osteguna, apirila 21, 2022

Zumaienako Iraes21 taldekook ikastetxeko CONFINT ospatu dugu


Martxoko asken egunean Zumaienan ikastetxeko CONFINT ospatu genuen.  180 pertsona inguru elkartu ginen ikastetxeko areto nagusian, DBH-ko ikasle zein irakaslegoa.

Aurkezpena IRAES21-eko ordezkariek egin zuten, AGENDA30-eko bi ordezkariek lagunduta.

Ekitaldian ondorengo puntuez hitz egin zuten:

1. Aurkezpena: ingurugela eta confint definitu zituzten.

2. Ikastetxeko confinteko aurtengo gaia: KLIMA ALDAKETA
2.1 Hausnarketa: Ikastetxean eta beste eskoletan klimaren alde egiten diren ekimenak aurkeztu zituzten (2. eta 3. proposamenak)

3. Ekintza eta konpromezua: Hondakinen gaikako bilketan arreta jarri zuten. Horretarako eskolako zaborrontziak pintatu eta kartelak egin dituzte. Ikasleek zaborra ondo banatzeko konpromizua hartu zuten.


Ekitaldia ondorengo esloganarekin amaitu zuten: GELDITU, PENTSATU ETA ONTZIRATU!

Laster ikusi arte EUSKAL CONFINTean

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: