osteguna, maiatza 31, 2018

Euskal Confint 2018 Barakaldo ikasleen udal plenoan




El Regato Ik. eta IES Beurko BHIko ordezkariek aurkeztu dute IRAES 21 taldeek egindako lana Barakaldoko udal ordezkarien aurrean, maitzaren 30ean egindako ekitaldian.
Barakaldoko Eskola Agenda 21eko ikasleen udal plenoan Ikastetxeko Confint konferentzien prozesua azaldu egin dute eta baita  egindako hausnarketa emakumearen paperari buruz,  gizartean eta zientzian,  aurten Barakaldon landu den  klima aldaketa gaia dela medio, mother natura needs her dauther ekimena jarraituz.

Ikastetxeko konferentzietatik sortutako konpromisoak eta proposapenak elkartu zituzten Euskal Confit 2018ean, joan den maiatzaren 9an, Konferentzia  Bioaniztasunaren Zentroan gauzatu zen, Busturiako Madariga Dorretxean. Bertan  80  ikasleen ordezkariek zenbait arlo ezberdinetarako konpromiso eta proposamenak onartu zituzten. Eta Barakaldon,  horien artean bat bereziki aurkeztu zuten: Gobernuei eta Udalei eskatzen diote euskal zientzialariei diru laguntzak ematerakoan lehentasuna berdintasuna bultzatzen duten taldeei ematea.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: