astelehena, urria 22, 2018

IV CONFINT: eta hau amaitu da... #ConfintAlcaraz19

Urriaren 17an Euskal delegazioa, 14 ikasle (Luzia, Angie, Andrea, Mario, Natalia, Markel, Matxalen, Klaudia, Alaitz, Nerea, Ainger, Nagore, Haizea eta Garazi),  3 irakasle (Miren Bustingorri, Koro Epelde eta Miren Insausti) eta 2 Ingurugelako teknikari (Jose Iganacio eta Bea), abiatu ginen Estatuko IV CONFINTen parte hartzeko (Conferencia de jovenes "Cuidemos el Planeta). Bidean Logroñoko delegazioarekin batu eta iluntzean  Mancha aldera heldu ginen  bidai luze bat igaro ondoren. 
Bertan taldeko argazkia egin akreditazioak jaso  eta prest aurkezpena egiteko Alcaraz egoitzaren kapelan. “Zazpi jauzi” dantzatu zuten gure IRAESeko ordezkariek.
Urrengo egunean ikasleak zortzi taillerretan banatu ziren beste komunitateko ikasleekin nahastuarik.



  • Aves que cambian su rutina.  
  • Depredadores, indicadores de calidad.
  • Canción truncada del río.
  • La huella del fuego.
  • Comer soberanamente.
  • Casas que miran el paisaje.
  • Nacer, vivir, morir en Alcaraz.
  • Tesoros en nuestros bolsillos.
Goiz osoan lanean ibili eta gero egindako lanaren ondorioak hormairudietan adierzita gelditu ziren.
Arratsaldean "ERAKUSTAZOKA", ikaragarria, Alcarazeko Eleizako plaza gaztez beterik, ikaragarria ere han zebilen haize hotza.



Azoka eta gero denok batera taldeko argazkian!!
Irakasleontzat bi ibilbide antolatu ziren, aukeratu eta aurrera. 
Bata "Interpretar la naturaleza jugando" Juan Parradosek gidatua...
...eta bestea "Un paseo por el Alcaraz renacentista"

Gauean gaztetxoak "edukomunikaziorako" dantza prestatzen hasi ziren nagusiok beste aldetik errezital bateik gozatzen genuen bitartean.

Bigarren egunean ikasleek jarraitu zuten tailerretan ondorioak abiapuntua hartuta hausnarketa egiten ekimenak proposatzeko. Horiek izan ziren, hain zuzen ere, azken eguneko osoko bilkuran aurkeztu zituztenak. 


Proposamen bakoitza ODS bati lotuta zihoan.

Irakasleok beste bi tailler egiteko aukera izan genuen,
bata “Resolución pacífica de conflictos desde la perspectiva de género”, bestea "Educar desde la neurociencia"


Gauen Juan Parrados gure artean berriro egon zen eta aukera izan genuen teleskopio bat erabiliz ilargia ikusteko.
EDERRA beti bezala!!

Azken eguna heldu zen, nekatuta baina aldi berean aurreko bi egunetan bizi izandakoa komunikatzeko irrikitan...
Osoko bilkura, politikoen diskurtsoak, ikasleen tailerretako lanen aurkezpenak, ekimenen komunikazioa


Bukaerako ekintza, dantza, besarkadak, negarrak, emozioak pil pilean.

Zer egingo diogu ba, beste bi urte itxaron behar?



Eta esaldi honekin bukatu zen ESTATUKO  IV CONFINT 

  Porque, si no somos nosotras y nosotros, ¿quiénes?  
  Si no es ahora, ¿Cuándo?  

Egunkarietan oihartzuna jakina!!!



Agurreko dantza:









iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: