asteazkena, apirila 26, 2017

#euskalconfint17


Egunak joan, egunak etorri, eta hor bueltan Euskal Confint 2017 daukagu. 
Busturiako Biodibertsitate Zentroan, Madariaga Dorretxean, Busturian. Maiatzak 17, asteazkena.
Aurreikusitako egitaraua hauxe da:
Ordua
Ekintza
9:45-10:00
Harrera
10:00-10:45
Palma olioa gure bizitzan eta oihanetan
10:45-12:00
Esperientzien trukatzea
12:00-13:00
Tailerrak (lan taldeak)                    
13:00-14:00
Otordua
14:00-15:00
Torre Madariagara bisita
15:00-16:00
Adostutakoaren eta tailerretan egindakoaren aurkezpena (osoko bilkura)

Sukarrietako aurkezpena

Agurra: Aitor Zulueta Telleria, Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendaria
16:00-16:15
Bukatzeko ekintza: 
A)   Karmele Llanoren agurra
B)   Accion ESenRED 5 de junio
C)  Familiako argazkia.

Eta guzti hau burutzeko pausu hauek eman behar ditugu:
A) AURRETIZKO LANAK, Eskolako Confint burutu eta Gidan agertzen den bezala:
    A.1.   21iraes@gmail.com e-helbidera BIDALTZEKO:  
  • “Palma olioaren ___ ikastetxearen Gutuna”: Word, Open Office, Libre Office, Google Docs...
  • II. ERANSKINA osatu. 
     A.2.    EUSKAL CONFINTERA ERAMATEKO: 
  • “Gure erlauntza” ekimenerako zuen hexagonoa ekarri eta pertsona batek azaldu behar du zein izan den zuen ideia.

B) IRAKASLEAK.
Eskolako Confint egin eta gero irakasleak formulario hau bete behar du. Momentuz, ikastetxeko hiru ordezkari  gehi ordezko bat apuntatu ahal dira. Seguruenik, laugarrena ere aukera izango du parte hartezko.
Irakasleentzako, 10:00etik-13:00tara berariazko irteera bat egongo da: “Ekosistemen zerbitzuak ekosistemetan”.

C) IKASLEAK.
Euskal Confint garatzeko hainbat lan egin behar dira. Confint prozesuak gazteen protagonismoa bultzatzen duenez, zortzi boluntario behar ditugu. Apuntatzen diren lehenengo zortziak. Lanak: aurkezpenak, taldeak dinamizatzea, edukomunikazio tailerrak dinamizatzea, azkeneko dantza animatzea edo koreografiatzea...  ikastetxeko bat hartzen saiatuko gara.

Boluntarioak aukeratu eta gero, kontaktuan jarriko gara lanak prestatzeko gure laguntza osoarekin.
Boluntarioa izateko bete ezazu formulario hau.

D) EPEA:  Maiatzaren 9ra arte.
Goizeko hamaiketakoa antolakuntzaren esku. Otordurako ikasleek bokata ekarri behar dute (irakasleek ez). Busa zerbitzua jarri da behar dutenentzako Bilbotik eta Eibarretik (8:45etan).

Zalantzak izatekotan, ohiko posta elektronikora. 

Busturian ikusiko gara!!!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: