astelehena, apirila 24, 2017

El Regato: Eskolako #Confint17

Gaur 2017ko martxoaren 27an Eskolako confint-a egin dugu DBH-ko 1go mailan.

Hasi gara olio palmari buruzko sarrera egiten eta beraien motibazioa pizteko joko bat prestatu dugu :“EGIA ALA GEZURRA ELIKAGAIETAN”

Palma olioaren erabilerak eta beraien ondorioak azaldu ditugu. Amaitzeko, Karmele Llanok egiten duen lana komentatu diegu eta joko bat (Sratch) egin dugu bere lanarekin erlazionatuta.

NOLA ATERA DEN
Ikasle talde hartan eduki genuen esperientzia oso pozgarria izan zen,  alde batetik guk transmititzeko informazioa oso ondo ulertu zutelako, eta beste aldetik, beraien  inplikazioan eta aktibitateen errealizazioa bikain burutu zutelako.

ZAILTASUNAK
Guk lehenago hartutako informazioa beraientzat egokitzea, pentsatzen genuelako gai honetaz gutxi zekitela.

KONPROMESUAK
Ikastetxeko pasabideetan palma olioari buruzko kartelak jarri ditugu.
Ikastetxeko aldizkarian palma olioari buruzko berri bat argitaratuko dugu.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: