ENCORE ingurumenaren eta garapen jasangarriaren
alorreko gaiei buruzko plataforma eta foro bat da, Europako eskualdetako
buruzagiak biltzen dituena. Bere helburua da Europar Batasuneko
ingurumen-politikaren inplementazio eraginkorrari laguntzea, bere
eskualdetako ingurumen-gobernantza eta garapen jasangarria hobetzeko.
Plataforma honen bidez, konferentzian zehar Europako eskualdeek
klima-aldaketari eta ekonomia berdeari buruzko beren ikuspuntua, kezkak,
azterketak eta erronkak aurkeztuko dituzte.
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailburua Ana Oregik azaldu duenez, "konferentzia prestatzeko, Euskal Herriak hondakinen kudeaketari buruzko 4. Ituneko ENCORE eskualde ezberdinetako arrakasta kasuak delakoak bilduko eta kudeatuko ditu”. Horiek guztiekin, Konferentzian hedatuko den argitalpen bat argitaratuko dute. Aipatua aurkezteko, Ana Oregi Sailburuak eta Karintiako Ingurumen, Energia, Jasangarritasun eta Garraio Publikoko Ministro eta ENCOREko presidentekide Rolf Holubek hartuko dute hitza.
Euskal ordezkaritza sendoa izango da, eta irailaren 18a eta 23a bitartean, YouthCORE 2016 topaketan Euskal Herriko hiru gaztek parte hartuko dute. Gazteen Topaketa hau ospatuko da klima aldaketari eta garapen jasangarriari inguruko eskualdeetako gazteen kezkak eta konpromisoei hitza emateko asmoz. Topaketarako hautatuak izan diren Euskal Herriko hiru gazteak dira: Miren Ioar de Guzman Martinez, Ion Cereceda Garcia eta German Velayos Gainza.
Euskadiko gazteen ordezkari hauek mezu bat bidali digute eta asmoa da bertoko ekitaldietaz informazioa bidaltzea. Hona hemen:

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: