igandea, abendua 07, 2014

Idazten du... Nuriak (Beuro BHI)


Hilabete erdi baino gehiago pasa da Bartzelonako Confint-etik bueltatu ginenetik baina, hala ere, zuei bertan izan genuen esperientzia kontatzera animatzea erabaki dut.

Izugarrizko uneak bizi ditugu Euskaditik autobusa hartu genuen momentu beretik; nahiz eta gure artean ezagutzen ez ginen, ahaleginak jarri eta irribarreen eta kontatutako hainbat pasadizoen artean primerako bidai atsegina izan genuen Bartzelonaraino. Bertan, jadanik lehenago ailegatuak ziren delegazioekin bateratu ginen; kanariarrekin, galegoekin, palentziarrekin…

Hiru egunetan zehar goiz altxatuz eta, egia esan, ia batere lorik egin gabe, gutako inork ez du bertan pasatako disfrutatzeko ezta momentu bat ere ez alferrik galdu. Gainera, taldekako tailerretan ibili ginen estatu osoko zentro ezberdinetako gazteok jasangarritasunarekin loturiko ideiak eta esperientziak konpartituz, beraz, gure eskoletara hainbat proposamen berrirekin ailegatu gara.

Egia esan, ondo baino hobeto konpondu gara guztion artean eta harreman estuak izatea lortu dugu oso denbora gutxian. Izan ere, gutako pilok oraindik kontaktuan jarraitzen dugu.  Esan bezala, esperientzia bikaina izan da, dudarik gabe errepikatzeko modukoa.

Besterik gabe,

Nuria Sancho, Beurko BHI-tik (Barakaldo)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: