asteartea, otsaila 12, 2019

Elorrio BHI: 2. Lan Proposamena

Bigarren lana egiten ari ginen bitartean, gure artean eztabaida bat sortu zen. Elorrixon asteburu oro Eroski aldameneko parkean gazteok biltzen gara eta iluntzero gune hori lotsagarri geratzen da, dena plastikoz beteta
Orduan IRAES taldetik zerbait egin behar genuela erabaki genuen, gure ikaskideak kontzientziatzeko eta ohiturak aldatzeko.
Areto nagusian plastikoaren kutsadurari buruz hitzaldi bat antolatzea erabaki genuen.Bi saiotan antolatu genuen lehendabizi DBH1 eta 2. mailakoentzat eta ondoren DBH3. eta 4. mailako ikasleentzat.
Plastikoak gure herriko kaleetan, Zumaian eta munduko beste hainbat tokitan duen eragina aipatu genuen. Horren ostean, plastiko mota ezberdinen degradatze denbora aipatu genuen eta arazo honi nola aurre egin azaldu genuen. 
Azkenik, lehenengo eta bigarren mailakoei paper batean arazo honi aurre egiteko konpromiso batzuk idaztea eskatu genien eta hirugarren eta laugarren mailakoei berriz, gure instagram kontura (@iraes21_elorrio) bidaltzeko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: