ostirala, maiatza 11, 2018

Sukarrietako Zentroa: Eskolako Confint 2018


Sukarrietako Konferentzia 2018
Sukarrietako Eskola Saiakuntzarako Zentroan (SESZ) gauden:
  - Rekaldeberri BHI ( Bilbo)
- Andra Mari Ikastola (Zornotza)
ikastetxeetako ikasleok

 Klima Aldaketa eta Emakumearen aukera berdintasun ezaren problematikak konpontzeko
ondoko konpromisoak hartzen ditugu:

·          Bigarren eskuko gauzak erosi eta gure produktuak beste pertsona bati saldu, erosi edo eman baliabide gutxiago ustiatzeko kanpotik etorritako, produktu gutxiago izateko eta ondorioz CO2 gutxiago sortzeko.
·          Nekazaritza naturala landu eskolako ortuan, lorategian… lurra bizia eta emankorra egoteko, natura zainduz eta haren zikloak imitatuz, eta izaki bizidunak eta bizigabeak errespetatuz.
·          Bertoko zuhaitz eta landareak landatu biodibertsitate altuagoa, oxigeno eta  ur gehiago egoteko eta CO2-a gutxitzeko.
·          Erosi baino lehen etiketak eta zigiluak begiratu zein motatako produktua den eta jatorria jakiteko osagai kimikorik ez sartzeko gorputzean eta bertako (km 0) produktuak erosi.
·          Papera ondo aprobetxatzeko bi aldetatik erabili, ostean birziklatzera eraman zuhaitz gutxiago mozteko eta oxigeno gehiago egoteko.
·          Ahal diren gauza guztiak berrerabili, birziklatu edo konpondu.
·          Behar duguna bakarrik erosi etxetik zerrenda idatzi bat eramanda, zaborraren kantitatea murrizteko.
·          Garraio publikoa erabili edo oinez edo bizikletaz atmosfera gutxiago kutsatzeko.
·          Mundua hobetzeko proposamenak zabaldu “Agenda 21” eta “IRAES-en” bidez.
·          Munduko emakume guztiak eremu eta adin guztietan aukera berdina izan ditzaten: jolasterakoan kontutan  hartu manifestazioetan parte hartu eskubideak aldarrikatu…

...eta zuok ere animatzen zaituztegu egitera!

Sukarrietan, 2018eko maiatzaren 10ean

“Ez bada orain, noiz?, Eta ez bagara gu, nortzuk? “
 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: