asteartea, abendua 17, 2013

Maria eta Jose: 2. lana



Aste batzuk barru, Gabonak ospatuko dira. Euskal Herrian oso jai  tradizionalak dira eta era berezi batez ospatzen dira. Honen inguruan egingo dugu hausnarketa:

A) Zelan ospatzen dira Gabonak zure herrian?



24ean goizean baserritarrez jantzi eta abestera joaten gara etxez-etxe. Arratsaldean kaxetarekin joaten gara kaletik eta gauean afaria izaten dugu familiarekin. 25ean Olentzeroren opariak irekitzen ditugu eta ondoren bazkaria. 31ean  afariaren ondoren mahatsak jaten ditugu urtea bukatzeko eta urte berriari hasiera emateko, 1ean bazkaria. 5ean kabalgata egiten dugu erregeekin eta 6 goizean opariak irekitzen ditugu.

B) Munduko beste herrialde batzuetan era ezberdin batez ospatzen dira. Bilatu informazioa eta blogean adibideren bat kontatu.



SIRIA

Siria aldean diru gutxi dutenez gabonetan ez dituzte opariak edukitzen. Gainera gehienek ez dute bazkaririk edukitzen ezta ere afaririk. Hortan zortedunak gara.


EGIPTO
Egipziar aberatsenak, gabon zaharrean festetako saloietara joaten dira eta luxuzko hoteletara joaten dira afaltzera. Diru gutxiago dutenek, aldiz, etxean geratzen dira telebista ikusten familiarekin. Egipziarrek Ramadam-a ospatzen dute, horixe da festa garrantzitsuena haientzat.



BRASIL

Papa Noel da pertsonaia garrantzitsuena. Belena jartzen dute, beraiek "Prezipio" izenez ezagutzen dute . Haien Papa Noel-a, modu berezi batean janzten da, Brasilen dagoen klima berora egokituta. Brasilen afari tradizionalena indioilarra arrozarekin eta barazkiekin da. Fruta ugariarekin ere laguntzen dute menua.



HERBERAK

Beti itxaroten dute San Nicolas-en etorrera, azaroan iristen dena barkuz. Bertako umeek, San Nicolas Herbereetan bizi dela sinesten dute eta haien jarrera urte osoan zehar aztertzen duela uste dute. Abenduaren 5ean opariak jasotzen dituzte.



TXINA

Zuhaitzak paperezko bitxiekin apaintzen dituzte. Santa Claus-engan sinesten dute, baina beraiek Dun Che Lao Ren izenez ezagutzen dute. Dun Che Lao Ren-ek "gabonetako zaharra" esan nahi du. Gabonak ez dituzte ospatzen lurraldeko biztanle guztiek, gabonak normalean umeen jolaserako izaten dira Txinan. Gabonak ez dituztenak ospatzen, Udaberriaren Jaialdia ospatzen dute.



FRANTZIA

Gabonen bezperan, Frantziako umeek haien zapatak tximinien ondoan uzten dituzte, geroxeago, gurasoek opariak bertan uzteko, Papa Noelen izenean. Gainera, umeek esnatzen direnean goxokiak, opariak eta fruta zuhaitzean zintzilik aurkitzen dituzte.



MEXIKO

Familia da garrantzitsuena. Pinatak erabiltzen dituzte txikiek jolas dezaten.



KOLONBIA

Familian egoteko momentua da. Tradizio asko dituzte, adibidez: arropa horiz janzten dira, xanpaina bost segundotan edan behar dute, arraultz batean haien etorkizuna ikusten dute eta gabon kantak abesten dituzte. "Gueroak" haien oinarrizko tradizioak dira.





Gabonetan kontsumoa piloa igotzen da eta gure planetak, besteak beste, baliabide naturalen galera, biodibertsitate murrizketa eta hondakinen igoera jasan egiten du.

C) IRAES 21 Taldea bezala zuen ikastetxean, auzoan, herrian, planetan…arazo honen inguruan zein(tzuk) ekimen zaudete prest pentsatzeko eta aurrera eramateko. Orain bakarrik ideia(k) behar d(it)ugu.



Aurrekoa prestatu eta bidali blogera. Argazkiak edota bideoak (edo beraien estekak) eskertzen dira.



Gu kartelak egiteko prest gaude eta ikastetxean zintzilikatzeko. Herri mailan berriz, udaletxeari ideia eman eta zabaltzea eskatuko diegu, ala nola, herritar denei ideia iritsi dadin.

-  -  -  -  - 

D) Pentsatutako ekimen hori(ek) burutu eta gero blogean kontatu argazkiren/bidedeoren batekin (edo estekak), mesedez.



Hemen bidaltzen ditugu prestatu ditugun kartel batzuk ikastetxean zehar jartzeko.





ESKERRIK ASKO


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: