ostirala, abendua 20, 2013

Eskolabarri (Ermua): 2. lana (Senegal)

Kaixo Eskolabarritik!

Aukeratu dugun ikastetxea Senegalekoa da. Alde batetik, 5. mailako gelan hausnarketa egiten ibili gara eta bestetik, batzordekook atera ditugun emaitzak zuei kontatzeko arduradunak hemen gaude.

Aurkitu ditugun berdintasunak hauek izan dira:
- Eserita lan egiteko aulkiak eta mahaiak dituzte.
- Idazteko zerbait dute.(Pizarra moduko koadernotxo bat)
- Gu bezala gela bat daukate.

Aurkitu ditugun ezberdintasunak:
 Eserita egoteko lekua ez dirudi oso erosoa. Gurea bai.
Daukaten gela ez dirudi argitasun handirik daukanik. Gurean asko daukagu.
Mutilak bakarrik daude.Gurean neska mutilak elkarrekin gaude.
Ez dirudi eskolako material asko daukatenik.

Hausnarketa
Munduko eskolen arteko ezberditasun gehiegi daudela pentsarazi digute. Herrialde batzuetan ikasteko eskubidea ez dela kontuan hartzen behar den moduan.

ondo segi
 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: