2021/04/23
2021/04/21
EGUZKIBEGI IKASTOLAKO CONFINT: KLIMA LARRIALDIA
Eguzkibegi ikastolatik iritsi berri... "Confintamendutik Confintera, hona hemen IRAES taldeak klima aldaketaren inguruan eginiko hausnarketa Eguzkibegi Telebistarentzat. Ea gustako duzuen! Primerako lana dugu!
Bideoa ikusi ondoren, gela guztietan "momentu berean" IRAES taldeak prestaturiko galdetegi labur bat digitalki bete dute. COVID garai hauetarako IDEIA BIKAINA.
ZORIONAK!!!
2021/04/12
2021/03/29
Aita Larramendi: 3.lan proposamena
Kaixo,
Aita Larramendi ikastolako 3.lan proposamena duzue jarraian. Batxilergoko ikasleek ez dute ohiko aurkezpen bat egin. Ikaskideak motibatzeko asmoz eta hausnarketa luze baten ondoren, KAHOOT bat sortu dute baliabide didaktiko modura erabiltzeko.
Ea zer iruditzen zaizuen!
ELORRIO BHI: Eskolako Confint
Kaixo lagunok,
IRAES taldeak Eskolako Confintari begira eginiko lana partekatzen dugu. Ikastetxeetako pasabideetan jarri dute "Aldaketa klimatikoari" buruzko informazioa eta Eskolako Confinterako deialdia bideo bidez burutu dute.
OROBIOGOITIA BHI (IURRETA): Klima aldaketa
2021/03/23
2021/03/22
2021/03/19
LAURO IKASTOLA: 3. lan proposamena
2021/03/17
EUSKAL CONFINT-a
Euskal Confint-a prestatzen hasiak gara eta jakin nahi dugu zenbat ikastetxek parte hartu behar duzuen. Horretarako, parte hartuko duzuen ikastetxeek BETE EZAZUE GALDETEGI HAU martxoaren 25a baino lehen. Data horretarako bete ezean EZ duzuela parte hartuko ulertzen dugu.
2021/03/14
2021/03/07
2021/03/02
ESKOLAKO CONFINT 2021
CONFINT-ak gazteen protagonismoa bilatzen duen ingurumen hezkuntzako prozesua da. Planetak jasaten duen ingurumen-krisiaren aurrean gazteen protagonismoa, konpromisoa eta erantzukizuna bilatzen ditu.
Eskolako Confint-a aurrera eramateko, 3.lan proposamena berreskuratuko dugu eta egindako ikerketak, hausnarketa eta ondorioak balioagarriak izango zaizkigu.
Ikastetxean, klimaren aldeko ikasleen konpromisorik ba al duzue? Nola gauzatzen dira? Hausnartu itzazue harreman hauek: klima aldaketa eta...osasun egoera, biodibertsitatearen galera, elikadura, harremanak, kanpoko espazioak, barne espazioak...
Zer da eginbeharrekoa? Klima babesteko komunikazio elementuren bat sortzea.
Ondorengo aurkezpenean dituzue Eskolako Confint garatzeko behar dituzuen azalpen guztiak. Zalantzarik izatekotan jar gurekin kontaktuan: 21iraes@gmail.com
ZUAZOLA-LARRAÑA BHI: 3.lan proposamena