asteartea, otsaila 06, 2018

5. Lan Proposamena: "Mother Nature needs her daughters"

"Mother Nature needs her daughters"

Datorren Otsailaren 15ean Antartidarako espedizio bat jarriko martxan "Ama-Naturak bere alabak behar ditu" lemapean. Mundu osoko 70 zientzia-emakume bidaiariak dira. Bidaian, klima aldaketaren eragina hego poloan aztertzeaz gain, gogoeta egingo dute emakumeen paperaz gizarteak dituen erronkei aurre egiteko, emakumeek zer papera daukaten ekonomia eta gizarte bidezko,  jasangarri, eta bizitzeko atseginago bat egiteko.

https://www.uco.es/investigacion/ucci/uconews/item/1791-una-investigadora-de-la-universidad-de-cordoba-se-suma-al-proyecto-homeward-bound-y-viajara-a-la-antartida-con-un-equipo-internacional-de-cientificas


Gure lan proposapena da:

1.       Lehenengoz, Iraes taldeko kideok Aztertu espedizioaren  lema:
” Mother Nature needs her dauthers"
  • Ados zaudete lemarekin? Zergatik?
  •  Interesgarria ikusten duzue?
  •  Zergatik da garrantzitsua?
  •  Zer ikuspegi ekartzen du?
  •  Zertaz pentsarazten gaitu?
  •  Zer dago interesgarria eta azpimarragarria espedizioan?...
2.       Eta adostu ondoren, eta  ondo baderitzozue:  "Mother Nature needs her dauthers" espedizioaren berri zabaldu ikastetxean.
Horretarako Txoko Berdeak dituzue, edota zuek asmatu edo topatu ahal izango dituzun komuikaziorako beste bideak.
Han azaldu espedizionarioen ezaugarriak, joaten direnen asmoak eta, batez ere, zuen gogoeta:  zergatik pentsatzen duzuen interesgarri eta garrantzitsua dela euren ekimena eta esperientzia…
3.       Egindakoaren berria zabaldu IRAES21 blogean.
Ikastetxean jarritako panel(ar)en edota egindakoaren argazkia(k) bidali blogera guztiok izan dezagun zuen ikastetxean egindakoaren berri.

4.       Martxoaren 8a.
IRAESeko ikastetxe guztien artean mezu bat bidaliko diegu "Ama-Naturak bere alabak behar ditu" kanpainaren eragileei, beraz, zuen mezu laburra ingelesez hona bidali eta helaraziko diegu.

Martxoaren 8aren inguruan ikastetxean egingo diren jarduerekin bat etor daiteke lan proposamen hau. Interegarria izan daiteke egun horretako antolatzaileekin kontaktuan jartzea zuen asmoak batzeko.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: