2022/12/12

IRAES DELEGATUAK NON ETA CONAMAN

 

(Conferencia Nacional de MedioAmbiente) CONAMA-eko Ingurumen Hezkuntza Taldeak  proposatu zuen ESENREDko Ikasleen CONFINTeko  ordekariak parte hartzea aurtengo 16. CONGRESOAN. 

Taldean gonbitaturik zeuden 2 euskal ikasleen ordezkari, Euskal Confint 2022ean aukeratuak, AMAIUR ARTETXE, AndraMari Zornotzako Ikastolakoa, eta ANDREA SAEZ, Zumaiena Ikastetxekoa.

Hara joan ginen azaroak 20an CONAMA bilerak aurreprestatzeko eta zer eta nola egin beste Confint delegatuekin adosteko.

     



Astelehenak 21ean, Trantsizio Ekologikorako Ministroarekin argazkia aterata CONOMA hasi ginen eta aho bete hortz geratu ziren Alvarok, Palenciako delegatua, halako galdera Ministroari bota zuenean "Elkarte eta gobernuen arteko harremanak eskatzen dituzu, baina ez legoke ondo belaunaldien arteko harremanak ere lortzea non nagusiek eta gazteek adosten dituzten etorkizunari begirako ekintzak?"

https://photos.google.com/u/3/photo/AF1QipP37xPRcjItXIwvK3JroG24x-KrNU4R9CP1tDwv

 

Gero lan egiteko sortu genituen mahai inguru hauek:

ALDAKETA KLIMATIKOA

KONTSUMO ARDURATSUA ETA JASANGARRIA

BIODIBERTSITATEAREN GALERA

Mahai inguru horietan, denetariko lagunak egon ginen lanean: ingumumen langileak, irakasleak, adituak ... eta geuk ere, besteak pare, parte hartu genuen gakoak lortzeko.

Eta zuek Amaiur eta Andrea,

Zer ekarri zenuten handik? Zer eman zenuten? Nola sentitu zineten?

#esenred

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: