ostirala, urtarrila 26, 2024

2. ATAZAREN AURKEZPENA

 

KONTSUMOA (2. ATAZA)

 

 

2.ataza: IKERKETA

1go atazan MOTIBAZIOA landu eta gero, 2.honetan IKERKETA garatuko dugu.

GOGORATU maiatzaren 15ean euskal CONFINTa izango dela eta ikasturtean zehar CONFINT metodologiaren faseak garatzen ari garela:

·       - Motibatzea (1. ataza, abenduan)

·       - Ikertzea (errealitatea ezagutzea; 2. ataza, urtarrilean-otsailean)

·       - Aldaketak irudikatzeaalternatibak planteatzea (helburuak, erronkak... ekoantsietatea saihestea) (3. ataza, martxoan)

·       - Jardutea (4.ataza, maiatzean)

·       - Ordezkariak aukeratzea (Euskadiko CONFINTen)

·       - Hezikomunikatzea (4. ataza, maiatzean)

·       - Ebaluatzea (prozesua eta aldaketa) (4. ataza, maiatzean)

 

Ikerketa egiteko nahi duzuen gaia aukeratu dezakezue (beti kontsumoarekin lotuta) eta horretarako baliabide asko eskaintzen dizkizuegu ikastetxe bakoitzaren interesak, ibilbidea, egiturak, lehentasunak, ezaugarriak etab. desberdinak direlako.

Baliabide hauek proposamenak baino ez dira, alegia, egokitu, aldatu edo beste batzuk erabil ditzakezue.  

Gogoratu 2. fase honen helburua ez dela alternatibak planteatzea (hori 3.fasean egingo dugu), baizik eta aukeratutako gaiaren errealitatea ezagutzea, ikertzea eta aztertzea.

Horretarako, hainbat tresna erabil ditzakezue (batzuk materialetan dituzue), hala nola inkestak, elkarrizketak, behaketa, irakurketak, bideoak...

Benetako materialekin eta testuinguruetan ikertzera animatzen zaituztegu (supermerkatuetan, merkatuetan, dendetan, haiek eta lankideek daramatzaten arroparen etiketak edo materialak aztertzea, fakturak...) gehien interesatzen zaizuena ikertu!

 

BALIABIDEAK

·       Kontsumo eta elikadura iraunkorra. Informazio-gida (pdf, 315 kB).

·       Bioaniztasuna eta kontsumoa. Informazio-gida (pdf, 381 kB).

·       Elikadura eta baliabide naturalak. Informazio-gida (pdf, 296 kB).

·       Kontsumo iraunkorra: ura, hondakinak eta energia aurrezten. Aztarna ekologikoa. Informazio-gida (pdf, 238 kB).

·       Mugi zaitez zure hirian barrena. Informazio-gida (pdf, 246 kB).

·       Klima-aldaketa. Informazio-gida (pdf, 345 kB)

·       Lehorreko ekosistemen bizitza. Informazio-gida (pdf, 535 kB)

·       Aberastasun erlatiboa, probrezia erlatiboa

·       Gazteen droga kontsumoaren «polarizazioaz» ohartarazi dute

·       Zergatik kontsumitZen dugu?

·       El viaje de tu móvil

·       ....

·   

Lana amaitu eta gero guri bidali (iraes21@berritzeguneak.eus) eta blogean argitaratuko dugu (gogoratu ikasleek aukeratuko behar dutela komunikatzeko era: bideoak, audioak, kartelak, PPTak...)

Bidali dezakezue otsailaren 29ra arte.

Animo eta eskerrik asko zuen inplikazioagatik!


 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: