asteartea, urria 16, 2018

Artxandape Ik.: 1. lan-proposamena

Artxandape Ikastolako IRAES 21 taldea sortu dugu. Bertan, parte hartzen duten ikasleak DBH 2. mailakoak dira, batez ere. Kultura zientifikoko ikasgaiaz baliatuko gara urtean zehar ikasgaiko edukiak lantzeaz gain, IRAES 21en proposatzen diren ekintzekin jarduteko.

Astero 2 orduz biltzeko aukera izango dugu. Horretaz gain, ikastolako ekodelegatuekin informazioa elkartrukatzeko bilerak egingo dira urtean zehar. Izan ere, azken hauek izango dira Ikastolako gainerako taldeekin (ikasle, irakasle, guraso zein langileekin) lanean egongo direnak.

Txoko berdea izango da erreferentziazko tokia eta Ikastolako laborategia eguneroko jarduna egiteko lekua.

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: