asteazkena, maiatza 22, 2024

XIV. CONFINT

Maiatzaren 15ean gure EAEko CONFINTa izan genuen. Urtero bezala Urdaibaiko Ekoetxean bildu ginen, kasu honetan KONTSUMOAren inguruan hausnartzeko. Horretarako aditu baten hitzaldiarekin disfrutatzeko aukera izan genuen (Idoia Gabantxo, GabRek) eta horri esker urtean zehar egindako lanean sakondu genuen hainbat alderdi aztertuz (arroparen jatorria, lan baldintzak, esplotazioa...) Horren ostean, irakasleek eta ikasleek leku ezberdinetan batzartu ziren alde batetik ikastetxeetan landutako proiektuak partekatzeko eta bestetik, tailerretan parte hartzeko. Luntxa eta gero, ikasleek ekoordezkariak hautatzeko kontuan hartu beharreko irizpideen inguruko dinamika bat egin zuten eta tailerretan landutakoa komunikatzeko aukera izan genuen. Bukatzeko familiako argazkia atera genuen. Egun zoragarria izan zen ikasleak protagonistak izateko eta mundua hobetzeko konpromisoak hartzeko. Eskerrik asko irakasleei, ekoliderrei eta etorri zineten ikasle guztiei! Ez bagara gu,,, NORTZUK?? Orain ez bada...NOIZ??

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: