asteartea, martxoa 02, 2021

ESKOLAKO CONFINT 2021

CONFINT-ak gazteen protagonismoa bilatzen duen ingurumen hezkuntzako prozesua da. Planetak jasaten duen ingurumen-krisiaren aurrean gazteen protagonismoa, konpromisoa eta erantzukizuna bilatzen ditu.

Eskolako Confint-a aurrera eramateko, 3.lan proposamena berreskuratuko dugu eta egindako ikerketak, hausnarketa eta ondorioak balioagarriak izango zaizkigu.

Ikastetxean, klimaren aldeko ikasleen konpromisorik ba al duzue? Nola gauzatzen dira? Hausnartu itzazue harreman hauek: klima aldaketa eta...osasun egoera, biodibertsitatearen galera, elikadura, harremanak, kanpoko espazioak, barne espazioak...

Zer da eginbeharrekoa? Klima babesteko komunikazio elementuren bat sortzea.

Ondorengo aurkezpenean dituzue Eskolako Confint garatzeko behar dituzuen azalpen guztiak. Zalantzarik izatekotan jar gurekin kontaktuan: 21iraes@gmail.com

 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: