asteazkena, iraila 21, 2016

Youth ENCOREtik berriak



Kaixo, kaixo:
Lanpetuta ibili gara azken egunetan eta oraintxe daukagun atsedenaldian egun hauetan egindakoa kontatuko dizuegu:

Lehenengo egunean aterpetxera goiz iritsi ginenez, aterpetxea eta inguruak ezagutzeko astia eduki  genuen gainontzeko YouthCore kideekin elkartu baino lehen. Lekua benetan polita da!   Denak batutakoan, elkar ezagutzeko, YouthCore konferentzian parte hartzeko dugun motibazioa azaldu behar izan genuen. Bitartean, “Best from the rest” izeneko katerineko janariaz disfrutatu ahal izan genuen. Honen helburua, normalean aprobetxatzen ez diren janari soberakinak erabiltzea da, plater goxoak sukaldatu eta jan ahal izateko,  zabor kopurua murrizten dugun bitartean.

Bigarren eguna, benetan gauzak prestatzen hasteko momentua! 37 gazte, 22 erregio, 9 herrialde eta ideia ugari buruan. Zereginetako bat, erregio desberdinen aurkezpena egitea aurretik eramandako posterra erabilita. Hurrengo urratsa: ideia desberdinak proposatu, sailkatu eta hauen garrantzia determinatzea. Horretarako, egun hauetan bakoitzak landu nahi ditugun ideiak idatzi eta taldeka, ideia horiek antolatu behar izan genituen. Antolamendu hau, gainontzeko partaideekin konpartitu genuen, bukaeran, denon artean proposatutako 5 gai nagusi edukitzeko: energia, ekonomia, mugikortasuna, hezkuntza eta naturaren babesa.  Hauen ingurukoak izango dira, aste honen bukaeran erregio desberdinetako buruei, klima aldaketari aurre egiten saiatzeko proposatuko dizkiegun ideiak. Bigarren egunean ere janari organiko eta konbentzionalaren arteko desberdintasuna apreziatzen ikasteko aukera eduki genuen.
Laster arte!!!
 


1 iruzkin:

  1. benetan pozten naiz!
    gozatu eskarmendu polit honekin!

    ErantzunEzabatu

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: