Bagara Santurtziko Axular Institutoko Izaro, Aitor eta
Alejandro
Izaro:
Bartzelonan igaro nuen denbora esperientzia oso
positiboa izan zen. Estatuko leku askotako ikasleen artean elkarlanean egon
ginen oso lan giro onean. Besteengandik ikasten eta besteei
irakasten. errepikatzeko modukoa.
Jasangarritasun egin nuen lana, hau da, Bartzelonari
buruzko grafitia, geuk ere egin genuen gure institutoan. Konturatu gara guk
egiten ditugun ekintzak besteok ere egiten dituztela.
Aitor:
Hau idazten dut Bartzelonan pasatu nuen esperientzia
plazaratzeko. Nire ikuspuntutik oso lagungarria izan zen besteen lana eta
egiten ditzuzten ekimenak ezagutzea guk ideiak hartzeko eta hobetzeko. Gainera
jende oso jatorrarekin egon ginen eta lagun asko egin nituen.
Nik biodebirtsiteari buruzko tailerra egin nuen eta
landare inbadatzaileen trataera ikasi nuen. Gure Serantes mendian ere badaude
landare inbaditzaileak eta saiatuko gara aurten ekintza hori egiten.
Alejandro:
Nire ustez oso lagungarria izan da beste zentruetan
nola egiten duten lan ikustea, eta gure lanari buruzko haien iritziak jakitea.
Elkarlana oso ondo egon da eta bertan egin genituen ekintzak interesgarriak
izan ziren.
Bidaliko dizuegu Bartzelonako iturrien argazkia.
Konturatu nintzen Bartzelona oso hiri jasangarria dela izan ere iturrien ura
birziklatzen da. Gure hirian udaletzekoei ikusitakoa kontatuko diegu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: