SAN VIATOR IKASTETXEA (SOPUERTA)
IRAES TALDEAREN AURKEZPENA ETA ARAZO ETA EKIMENEN MAPA
IRAES taldea osatzen dugunok, pasadan urteko kide berberak gara. Olga, Jokin, Ander eta Julen.
Aurten egindako aurkezpenean hurrengo gauzak azaldu dizkiegu San Viatorreko ikasleei:
1. Lehen pausua, II Estatuko Confitean hartutako konpromisoak azaldu ziren.
2. Gero, San Viatorren egiten ari diren ekimenei buruz hitz egin genuen. Ekimen hauei buruzko bideo bat aurkeztu genuen:
- Energia berriztagarriak bultzatu: Aurten ikastetxea proiektu berri batean murgildu da, kotxe elektriko bat sortzeko asmoz.
- Hondakinen kudeaketa: Ikastetxeak sortzen dituen hondakin guztiak modu egokian kudeatzeko, arduradun bat dugu irakasleen artean. Enpresa baten laguntzarekin kudeaketa egokia egiten da.
- Zerbide: lanbide heziketako ikasle batzuei ezker, San Viatorren apurtutako etxe tresna elektrikoak konpontzen dira, berrerabiltzeko asmoz.
- Arrano arrantzalea berreskuratzeko proiektua: 3. Eta 4. DBHko ikasleak, Bird Center interpretazio zentroak proposaturiko proiektuan parte hartuko du.
- Elikadura subirotasuna eta generoa: Proiektuari jarraipena emango diogu aurten, historian emakumeak izan duen garrantziari atentzioa jarriz. Gure ortu ekologikoa tresna garrantzitsua izango da proiektu honetan.
- 4L proiektu solidarioa: Aurten ere, San Viatorreko ikasle batzuk, 4L kotxea konponduko dute, Marraquechera eskola liburuak eta kirol arropa eramateko asmoz.
3. Bukatzeko, ikastetxean eta herrian ditugun arazoei buruz hausnartzeko eskatu genuen. Ateratako ideiekin ekin berriak proposatzea da gure asmoa:
- Ikastetxean arazo larria dugu, atsedenaldietan ikasleak zaborra lurrera botatzen dutelako. Hori konpontzeko asmoz, zakarrontzietan dianak eta basket moduko tableroak jarriko ditugu, ikasleak zaborra bere lekura bota dezaten sustatzeko.
- Daukagun beste arazo bat zera da, Sopuertara heltzeko ia ez dago garraio publikorik, horregatik jendea beraien autoekin etortzen da, asko kutsatuz. Udaletxeari eskatu nahi diogu, garraio publiko gehiago lortzeko indarra egitea.
Olga, Jokin, Ander eta Julen. (San Viator Ikastetxea)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: