ostirala, martxoa 27, 2015

Beurko BHIko bloga

GAZTEEN I. FOROA "BIZKAIA IRAUNKORRAREN ALDE" Bilboko Juan Crisóstomo de Arriaga Musika Kontserbatorioan, Bizkaiko Gazteen I.Foroa egin zen. Goizean zehar, Bilbok ingurumen-hezkuntzarekin zuen hitzordu garrantzitsua. Juan Crisóstomo de Arriaga Musika Kontserbatorioan,  Bizkaia Jasangarriaren Aldeko Gazteen I. Foroa gauzatu zen. 
Egitaraua:
9:15 Partaideen harrera
9:30 Aurkezpena. 
9:40 Taldeko lana
 Ikasleak: 5 lan geletan banatuta; Energia-Klima Aldaketa, Mugikortasuna, Kontsumo Arduratsua, Elikadura eta Bioidibertsitatea.
Irakasleak eta udaletxeko teknikariak: Ingurugelakideek gidatutako dinamika 
11:30 Hamaiketakoa.
12:00 Lan gela bakoitzeko bozeramaleek, Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren ordezkariei dinamikaren ondorioak aurkeztuko dizkiete. 
13:00 Agurra eta musikala CF Otxarkoaga ikastetxearen eskutik. 
13:15 Bazkaria- luntxa.
Ekitaldi honetan, Bizkaiko Eskolako Agenda 21 programan parte hartzen duten 236 ikastetxeak ordezkatzen dituzten 34 ikastetxetako ikasle eta irakasleak bildu ziren. Guztira, 115 ikaslek, 46 irakaslek eta udal-teknikariek ingurumen arazoei buruz hausnartzeko eta eztabaidatzeko gunea izan zuten. Ekitaldiaren bigarren atalean, Bizkaiko Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariei helaraziko dizkiete bertan jasotako ondorioak.Eskolako Agenda 21 programa honen bitartez, ikasleek eta irakasleek gizarte osoan eragin zuzena daukan zerbaiti buruz
hausnartzen zuten. Gizartearen sektore guztien arteko elkarlana baliatuta, biztanleen benetako ongizatea lortzeko proposamena da.


Martxoaren 16tik 18ra
Ingurumen Taldekoek institutuko diagnostikoa garatuz
 
 
 

Martxoak 9
Murala Bizkaiko Gazteen I. Fororako
Helburuak;
1. Udal foroetan ikasleek urtero proposatzen dituzten hobekuntzarako proposamenak Bizkaiko Foro Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako agintariei adieraztea.
2. Bizkaian Eskola Agenda 21 proiektuari buruzko jarduera egokiak komunikatzea.
3. Bizkaiko Eskola Agenda 21 proiektuan parte hartzen duten eskualde desberdinetako ikasleek elkar ezagutzeko aukera izatea.
Argazkiaz eta irudiaz lagundu, murala erakargarria egin dugu irudimena landuz gure jarduera egokia, EZAGUTZA DA BIDEA,Bizkaiko beste ikastetxeei ezagutarazteko.
 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: