Hori dela eta, IRAESeko ikastetxe batzuk hautatu behar dira, beraien ordezkaritza osatzeko. Oraindik ez dakigu zehatz mehatz zenbat joan ahal diren, ekitaldiaren datak ezta lekua ere ez, baina aurreratu behar gara eta dena prest izan momentua heltzen denerako.
FASEAK. Bozketa prozesu hau bi fasetan garatuko dugu:
1.- Lehenengo fasean, IRAES Taldeek ikasturtean zehar egindako ekarpenak baloratuko ditugu. Horretarako kontuan hartuko dituzue irizpide hauek: parte hartze kopurua, ekarpenen mamia, erabilitako sormena, etab.
2.- Bigarrren fasean, IRAES Taldeek Euskal Confintean partehartzaileek erakutsitako gogoa, kemena, Confint prozesuaren ezaguera, hitz egiteko argitasuna, adierazitako ideiak, etab. baloratuko dituzue bertan egondakoak.
BALDINTZAK:
A) Bakar bakarrik botoa eman dezakete Euskal Confinteko partaideek eta, jakina, ezin da norberaren ikastetxeari botoa ematea, beti beste ikastetxeei eman behar zaie.
B) Ikastetxe edo IRAES Talde bakoitzeko boto edo formulario bakar bat egin ahal da. IRAES Taldean adostu beharko duzue.
C) Hiru ikastetxe aukeratu ahal duzue lehentasunaren aginduan.
D) Epe barruan egongo diren erantzun guztiekin emaitza plazaratuko dugu.
EPEAK:
a) Lehenengo fasea: apirilaren 26tik maiatzaren 8ra.
b) Bigarrena: maiatzaren 10etik 18ra arte.
Aurrera!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: