osteguna, azaroa 29, 2018

Andramari Zornotza Ik: 2. Lan Proposamena

 Zer dela eta arazo hau?
Lehenik eta behin, arazo honen kausa nagusia gizakion, gure, kontzientzia falta da. Hau da, plastikozko hondakinak lurrera botatzen ditugu eta ez dugu pentsatzen ondoren izango dituen ondorioetan. Horietako batzuk haize boladen bidez edo beste aldagai batzuen ondorioz itsasora joaten dira. Ondoren pilatu egiten dira eta itsasoan zehar marea bidez munduko txoko guztietara helduko dira.
 Zeintzuk ondorioak ditu?
Itsasoa kutsatzea da ondorio nagusietako bat eta, horregatik, ekosistema urtar eta lurtar ugari suntsitu egiten dira eta bertako animaliak hil egin daitezke beraien bizitza arriskuan jarriz. Paisaia guztiz aldatzen da. Animaliak kutsatzearen adibidea da arrainek jaten dituzten plastikoak. Plastiko horiek beraien hesteetan bukatzen dute eta ondoren arrain horiek arrantzatu ostean merkaturatu egiten dira. Beraz, guk mikroplastikoak jaten ditugu.
 Zer egin daiteke?
Arau gogorragoak jarri plastikoa lurrera botatzearen ondorioz. Jendea kontzientziatzea lortu behar dugu eta zaborra sailkatzeko beste modu batzuk aurkitu.
 Zer zaudete prest egiteko?
Ikastolan zarama egokiak ditugu birziklapena ondo egiteko. Horrez gain, hondartzan edo itsasoan gaudenean eta plastikoak aurkitzen ditugunean ezikusiarena egin beharrean batzeko konprimisoa hartzen dugu. Horri esker, pertsona bakoitzak pixka bat batuz gero, plastiko nahiko batuko genituzke

Oierrentzat.
Kaixo, Oier:
Zuk grabatutako bideoa ikusten aritu gara eta gure ikastolako Iraes 21 taldeak ondorio batzuk atera ditu hausnarketa bat eginez.
Gure ustez, arazorik handiena gizakion kontzientzia falta da eta oso ideia ona iruditu zaigu arazo global honen inguruan egin duzun bideoa zabaldu izana. Eskerrak eman nahi dizkizugu Andramari Zornotzako Ikastolako ikasleok eta ordezkari bezala Iraes-eko partaideok.
Horrez gain, galdera bat egin nahi dizugu. Oso ondo iruditzen zaigu jendea kontzientziatzeko honelako bideoa egin izana baina gure ustez jendeak konpromisoa har dezan beste era batekoa egin beharko litzateke. Zergatik ez duzu bideoan guk gutxinaka arazo hori konpondu ahal izateko aholkuren bat ematen?
Zure erantzunaren zain gelditzen gara,
Andramari Zornotzako Ikastolako Iraes kideak

Bonayentzat.
Kaixo, Bonay:
Andramari Zornotzako Ikastolako Iraes 21 taldeko kideak gara. Gutun honekin zugana zuzentzen gara zure proiektua (pazifikoaren zabor kantitatearena) martxan jartzearren.
Gure artean hitz egiten aritu gara eta konturatu gara gure herriko erreka eta ibai asko oso zikin daudela. Gutako askok ez genuen arazo honen berri edota berri izan arren ez gara inoiz saiatu egoerari buruz galdetzen edo informazioa bilatzen.
Konpromiso global bat hartzea izango zen ideiarik onena eta plastikoren bat ibai, erreka eta itsasoan aurkituz gero batzea. Banakakoek gutxi egin arren denon artean bakoitzak pixka bat batuz gero, arazoa hobetuko genuke.
Eskerrik asko.
Hurrengora arte.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: