osteguna, azaroa 29, 2018

Elgoibar Ikastola: 2. Lan Proposamena


Zer dela eta arazo hau?
Gizakiak zaborra itsasoetara isurtzen duelako edo behintzat ez duelako leku aproposetara botatzen eta zabor guzti honek, gure kostaldeetan amaitzen duelako.

* Zeintzuk dira ondorioak?
Ondorio nabarmenena itsasoa kutsatu eta zikindu egiten dela da eta noski, bertako bizidunak dira kaltetu nagusiak. Animaliak hil eta itsas espezie asko desager daitezke.

* Zer egin daiteke?
Zalantzarik gabe, zaborra behar den lekura bota, ahalik eta modu sailkatu egokienean.

* Zer egiteko prest gaude?
Gure ingurunea zaindu eta zaborren sailkapen egoki bat egiteko konpromisoa hartzen dugu. Honekin batera, arazo hauek konpontzen lagun dezaketen IRAES taldean edo beste zenbait ekimenetan parte hartzeko prest gaude.

* * *
Mezu laburra Oierrentzat
Kaixo Oier,
Hasteko, eskerrik asko egindako ikerketagatik. Benetan baliagarria izan da Euskal Herri guztiarentzat, gure kostaldeetan dugun benetako arazoaz jabetzeko. Elgoibar Ikastolatik, ekimen honen alde egingo eta gure esku dagoen guztia egiten saiatuko gara.
Agur bero bat!

Mezu laburra Boyanentzat
Kaixo Boyan,
Eskerrik asko egiten ari zaren lanagatik, zu bezalako jende ekintzaile gehiago behar da munduan. Guk, Elgoibar Ikastolatik, ekimen guzti hauen alde lan egingo dugu, mundu guztiko kostaldeak eta gure itsasoen egoerak hobera egin dezan.
Jarraitu horrela eta laster arte!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: