ostirala, azaroa 03, 2017

2. lan proposamena: Euskadiko Gida Turistiko Iraunkorra

https://enbuscadelgranviaje.wordpress.com/2017/09/21/san-juan-de-gaztelugatxe/-tik hartuta

Zuen abestiak entzun eta gero...
Zuen argazkiak ikusi eta gero...
Zuen erronkak eta asmoak irakurri eta gero...
Bigarren proposamena egiteko garaia heldu da.

Azken aldian, bolo-bolo dabilen gaia da turismoa eta honek, bai gizartean eta baita ingurunean, ondorio ezberdinak eragiten ari da. Argi dago, turismo-fluxuak  lurralde osotik banatu beharra dagoela eta horregatik, animatzen zaituztegu zure herri/eskualdean dagoen eta gogokoen duzuen txoko hori ezagutaraztea.

Zuen herriko txokorik kuttunenak jasotzen dituen gida turistiko iraunkor bat osatzea modu kolaboratibo batean proposatzen dizuegu.

Zeregina 1: Gida horretan lagunekin edo familiarekin joateko gustuko duzuen leku bat adierazi behar duzue, hurrengo fitxan ( ondorengo estekan) eskatzen zaizkizuen datuak osatuz, orrialde batetik pasatu barik. Fitxa jeitsi, bete eta gure posta elektronikora bidali.

Zeregina 2: Gida osatu ondoren, beheko mapan kokatu behar duzue zuen aukeraketa, argazki bat txertatuz eta laburki gidako datu garrantzitsuenak adieraziz.
("Saioa hasi" eskatuko dizue markadoreak sarteko, eta horretarako gmail kontu bat erabili behar duzue)

IRAES Talde bakoitzak fitxa bat baino gehiago bidali dezake.
Guk fitxa guztiekin zuen Euskadiko Gida Turistiko Iraunkorra osatuko dugu abenduaren hasieran eta blogean eskura izango duzue.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: