osteguna, abendua 12, 2013

Elgoibar Ikastola: 2. lana

Kaixo, Elgoibar Ikastolako ikasleak gara, eta hau 2. Lana da.
     
A)   Zelan ospatzen dira Gabonak zure herrian?
Argiak jartzen dira herri osoan Abenduaren hasieran. Olentzero Abenduaren 24an etortzen da Mari Domingirekin eta eliza aurrean jartzen da umeen eskariak entzuten. Gero, 28an, Gabon Zaharreko feria famatua jartzen da. Euskal Herriko osoko animali eta etxabereak etortzen dira. Gaztaia, sagardoa eta taloak egoten dira herri osotik. Gure ikastolak ere txosna bat jartzen du urtero eta asko saltzen da. Orain dela 2 urte behi batek txahala izan zuen. Egun berean, “Plazara dantzara” Izeneko Ikuskizuna antolatzen du Haritzen Dantza Taldeak. 30ean San Silvestre ospatzen da eta goizeko 00:01ean karrera bat ospatzen da. Urtarrilak 5an, Erregeen kabalgata egiten dugu eta 6an Erregeen meza.
      
 B)   Munduko beste herrialde batzuetan era ezberdin batez ospatzen dira. Bilatu informazioa eta blogean adibideren bat kontatu. 

Egiptoko gabonak bixiak dira. Urtarrilaren 7an ospatzen dira, eta ez da animalitik datorren janaria jaten. Fata jaten dute. Informazio gehiago nahi izan ezkero, hemen aurkituko duzue:
     
C)   IRAES 21 Taldea bezala zuen ikastetxean, auzoan, herrian, planetan…arazo honen inguruan zein(tzuk) ekimen zaudete prest pentsatzeko eta aurrera eramateko. Orain bakarrik ideia(k) behar d(it)ugu.
Gabonetako argiak beranduago jarri behar dira, eta gutxiago piztuta mantendu. Kontsumo baxuko argiak ere bai jarri daitezke. Horrela elektrizitatearen erabilpena gutxituko dugu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: