astelehena, otsaila 04, 2019

Zumaiena Ikastetxea

Aldundiak, Surfrider elkarteak eta Zumaiena ikastetxeak euskal kostaldea babesteko hitzarmena sinatu dute

Indarkeriaren aurkako eta Bakearen aldeko eskola egunaren markoan ekitaldi berezia egin zuten Otsailaren 1ean eguerdian Zumaiena ikastetxeko aretoan. Horrela, Surfrider Foundation Europe elkartearekin elkarlanean eta Aldundiaren babesarekin, Bake eta Garapen jasangarrirako lankidetza hitzarmena sinatu zuten ikastetxeko zuzendaria den Isaak Aranberrik eta Surfrideko ordezkari gisa etorri zen Vanessa Sarah Salvok. Hitzarmen horren testigu izan zen, gainera, Gipuzkoako Ingurumen diputatua den Jose Ignacio Asensio.

Unescorekin elkartutako eskola eta ikastetxe jasangarrien sarean aurkitzen da Zumaiena ikastetxea eta 2030eko Garapen Iraunkorreko Agendak dituen 17 helburuetatik bi ari dira lantzen ikasturte honetan: bakea eta ingurumena. Horrela, Itsaso bat, mundu bat leloari so eginez, itsas zaborraren inguruko lanketa egiten ari dira Surfrider elkartearekin batera. 

Albiste honek sarean izan duen eragina :

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: