igandea, urria 28, 2018

IV CONFINT: Elorrio BHI

Elorrio BHIko Matxalen eta Klaudia gara eta Alcarazeko Confintean parte hartu dugu Miren gure irakaslearekin batera.
Egonaldian hainbat tailer eduki ditugu ingurumeneko egoera desberdinak aztertu ahal izateko.
Ni, Matxalen, uraren tailerrean egon naiz. Bertan Alcarazekorre errekaren egoera aztertu dugu, niretzat oso  baliagarria izan da nire herriko errekarekin alderatzeko, eta ahalik eta arinen zerbait egin behar dugula ikusteko balio izan dit .


Ni Klaudia naiz, suaren tailerrean egon naiz, tailer honetan inguruko basoa bisitatu nuen eta bertako paisaiari erreparatzean, han ia dena oso lehorra dela eta berde gutxi dagoela ohartu nintzen. Horrez gain, suaz hitz egiten egon ginen eta suak nik uste nituenak baino erabilera positibo gehiago dituela ikasi dut.
Lan egiteaz gain, bertan pasatutako lau egunak hainbat lagun egiteko eta dibertitzeko aprobetxatu genituen. Benetan eskertzekoa da emandako aukera.


Nire ustez, Estatuko Confinta oso esperientzia aberasgarria izan da, bai niretzat irakasle modura baita nire ikasleentzat ere. Bertan egindako tailerretan irakasleok Alcarazen historia ondo ezagutzeko aukera izateaz gain, ikasgelan sortzen diren gatazkei  erantzuteko modu desberdinez hausnartu genuen eta neurozientziaren kontzeptuaz zerbait ikasteko aukera ere izan genuen.
Horretaz gain, beste irakasle batzuk ezagutzeko balio izan dit eta batez ere euskaldun ordezkariekin harremanak sendotzeko aukera. Nire ikasleak oso pozik egon dira eta ingurumen arazoez zuten kontzientzia indarberritu dute.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: