ostirala, abendua 12, 2014

GERNIKA-LUMOko ALLENDE SALAZAR AURKEZPENA

GERNIKA-LUMOko  ALLENDE SALAZAR AURKEZPENA

Kaixo hemen gaude aurten ere  Gernika-Lumoko Allende Salazar ikastetxeko IRAES-eko ikasleak:
UNAX ARRIEN, ASIER MORAN, OIER ARESKURRINAGA, PAULA FULGENCIO, eta UNAX MUNIOZGUREN.  
Beste eko-ordezkarien laguntzarekin ekintza guztiak egiten saiatuko gara. 


​​
Aurten gure eskolan beste ekintzen artean ura eta energia gaiak landuko ditugu. Uraren partzuergokoekin hizketan gaude uraren eguna ospatzeko. Lehen hezkuntza osoa parte hartzen ari gara lan batzuk egiten.
Aurreko ikasturtean hasi ginen gure eskolako kontsumoak apuntatzen. Aurten udaletxekoekin batera proiektu berri batean sartu gara (EURONET 50X50).  Instalatu dizkiguten tramankulu batzuekin eta ordenagailuen bitartez eskolako kontsumoak kontrolatuko ditugu.  Espero dugu energia asko aurreztea!
Bestaldetik beste ikasturteetan bezala gure betiko ekintzekin jarraituko dugu (Aste osasuntsuak antolatzen, birziklatzen, lehiaketak antolatzen, txoko berdea atontzen, eskola garbitzen, ...). Laister arte.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: