroa 29, 2018

Begoñazpi Ikastola: 1. Lan Proposamena

Begoñazpi ikastolan IRAES21 taldea DBH 1 eta 2. mailako ikasleekin batera osatu dugu, hauek dira gure taldekideak:

DBH1A Eider Bueno eta Eneko Hernando
DBH1B Asier Mediavilla eta Irena Gonzalez
DBH1D Izaro Perez eta Naroa Martin
DBH1E Irati Estalaio eta Lander Herrera
DBH2A Miren Legarreta eta Lander Robles
DBH2B Amaia Belacortu eta Beñat Usobiaga
DBH2D Adrian Martinez eta Mikel martinez
DBH2E Ibai Goenaga eta Naroa Iglesias

Taldea ilusio eta gogo piloarekin hasi da lanean, honezkero gure dekalogo berdea sortu dugu eta bagaude ikastolaren ekoazterketa egiten. Izatez txoko berdea badaukagu aktibo eta geroz eta biziagoa, bertan eskegitzen bait ditugu taldearekin erlazionatutako edozein berri. Taldeak bere helburuak finkatu ditu urte honetarako:
  • Ikastolako kideak ingurumenaren zaintzaren garrantziaz konzientziatzea.
  • Ingurumenaren zaintzarekin erlazionatutako aktibitateak prestatzea eta ikastolako kideak horietan parte hartzera animatzea.
  • Ikastolaren kontsumo eta hondakin kantitatea murriztea.
  • Ikastolako jendeak kontsumismoa kontrolatzeko ohitura har dezan gutxiago gastatuz, gauzak berrerabiliz eta birziklatuz.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: