2019/05/10

X. Euskal Confint badatorrr...




Beno, Iraeseroak eta Confinteroak, egun gutxi batzuk falta dira X. Euskal Confit berezi hau garatzeko.

Hori dela eta, komenigarria da errepasatzea blogean agertu zen 2. informazioa eta  espero zenituzten ohar batzuk:

A) Antolakuntza

  • Ikastetxeko LAU ordezkari joan ahal dira, ekoliderrak aparte.
  • Autobusen plana honahemen duzue.
  • Gogoratu bokata eraman behar dela. Antolakuntzatik zera jarriko dugu: bizkotxoa hamaiketakorako eta sagar ekologikoak bazkaltzeko, beraz, bokata batekin nahiko izango duzue.
B) Euskal Confint:
  • Gogoratu ere, azken Euskal Confintera eraman behar diren materialak: 
    • Hodeiak 
    • Kamiseta zuri (edo antzekoa) bat, baina zaharra edo erabilia, tailer batean margotuko delako. Zure izena eta ikastetxea idatzi behar duzue barrutik.
    • Bukaerako abestia erdi ikasita (hemen hitzak).
  • Tailerren banaketa eginda dago, hemen topa dezakezue, baina interesatzen zaigu jende gehiago egotea Dantza tailerrean eta gehien daukatenen tailerren artean ikasle batzuk pasatzea, bertan konpontzen saiatuko gara.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: