asteazkena, otsaila 28, 2018

Elgoibar Ikastola: 5. Lan Proposamena

"TAKE CARE AND RESPECT NATURE JUST LIKE WOMEN"


Espedizio hau oso garrantzitsua eta interesgarria iruditzen zaigu. Horregatik, guztiz ados gaude planteatzen den lemarekin, gaiarekin lotura zuzena izateaz gain, espedizioaren alderdiak (emakumeak eta natura) argi azaltzen eta elkarlotzen direlako lema honen bitartez.

Gure iritziz natura zaintzeaz gain, emakume zientzialariak goraipatzen dituelako dauka indarra proiektu honek, natura zaintzearen eta sexu arteko berdintasunaren ikuspegiak bultzatzen baitira. Gainera, benetan gai honekiko dugun gure jokabidea egokia den edo ez pentsaraztera ere bideratzen gaitu.


Bidaian, hego poloan klima aldaketak duen eragina aztertzeaz gain, gogoeta egingo dute emakumeen paperaz eta hori da gure iritziz interesgarriena. Gizarteak dituen erronkei aurre egin nahi diete, emakumeek alor desberdinetan duten papera aztertuz eta bizitza atseginago bat sortuz eta hori lortu nahi izatea, oso azpimarragarria da.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: