Maiatzaren 5ean Euskal Confint ospatu genuen. Confint, konferentzia bat da zeinen gai bat eztabaidatzen dugun. Aurtengo gaia klima larrialdia izan da eta eskola bakoitzak daukan IRAES taldearekin hainbat lan egin behar izan ditugu ikasturtean zehar eta baita ere hainbat konpromezu eta lelo aukeratu proiektu honen inguruna.
Euskal Confintean ikastetxe desberdinetako ikasleak batu ginen gure konpromezuak ezagutzera emateko, geroago azpitaldeetan bildu ginen eta azpitalde bakoitzak konpromezu proposamen guztietatik bat aukeratu eta norbaiti zuzendu behar izan diogu eskaera.
Guk lehendakariari gure konpromezua aurkeztea erabaki dugu.
Lehendakari agurgarria:
Guk IRAES taldeko taldekideek gutun hau idazten dizugu gure eskaera aurkezteko. Ziurrenik jakingo duzu Euskal Herriko hainbat ikastetxe Eskola Jasangarriak bihurtu dira eta honek proiektu batean parte hartzeko aukera ematen die. Honen izena IRAES da eta gu IRAES taldeko hainbat taldekide gara. Proiektu honen inguruan ikastetxe bakoitzeko IRAES taldeak hainbat lan egin behar izan ditu ikasturtean zehar, eta horretaz gain hainbat konpromezu hartu eta proposamenak egin behar izan ditu. Ondoren maiatzaren 5ean Euskal Confint egin genuen eta ikastetxe bakoitzak aukeratutako leloa, proposamenak eta konpromezuak ezagutzera eman genituen ikastolen aurrean. Confint konferentzia bat da zeinen gai bat eztabaidatzen dugun. Aurtengoa klima larrialdea eta ikastola desberdinak azpitaldeetan elkartu gara gai honetan konpromezu batzuk hartzeko eta betetzeko. Gure azpitaldea Eguzkibegi eta Lauroko ikastoletako Ainara, Unax eta Eider ikasleak osatzen dugu. Adostu dugun konpromezua eguzki panelak leku publikoetan eta batez ere eskoletan jartzea izan da. Horregatik zure laguntza behar dugu konpromezu hau egi bihurtzeko. Leku publikoetan energia asko kontsumitzen da eta gehienetan, zoritxarrez, energia hau ez berriztagarria da. Gainera, airea ere kutsatzen du eta honek hainbat ondorio dakartza: berotegi efektua, klima aldaketa… eta horrek izaki bizidunen osasuna kaltetzen du. Energia iturri berriztagarriak, aldiz, erabiltzen baditugu gure energiaren eskaera bermatzeko, eguzki panelak diren moduan, gure osasuna eta planetaren osasuna ez da kaltetuko.
Espero dugu gure eskaera kontutan hartuko duzula.
Adeitasunez IRAES taldeko taldekideok
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: