ostirala, apirila 24, 2015

Egape Ikastola BHI: 5.lana

JASANGARRITASUNAREN ALDEKO EMAKUMEAK
    
   
      Gu, Egape Ikastolako ikasleak, Iraeseko 5.lanean Urnietako emakume kementsuei buruz hitz egingo dugu. Izan ere, historiara pasa diren emakumeen ekintza garrantzitsuak mundialki ezagunak diren bitartean, tokian tokiko emakumeek egindako borroka eta lana guztiz infrabaloratua dago. Emakume ospetsuak omenaldi asko jaso dituzte, emakume ezezagunen lana gutxien belarritara iritsi den bitartean, horregatik, gure 5.lana Urnieta aurrera eraman duten emakumeei eskainia dago.

    Tokiko emakumeen ekintzak txikiak izan arren, Urnieta jasangarriagoa izatera lagundu duten ekimen garrantzitsuen parte izan dira. Talde baten barruan edo indibidualki, emakumeek pisu handia izan dute herrian antolatu diren ekimen, festa edo taldeetan. Horien adibide ditugu Arnasa taldeko hainbat emakume eta Rosa.

   Lehenik, Arnasa taldean parte hartu zuten hainbat emakume anonimoen lana azalduko dugu. Urnietan erraustegiaren proiektua hasi zenean haren aurkako herri plataforma sortu zen, ARNASA taldea, eta 400 herritar inguruk lagundu zuten. 2003ko azaroaren 10ean bildu ziren lehen aldiz eta mediku, langile eta biologoen laguntzaz, proiektuaren arriskuak adierazi zituzten erraustegiaren kontra agertuz. Bertan, gizonezkoak kopuruz gehiago izan arren, emakumeen kopuru txikiak eragin handia izan zuen taldean, eta goraipatzekoa iruditzen zaigu, herriarekin herriarentzat emakume haiek egindako ekimena.

      
 
                             

        Bestalde, Rosa Elosegi Belokiren lana goraipatu nahi genuke, izan ere,  63 urteko emakume kementsua erlijioko irakaslea izan da urte askoz Urnietan. Horrez gain, herriko hainbat ekintzetan parte hartu izan du, hala nola, Urnietako historia azaltzen duten antzerkietan (Marizulo, 1936 eta 1959) eta udaletxeak antolatutako ingurumenaren aldeko bileretan. Gainera, nahiz eta euskaldun berria izan, euskararen aldeko Iñistorra taldeko partaide da eta  ekintza eta jarduera kulturalak antolatzen dituzte herrian. Laburbilduz, Urnietarrentzat hain garrantzitsuak izan diren ekimenetan parte hartu izan duelako, Rosa goraipatzea ezinbestekoa iruditu zaigu.
                             
               Imágenes integradas 1

                                 EGAPE BHI-KO IRAES21 TALDEA

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: