Koronabirusaren egungo pandemia aukera paregabea izan daiteke gure bizimodua, ekoizteko modua, kontsumoa eta naturarekin dugun harremana birpentsatzeko.
“Bizi nahi duen herriak”, zer behar du? Merkataritza sarea, ostalaritza, komertzio espezializatua…
Ipar Euskal herrian saltoki txikiak itxita daude eta lehentasunezko produktuak bakarrik eskuratu ahal dira. Frantziako Gobernuak debekatu egin du saltoki handietan lehentasunezkoak ez diren produktuak saltzea, komertzio txikiekiko “konpetentzia desleiala” saihesteko.
Herrietako denda txikiak urriaren 31tik daude itxita eta bi aste barru aztertuko du gobernuak irekitzea baimenduko duen edo ez. Baionan mobilizaziok egin dituzte azaroaren 4an, “komertzio txikiak irekitzea edo komertzio guztiak ixtea” eskatuz eta multinazionalen plataformetako salmentak blokeatzeko.
Asko dira kontsumitzeko bideak, klick bat eginez etxean izango dugu produktua! Baina, adi! Neurririk gabeko kontsumoak kalte handiak sortzen ditu; ingurumenean ez ezik, baita arlo sozialean eta ekonomikoan ere.
MAN Steve Cutts
Gabonak gainean ditugu eta toki guztietatik kontsumitzera bultzatzen gaituzte baina aurtengo egoera “berezi” honetan, zein izan ahal da multinazional plataforma hauen alternatiba? Asko dira kontsumitzeko bideak, klick bat eginez etxean izango dugu produktua
Hauxe da 2. lan proposamena:
1. HARTUTAKO NEURRIAK Azken hilabete hauetan hainbat
neurri hartu dira herrietan bertako saltokiei laguntzeko. Aztertu zeintzuk
hartu diren ikastetxeko udalerrian.
2. KOMUNIKAZIOA nola zabaldu da mezua herritarren
artean?
3. ETORKIZUNERAKO PROPOSAMENAK hausnarketa egin
ondoren, ze alternatiba proposatzen diezu herriko dendariei, udaletxeari?
Alternatiba horien inguruan ekoizpen bat sortu: triptikoa, leloa, kartela ….
Prest duzuenean partekatu gurekin: 21iraes@gmail.com
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: