IKASTURTEKO HELBURUAK:
●
Bandera berriztea
●
Txoko berdea atontzea
●
Lan proposamen guztiak betetzea
●
Euskal Confintera heltzea
●
ikastola osoan IRAESen berri
zabaltzea
NOIZ? Astero, astearte eguerdietan biltzen
saiatzen gara eta lanaren arabera egun gehiagotan geratzea ere erabakitzen
dugu.
NON? Pasa den urtean gela desberdinetan lan
egiten genuen eta zuzendaritzari lanerako gela finko bat eskatu genion. Aurton,
gela bat eman digute gure txokoa izan dadin eta beraz, bertan bilduko gara.
BLOGAREN JARRAIPENA: Blogera adi egoten gara
gehienetan batez ere lan proposamen berriak espero ditugunean. Hala ere, beste
ikastetxeetan egindako lanak begiratzen ere ibiltzen gara.
IRAESEN BERRI EMATEA: IRAESen berri emateko
txoko berde berri bat sortu genuen pasa den urtean DBHko eraikinean.
Bertan gure lanak jartzen ditugu jendeari informazioa helarazteko. Ondoren, ikasgelaz ikasgela gure burua aurkeztuko dugu. Horrez gain, ikastolako webgunean IRAESeko atala daukagu eta bertan ere informazioa zintzilikatzen dugu. Azkenik ikastolako facebook-era berriak eta argazkiak igotzen ditugu.
ARDURA BANAKETA: Taldeko partaideen artean
lana errazteko asmoz rol edo ardura desberdinak banatu ditugu. Hona hemen
ardura bakoitzaren funtzioak:
ARDURA
|
FUNTZIOA
|
ARDURADUNAK
|
IDAZKARIAK
|
Gelan eta batzarretan adosten dena
ordenagailuan, denon artean partekatuta dagoen karpetan, idaztea
|
Ane eta Garazi
|
ARGAZKILARIAK
|
Argazkiak atera
|
Urko
|
PRENTSA ARDURADUNAK
|
Gelan eta batzarretan ateratako ideiak
blogera igo eta ikastolako web gunearen arduradunari bidali.
|
Nahia eta Irati
|
KOMUNIKAZIO ARDURADUNAK
|
Agenda 21eko kideekin
(eko-ordezkariekin) komunikatu, ekintzak adostu...
|
Libe, Lexuri eta Naia
|
MATERIAL ARDURADUNAK
|
Beharrezko materiala gelara eraman eta
materialaren erabilera kontrolatu
|
Uxue
|
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: